2015(e)ko urtarrilaren 26(a), astelehena

2015_01_05-Anboto ekialdeko aristatik

Gabonetan egindako gehiegikeri guztiak apur bat erretzeko, goiz erdialdean Jon Anderrekin batzen naiz eta Arrazolara bidea hartzen dugu. 13:00ak inguru, Arrazolako frontoian material guztiarekin ekipatuta ateratzen gara, Anbotoko ekialdeko arista igotzeko asmoarekin.

  • Ibilbidea: Arrazola-Aristaren hasiera-Gerriko kobie-Daman kobie-Anboto-Anboto Sakona-Arrazola
  • Desnibela: 1100 metro positibo eta horren beste negatibo.
  • Zailtasuna: Luze zailena V+, beste bi luze IV.
  • Materiala: Arnesa, kaskoa, friends pare bat, fisureroak, eta eskalada klasirako beharrezko den ekipamendu guztia, kontutan edukita ezer ekipatu gabe dagoela. Anboto ingurua, arroka zubi asko egiteko aukera.
  • Denbora: Igoera 3 ordu eta jeitsiera ordu eta erdi.
  • Eredu moduan hartutako deskribapena: Hemen
Arkaitz Vidal-en blogetik ateratako krokisa.

































Hemen ordea, Igerturen blog-etik ataratako argazkia jartzen dizuet, Udalaitz-Besaide ingurutik aterata, bertatik ekialdeko ertza primeran apreziatu daiteke.

ERREPORTAIA:

Arrazolatik gora hasten gara, eta iturrian ur botilak bete eta gero, Iturriotz baserrirantza hartzen dugu norabidea, Anboto Sakonara doan bidea alde batera utziz eta Zabalandirantza doan pista jarraituz, Pausu kanadiense batera iristerakoan, eskumetako norabidea hartzen dugu, ertza jarraituz, apurka apurka harrizko plaka inklinatuetan sartzen gara.

 photo 1_zpsdaea0e96.jpg

 photo 2_zps2fcd4726.jpg

 photo 3_zps5cafceb3.jpg

Udalaitz, gaurkoan gure zaindari lez eukikogu

 photo 4_zpsac7e5fc7.jpg

Eguzkia ertzaren alde batean, bestean gerizpea

 photo 5_zpsfe444d32.jpg

Behin ertzeko hasieran, soka atera eta lehen luzeari ematen diogu, ekipatzen dugu, friend eta fisurero batzuen bitartez, eta 60 metro inguru igo ondoren, lehen bilgunea egiten dugu. Lehen luze hau V+ graduazioa ematen digu, V ingurukoa dela esango nuke, bi pausu kenduta, harri oso ona dauka, eta regleta eta kazo asko agertzen zaizkgu.

Jon Ander lehen luze honen lehen metroetan

 photo 6_zps3e676614.jpg

Bilgunean soka batzen

 photo 7_zpsfb62a80b.jpg

Hemetik Gerriko kobara dagoen igoera, III/III+ bitartekoak zailenak, agian IVko pausuren bat baia ez genuen beharrezkoa ikusi soka ateratzea

 photo 8_zps75b99398.jpg

Gerriko kobie

 photo 9_zps669cfb48.jpg

 photo 10_zps5adf2918.jpg

Daman balkoira joateko soka fijo bat jarri dute, nire ustetan berataz laguntzea arazoak ekarri ahal dau, baie psikologikoki asko laguntan dau, behean dagoen patioa ikusita.

Balkoian

 photo 11_zpsf88487cb.jpg

Honek beti gora jajaj

 photo 12_zpsae6433a6.jpg

Hurrengo tartea, IV-koa asko jota, baia ez genuen beharrezkoa soka ateratzea, izan ere, graduazio horretako pausuak oso txikiak dira.

 photo 13_zps3103ede7.jpg

 photo 14_zpsb26c11c4.jpg

 photo 15_zps52909827.jpg

Azken metroak tontorrera heltzeko

 photo 16_zps9bf502e0.jpg

 photo 17_zpsa0df1be6.jpg

Anboto, 1331 metro

 photo 18_zpsbc68c445.jpg

 photo 19_zps7d7d247a.jpg

 photo 20_zps244d50d5.jpg

Jon Ander tontorretik bide berriak bilatzen

 photo 21_zps0fc1f8b9.jpg

 photo 22_zps09f731e2.jpg

 photo 23_zps6f505738.jpg

Inguruko bide berriak komentatzen

 photo 24_zps2bd2ec03.jpg

Frailerantza bidea hartu eta hemetik Anboto Sakonara, Arrazolara jeisteko.
Arrazolan bakotzak bere gauzak gorde eta etxera.
Egun polite giro ikaragarrian
Hurrengorarte.

iruzkinik ez: