2015(e)ko urtarrilaren 29(a), osteguna

2014_12_07-Balaitus Latourreko bretxatik 3.144m (AD-/150 m/50º máx/III) BIDEOA



Javik egin genuen igoeran egindako bideo ikaragarria, espero gustokoa izatea.
Millesker Javi.
;)

2015(e)ko urtarrilaren 28(a), asteazkena

2014_12_07-Balaitus Latourreko bretxatik 3.144m (AD-/150 m/50º máx/III) (Saiakera negu sasoian)

SARRERA:

Balaitus (okzitanieraz: Vathleitosa; gaztelaniaz: Balaitus; frantsesez: Balaïtous; aragoieraz: Pico Os Moros) Frantzia eta Espainiaren artean dagoen mendia da, Erdialdeko Piriniotan kokatutakoa eta 3.144 metroko altuera dituena. Zehazki, Val d'Azun (Pirinio Garaiak) eta Tenako ibarra (Huesca) haranen artean dago.

Barikuan Jon Anderrek idazten dit, ezezkoa eman ez zaion proposamen batekin, domekan, Mikelekin batera, Balaitusera igotzea, Latourreko bretxatik.Eguraldia oso ona ez izan arren, domekarako zabaldu ahal zuela esaten zuen, elur kota 600-800 metrotara....edurrez beteta egon beharko zuen, ta pare bat aldiz pentsau ta gero, baiezkoa ematen dotzat.

Zapatu goizean, goizeko zortziretan Zeberioko udaletxean paretan naz beragaz, eta Gasteizerako bidea hartzen dogu, Mikel behin hartuta, Agurainera bidean, kristolango elurkada botatzen dozku, baia beno, animoak galdu barik, 3:30 ordu ondoren, La Sarrako  urtegira heltzen gara, errepide guztia edurtuta, eta elurra mara-mara, erretegiaren ondoan kotxea uzten dugu eta bokata bat jaten dugu motxiletan karga nagusienak banatzen ditugun bitartean.

Hemen, posible daukazue, La Sarrako urtegitik Respomusoko aterpera eginiko bidearen AZALPENA

  • Zailtasuna: AD-/150 m/50º máx/III, zailtasun hau Latourreko bretxan ematen da.
  • Desnibela: 1000 metro (+/-), bretxak 150metro (+/-) inguru.
  • Distantzia aterpetik: 7,4 km.
  • Beharrezko materiala: Neguko ekipazio basikoa, 2 piolet oso gomendagarria, kaskoa, arnesa, aseeguratzeko bakarkako materiala, 80 metrotako soka bat eraman genuen, rapelen luzera 20 metrokoa zela beraien artean, lau rapel egin behar ez izateko, eta 2 rapeletan egiteko. Izotz torloju batzuk ere bai eraman genituen, fisurero batzuk eta friend pare bat, beharrezkoa baldin baziren.
IGOERA:
Hurrengo goizean 6tan esnatu, arropa guztia jarri, aurpegia ondo garbitu eta 6.45tan armosue prest geneukan aterpeko sukaldean. Eguraldi oso hotza, -10º graduko sentzazio termikoa aterpean, eta gauzak zailtuko zituena, haize oso fuertea.

Aterpearen atean, kranpoiak jartzen ditugu, eta gorroaz eta buffarekin aurpegia ondo estali ondoren Frondelletarantza doan bidea igotzen hasten gara. Aurretik bi tipo ditugu, gu baino 5-10 minutu arinago atera direnak, apurka bidea zabaltzen doazenak.


Sarita y Mane blogetik ateratako linka , bertan, aterpetik Balaituseko tontorrera dagoen bidea ikus daiteke.

Lehen aldapa igaro eta gero, aurreko bi tipoekin batzen gara, Madrildarrak, oso jatorrak, hemetik aterpera itzuli arte, beraiekin egin genuen bide guztia, zegoen elur kantitatearekin eskertzen zen jende gehiago izatea oinatza zabaltzeko erreleboak.

 photo 1_zps4cd41cbd.jpg

 photo 2_zpsb85d623b.jpg

 photo 3_zpsb2cbe8e7.jpg

Aurrera

 photo 4_zps6d53135e.jpg

Elur pakete ona zegoen

 photo 5_zps6ae92d0f.jpg

Lehen argiak

 photo 6_zps263fc8f4.jpg

Lehengoa zijoana aztarna zabaltzeko arazoak eta errazteko bere motxila gure artean pasatzen....raketa batzuk ze ondo etorriko jakuzan

 photo 7_zps5878ed79.jpg

Horma ingurura hurbiltzen gara, bertan elurra gogorragoa baitzegoen

 photo 8_zps343eee52.jpg

Kaskua jartzen dugu, badazpada, goitik zerbait jausten bajaku

 photo 9_zpsd54160a2.jpg

 Behin altura hartu dugula, atzera begirada bat botatzen dugu

 photo 10_zpsf8e48680.jpg

Bista ikaragarriak

 photo 11_zpsaf4e5593.jpg

Behin hemen, ibon baten ondotik pasa eta malda irabazten hasten gara

 photo 12_zpsa725b33d.jpg

 photo 13_zps238289e6.jpg

 photo 14_zps19f9c9af.jpg

Paraje ikaragarria

 photo 15_zpsc6213ad6.jpg

Malda igotzen hasten gara

 photo 16_zps55742607.jpg

Diabloaren kresta

 photo 17_zps8fdb4276.jpg

Hemen deskantso txiki bat hartzen dugu, te bero apur bat, txokolate apur bat, indarrak errekuperatu.

 photo 18_zps8880e069.jpg

Aurrera jarraituteko

 photo 19_zpse1736313.jpg

Diabloaren kresta....beste baterako, itzela dirudi.

 photo 20_zpsb145c2e9.jpg

Balaituserantza

 photo 21_zpsd0f87d4f.jpg

Latourreko bretxa jada ikusten dugularik

 photo 22_zpsaa60f800.jpg

Atzera begirada bat

 photo 23_zps330fd223.jpg

Diablos

 photo 24_zps9bee2312.jpg

 photo 25_zps6774bb3d.jpg

Oso gertu

 photo 26_zps60ba3615.jpg

Zabaldutako bidea, gaur sherpak lez ari gara

 photo 27_zps988fae3e.jpg

 photo 28_zpsd302c109.jpg

Kordada ona

 photo 29_zps83e8c566.jpg

Bretxari egurra eman baino lehen, atseden txiki bat gauzak ateratzeko eta zerbait edateko.

 photo 30_zps2d580bb0.jpg

Sarita y Mane-Blogetik ataratako crokisa

 photo CROQUIS_BRECHA_LATOUR_ASCENSO_OK.jpg

KomandoKroketatik ataratako krokisa hemen



Bista onak

 photo 31_zpsa08ea453.jpg

Madrileko bi tipoak, Gonzalo eta Javi, agur bero bat bientzako.

 photo 32_zps9d7f2bb9.jpg

Lehen metroak, elur asko eta behean izotza baia kalitate oso txarrean, bretxa guztia oso haizeatuta egon da eta egoerak ez dira guk uste genuenak bezain onak.

 photo 33_zpsd1dd8905.jpg

 photo 34_zps980a68f6.jpg

 photo 35_zps181b33b4.jpg

Bretxatik gora

 photo 36_zpsad6d3e9d.jpg

Jon Ander klabijetan ateratako selfian

 photo 37_zps7619ce63.jpg

Klabijak

 photo 38_zpsff279947.jpg

Klabijetatik gora joateko, kranpoiekaz ta egoera oso txarra, gehien bat aseguratzeko, ze izotz faltagaitik, ezin torlojurik sartu, eta ez genituen inolako kimikorik ez paraboltik aurkitzen bilgune egoki bat montatu ahal izateko. Soka bat zegoen, egoera oso txarrean, eta goiko kornisara jarraitzea erabaki genuen, altuera irabazteko, baia bertako egoera oraindik txarragoa zen. Hori dela eta, aurretik ekipatu ginan lekura jeistea erabaki genuen. Jeitsieran komeriak pasa ondoren, eta egoera ikusita, beste egun baterako uztea erabaki genuen.

Behin gune zailetik aterata

 photo 39_zps68acf3ed.jpg

Diabloak atzean ditugula

 photo 40_zps106a6d49.jpg

Neu, Latourreko bretxa atzean daukdala, beste batean itzuliko gara.

 photo 41_zpsce8532fa.jpg


 photo 42_zpsa7849342.jpg

Jeitsiera, Jon Ander bere saltsan

 photo 44_zps713ac34b.jpg

Eta behin aterpean, egun horretan Balaitus igotzen saiatu ziren bost zoroak batera atera genuen argazki bat. Javi, Gonzalo, Julen, Jon Ander eta Mikel. Ohore bat betiko moduan mutilak.

 photo 45_zps9ac7a735.jpg

Hemetik La Sarrara jeitsiera astuna kotxeraino, bertan gauzak kendu, eta bide luzea etxerarte, baia zer egingo diogu, gogoko lekuen aldaparik ez.

Espero erreportaia gustatu izana. Eta seguru gaude beste batean itzuliko garela.
Hurrengorarte.




2015(e)ko urtarrilaren 26(a), astelehena

2015_01_05-Anboto ekialdeko aristatik

Gabonetan egindako gehiegikeri guztiak apur bat erretzeko, goiz erdialdean Jon Anderrekin batzen naiz eta Arrazolara bidea hartzen dugu. 13:00ak inguru, Arrazolako frontoian material guztiarekin ekipatuta ateratzen gara, Anbotoko ekialdeko arista igotzeko asmoarekin.

  • Ibilbidea: Arrazola-Aristaren hasiera-Gerriko kobie-Daman kobie-Anboto-Anboto Sakona-Arrazola
  • Desnibela: 1100 metro positibo eta horren beste negatibo.
  • Zailtasuna: Luze zailena V+, beste bi luze IV.
  • Materiala: Arnesa, kaskoa, friends pare bat, fisureroak, eta eskalada klasirako beharrezko den ekipamendu guztia, kontutan edukita ezer ekipatu gabe dagoela. Anboto ingurua, arroka zubi asko egiteko aukera.
  • Denbora: Igoera 3 ordu eta jeitsiera ordu eta erdi.
  • Eredu moduan hartutako deskribapena: Hemen
Arkaitz Vidal-en blogetik ateratako krokisa.

































Hemen ordea, Igerturen blog-etik ataratako argazkia jartzen dizuet, Udalaitz-Besaide ingurutik aterata, bertatik ekialdeko ertza primeran apreziatu daiteke.

ERREPORTAIA:

Arrazolatik gora hasten gara, eta iturrian ur botilak bete eta gero, Iturriotz baserrirantza hartzen dugu norabidea, Anboto Sakonara doan bidea alde batera utziz eta Zabalandirantza doan pista jarraituz, Pausu kanadiense batera iristerakoan, eskumetako norabidea hartzen dugu, ertza jarraituz, apurka apurka harrizko plaka inklinatuetan sartzen gara.

 photo 1_zpsdaea0e96.jpg

 photo 2_zps2fcd4726.jpg

 photo 3_zps5cafceb3.jpg

Udalaitz, gaurkoan gure zaindari lez eukikogu

 photo 4_zpsac7e5fc7.jpg

Eguzkia ertzaren alde batean, bestean gerizpea

 photo 5_zpsfe444d32.jpg

Behin ertzeko hasieran, soka atera eta lehen luzeari ematen diogu, ekipatzen dugu, friend eta fisurero batzuen bitartez, eta 60 metro inguru igo ondoren, lehen bilgunea egiten dugu. Lehen luze hau V+ graduazioa ematen digu, V ingurukoa dela esango nuke, bi pausu kenduta, harri oso ona dauka, eta regleta eta kazo asko agertzen zaizkgu.

Jon Ander lehen luze honen lehen metroetan

 photo 6_zps3e676614.jpg

Bilgunean soka batzen

 photo 7_zpsfb62a80b.jpg

Hemetik Gerriko kobara dagoen igoera, III/III+ bitartekoak zailenak, agian IVko pausuren bat baia ez genuen beharrezkoa ikusi soka ateratzea

 photo 8_zps75b99398.jpg

Gerriko kobie

 photo 9_zps669cfb48.jpg

 photo 10_zps5adf2918.jpg

Daman balkoira joateko soka fijo bat jarri dute, nire ustetan berataz laguntzea arazoak ekarri ahal dau, baie psikologikoki asko laguntan dau, behean dagoen patioa ikusita.

Balkoian

 photo 11_zpsf88487cb.jpg

Honek beti gora jajaj

 photo 12_zpsae6433a6.jpg

Hurrengo tartea, IV-koa asko jota, baia ez genuen beharrezkoa soka ateratzea, izan ere, graduazio horretako pausuak oso txikiak dira.

 photo 13_zps3103ede7.jpg

 photo 14_zpsb26c11c4.jpg

 photo 15_zps52909827.jpg

Azken metroak tontorrera heltzeko

 photo 16_zps9bf502e0.jpg

 photo 17_zpsa0df1be6.jpg

Anboto, 1331 metro

 photo 18_zpsbc68c445.jpg

 photo 19_zps7d7d247a.jpg

 photo 20_zps244d50d5.jpg

Jon Ander tontorretik bide berriak bilatzen

 photo 21_zps0fc1f8b9.jpg

 photo 22_zps09f731e2.jpg

 photo 23_zps6f505738.jpg

Inguruko bide berriak komentatzen

 photo 24_zps2bd2ec03.jpg

Frailerantza bidea hartu eta hemetik Anboto Sakonara, Arrazolara jeisteko.
Arrazolan bakotzak bere gauzak gorde eta etxera.
Egun polite giro ikaragarrian
Hurrengorarte.