SARRERA:
Domekan lan egin behar nuenez,
ezin izan nuen Vignemalera joan tamalez, baia asteburua aprobetxatu gurean,
barikuan Portugaletera hurbildu giñan Los Chikos del Maiz-en kontzertua
ikustera eta etxera buelta arin egin genuenez, hurrengo goizean Urkiolara hurbildu
giñan, Anboto ingurutik ertzen bat egiteko asmoarekin eta ia zorte apur batekin
haizeak ematen zigun, ze egun oso beroa zetorren aurretik.
Aukeratutako ertza Anboto
mendiaren eki-hegoaldeko ertza izan zen, ideia, liburu honetatik atara genuen,
oso ondo azalduta datorrena, bai hurbilketa eta jeitsiera, denborak, materiala
eta egin beharreko luzeak, dena krokis batekin lagunduta.
ERREFERNTZIA: ARISTAS Y CRESTAS DE EUSKAL HERRIA
Euskal Herriko lekurik malkartsuenetara jotzeko gonbitea dakar liburu honek, gandorrik helezinetara eta erpin tenteenetara igotzeko. Baina gonbitea erakargarriagoa izan dadin, eskalada eta mendi igoerak nahasten ditu, grina bateko aurpegi biak. Bere baitan 42 proposamen bildu ditu gure herriko tontor ezaugarri batzuetara eskalatzen igotzeko eta bertatik oinez jaisteko. Irteera bakoitzak, deskribapen zehatzaz gain, ibilbidearen argazkia eta grafikoa dakar.
Euskal Herriko lekurik malkartsuenetara jotzeko gonbitea dakar liburu honek, gandorrik helezinetara eta erpin tenteenetara igotzeko. Baina gonbitea erakargarriagoa izan dadin, eskalada eta mendi igoerak nahasten ditu, grina bateko aurpegi biak. Bere baitan 42 proposamen bildu ditu gure herriko tontor ezaugarri batzuetara eskalatzen igotzeko eta bertatik oinez jaisteko. Irteera bakoitzak, deskribapen zehatzaz gain, ibilbidearen argazkia eta grafikoa dakar.
Erosteko klikatu HEMEN
FITXA TEKNIKOA:
Iraupena: Ertza egiteko eta
jeisteko, geldialdiak eta bilguneak barne, 5 ordu. Horreri geitu behar zaio
Zabalandira egin beharreko hurbilketa.
Zailtasuna: IV, gradu hau
ematen diogu, gidarekin bat gatoz eta, gradua bilatu nahi izanez gero aukera
badago luze on batzuk egiteko, guk sokarekin 60 metro inguruko lau luze egin
genituen III+/IV artekoak.
Materiala: BIlguneetarako
eranztunak, segurtasun mosketoiak, friend batzuk (0.5 eta 1 artekoak oso ondo
doaz) eta fisurero batzuk. Horretaz aparte erastun batzuk zubi arrokentzako eta
60 metrotako soka fina (8.6mm).
KROKISA:
BIDEOA:
Hemen ekintza guztiaren laburpen
BIDEO bat. Espero gustatzea.
ERREPORTAIA:
Anbotoko betiko igoera alde
batera uzten dugu eta Zabalandiko zelaietara jotzen dugu.
Gerizpetan gustora
Aurretik datorkiguna
Orisol-Ipizte mendian
BIgarren bilgunea, Udalaitz atzean dauelarik.
Anbotoko hormatzarra, bertan
proiektu asko daude, baina oraindik babarrun asko jan behar ditugu.Haien artean
“Kanterarik ez” edo “La dama” eskalada bideak.
Tirada errazago batean
Ensamblean lotuta ere bai egin
genituen metro asko
Luze hau oso polita atera
zitzaigun, arrakal zabal bat, babesteko zaila, eta IV graduko pausu batzuekin,
ondo enpotratu behar direla hankak, ertz guztia zapatilekin egin genuen inongo
arazo gabe, luze hau goiko repisa handi batean egin genuen, 60 metrotako luzea,
polita.
Bilgunea, fisurero eta friend
batekin eginda.
Iban bilgunera heltzen, atzean
Ezkilarreko zuloa
Berriro soka batzen dugu eta
gorantza goaz metro batzuk utzita
Selfie, eguzkia bai, baina Haizea
baita, eta asko eskertzen zen.
Goikaldean, Zabalanditik
datorren bidarekin batzen gara
Anboto, 1.331 metro.
Pozik tontorrean
Anbototik Alluitzera doan mendilerroa, erreportaia HEMEN
Saitzen punte (1.247m)
Erabilitako materiala
Urkiolara jeitsi baino lehen, ur trago fresko bat Pol-Poleko
iturrian
Hauxe da dana, ertz polita, aukera asko dituena, gehiago zaildu eta gutxiago, Anbotoko tontorrera azken aldian igotzen den jendetzatik ihes egiteko aparta, eta igoera ezberdin bat aurkezten diguna, eskaladarekin fusionatuz gainera, ezin da gehiago eskatu!!!!
Animatu eta probatu