SARRERA:
Elurra kota baxuetan egon arren, goizeko 9tan Durangoko Eroskiko parking-ean gelditzen gara, gauza guztiekin, bai piolo eta kranpoiak, zein katu oinak. Apur bat eztabaidatu ondoren zer egin, ikusita jauzitako elurra gutxi zela, eta Untxilatzeko hegoa nahiko lehor zirudiela, Atxarterantzako bidea hartzean dogu, bertatik Urresteiko torrea igotzeko, eta gero bertatik rapela egin da gero, edo diagonal handia igo, edo Elosura hurbiltzeko eskalatzera.
Hemen Jon Anderrekin bi aste arinago egindako bide berdina:
KLIKATU HEMEN
ZAILTASUNA: AD+, 200 metro.
Jonymao.travel.blogspot-etik ateratako krokisa. Bertan ikusten da lehen luzea, aseguratua egin genuena, gero torrearino iritsi arte, sokarekin aseguratu gabe joan giñan, izan ere, luze guzti hauek II/III artekoak dira eta gure usteetan soka gune honetan asko atzeratu behar zigun.
Eskalatzen blog-etik ateratako krokisa, hemen luze guztiak ikusten dira, eta torrearen azkeneko zatia.
MATERIALA:
Kaskoa, arnesa, katu hankak (ez genituen erabili), fisurero joko bat, friends pare bat, expres zintak, eta anklaje cabo batzuk, harroka zubia aseguratzeko. 70 metrotako soka bat (rapelak 30-35 metro ingurukoak).
ERREPORTAIA:
Aristaren hasierara joateko, aparkalekutik doan zementuzko bidetik metro batzuk jarraitu behar dira, eta gorantza goazen heinean, eskumatan daukagun bidetik jarraitu, zubitzoa pasatuz, eta hemetik bi aukera daude, zoru artean markatuta dagoen bidezka jarraitu edo kantera ingurura hurbiltzea arista hasierara heldu arte.
This is Atxarte, Astxiki eta Alluitz
Hemen luze guztiak ondo azalduta eta argazki gehiagorekin:
KLIKATU HEMEN
Torreko partean
Mikel V+ luzea aseguratzen
Jon Ander goiko partean
Rapelera heltzen
Bi rapel bideak, (JonyMaotravel-blogetik ateratako krokisa)
Rapelaren beheko zatian, bokata bat jan, indarrak errekuperatu eta diagonal handira igotzen hasten gara.
UNTXILATZEKO DIAGONAL HANDIA
Hemen usten dotzuet Untxilatzeko mendiaren crokis oso on bat,
Al filo de lo impresentable
1) Plaka horien gunea (plaka inklinatuak)
2) Saukoko gane
3) Saukuko koba
4) Leuretako bretxa
5) Untxilatzeko tontorra
6) Beste alderditik doan jeitsiera (guk urkiolarantza doana hartu ginun segituen)
href="http://s594.photobucket.com/user/Zeberiotar/media/Untxilatz%20Gran%20diagonal/1_zps523bc843.jpg.html" target="_blank">
Plaketara iristen gara, ur tragozka bat eta atseden txiki bet indarrak errekuperatzeko.
Plaka hauek II-III arteko graduazioa daukate, zenbat eta hormarantza pegatuta joan igotzea errezagoa da, ezkerreko aldea berriz, lisoagoa da eta apur bet zailagoa. Alandabe gune honek 45-50ºko inklinazioa izango du askoz jota, eta guk ezkerreko aldetik igo genuen, eta egie esan ez jakun beste munduko ezer iruditu. Eskuak sartzeko "kazo" asko daude eta harri honek oso ondo eusten du.
Gokio aldean ataratako argazkia, atzean Saukuko gane dauelarik
Astxiki eta Alluitz
Untxilatz, 941 metro
Atxartera jeisten, eguneko azken argiekaz.
Gauzak banatu atxarten, eta Mañariako U2 tabernara, Bengoetxea eta Aretxabaleta-Olaizola II eta Beroizen aurkako eskupelota partida ikustera garizko kaña batzuk hartzen ditugun bitartean.
Hurrengorarte