2019(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

2019_12_15-Lapakiza Linzola (2.112m)

Zapatuan elur jausi arriskua altua (4) pasa ta gero, eguzkiarekin elurra asentatu zan ta domekan Linzako aterpera hurbildu giñan bertako Lapakiza Linzola hastapen mendia egiteko eskiekin, egun urdin eta haize bakoa euki genuen ta egun ederra pasa genuen, eguzkia aurrera joan zan heinean edurra transformatuz ta jeitsiera polita egiten.

FITXA TEKNIKOA:
  • Eski zailtasuna: S2 
  • Desnibela: 700metro aprox
  • Luzera: 10 km inguru.
  • Ibilbidea: Linzako aterpea-Collado de Linza-Lapakiza Linzola-Sobrantes de Linza-Linzako aterpea.
ERREPORTAIA:

Eskiatzaile asko aurkitu genuen ibilbide osoan zehar, Petretxema ta Lapakizara bidean.


Txamantxoia eta bere tuboak


Linzarako lepoko bidean dauden bi biretan


Lapakiza Linzolako ekialdeko maldak


Hiru errege mahaia, Budogia, Taula etab


Lapakizara bidean, altuera irabazten.



Mikel tontorrera heltzen, atzean Petretxema eta Acherito mendiekin.



Lapakiza Linzolako tontorrean 2.112m.


Irristatzen beherantza


Flankeo horizontal bat egiten ondorengo fokeoa ekiditzeko.


Beherantza


Linzako aterpera heltzen.


Igoera erraza ta polita, hastapenerako oso aproposa iruditu zitzaiguna, bai igotzeko bai jeisteko, apurka metroak sartzen goaz, gustora.


2019(e)ko abenduaren 17(a), asteartea

2019_12_14-Riglos. Los Volaos. Doctor Infierno (6b+/180m)

Piriniotako azken egunetan jausitako elur kantitateak sortutako elur jausi arrisku altuaz ihes egiten bariku gaban Riglosen bukatu genuen, zapatuan lasai esnatzeko asmoarekin Los Volaos inguruko bide bat iteko asmoarekin, bere egunean gomendatu ziguten pare bat bide eta bertatik rapelatzeko aukera eta luzera zela eta bertan bukatu genuen Doctor Infierno bidea eskalatzen, aurretiaz ezagutzen genuen ingurua, Adameloko espoloia egin genuenekoa.

FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna: 6b+/180m
  • Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin eta rapelatzeko argollekin.
  • Materiala: 14 zinta expres eta bilguneetarako materiala.
  • Jeitsiera: Pisoiko rapeletatik, bi aukera, edo zirko de veranora doazen rapelak edo “Los Volaos”, guk azken hau erabili genuen, sirga jarraituz, R1, 35 metrotako lehen rapel bat, ondoren sirga labur bat jarraitu eta R2 eta R3 rapelak egin (45 eta 60 metro ingurukoak).
  • Nola heldu hormara: Kotxea Riglosen uzten dugu eta Pisonera doan bidezka hartuz, eskumaldean dagoen espoloia da, 5 minutu.

ERREPORTAIA:

Pison malloa eta bere eskumaldeko behe partean "los volaos" ingurua.


Pison eta Puro


La Visera, Frechin eta Cuchillo.


L1 (6b/40m) lehen metroetan pausua dauka, panza nahiko pikante bat, esku sobatuekin hanka gabe uzten zaituena, ondoren bilgunera heltzeko ritmoa jeitsiz.

L2 (6a/25m) luze laburragoa, bertikala ta bilgunera heltzeko trabesia txiki batekin, polita.


L3 (6b+/30m) bilgunetik ateratzeko, yumarekin gurutzatuz doa, bilgunetik ateratzean bertikala ta presa txikiagoa, heldulekuekin, luze ederra ta atletikoa.


Rigloseko herria


Pison eta Peña Rueba.


L4 (6a/35m) bilgunetik ateratzeko pausutxoa, ondoren repisa eder batera bilgunea iteko.

L5 (IV/45m) trantsizio luzea, inguru apur bat korapilotsua, ondoko bideekin lotuz doa, SOS bilgune bat ere tarteko bilgunea iteko, goikaldeko tartea apurtua eta begetazioagaz.


Jeitsiera, hiru rapeletan, Los Volaos-eko rapeletatik.


Azken rapel zintxilikatuan, eliza bistan.


Mikel azken rapel ikusgarritik jeisten.


Negu arrastiko azken argiak


Bide polita, laburragoa eta haizeaz babestua, gustatu zitzaigun ta gomendagarria iruditu jakun.

2019(e)ko azaroaren 27(a), asteazkena

2019_11_24-Lunada. Castro Valnera (1.718m)

Domekan Lunadara hurbildu nintzan Dani ta Begogaz, ta etxeko bi txikiekaz, bertan jausitako elur kantitatearen egoera ona aprobetxatu nahiean, niretzako lehen bisita inguru honetara, asko gustatu zitzaidana, lasaia eta basatia, isolatua eta polita.

Igoera oso ederra iruditu zitzaidan, hasierako etxolan arteko bidea, basoa, goikaldeko trabesia eta inguru honek dituen aukerekin oso pozik bukatu genuen, Espinosan kallotxo batzuk bazkaldu ta gero, egun ederra konpañia onean.

FITXA TEKNIKOA:
  • Eski zailtasuna: S2 
  • Desnibela: 700metro aprox
  • Luzera: 10 km inguru.
  • Ibilbidea: Bernacho-Chabolas-basoa-Cubada ta Castro arteko lepoa-Castro-jeitsiera bide berdinetik.

ERREPORTAIA:

Bernachoko etxoletatik hasi genuen igoera, pista alde batera utzi ta gero.


Aiur elurretan pozik


Apurka lehen maldak igotzen goaz basora murgiltzeko.



Basotik


Aiur


Cubada Grande eta Castro Valnerara igotzen den lepora bidean, erromeria ona atzetik.


Lepora behin helduta, haize asko.


Peña Negra inguruko zelaietatik.


Altura hartzen


Haizea zala eta, atzekaldetik bordeatu genion, eta goikaldeko zelaian fokak kendu ta beherantzako jeitsiera hartu genuen, haizearen eragina zela eta bedar tarteak ez pasatzeko, tontorra beste baterako utzi genuen.

Dani jeisten


La Maza inguruko eolikoak


Dani


Lepora bueltatzen, Bego atzean ta aurretik Dani arraunean.


Cubada ta Castro arteko lepotik basora doan jeitsiera, oso egoera onean zegoen ta asko gozatu genuen, ezkerraldetik jeitsiz ondoren flankeo txiki batean basoko altuera lerroa galdu gabe Bernachora itzultzen.


Inguru ederra, Bego behekaldeko biraketetan.


Txaboletatik kotxera fokak berriz jarri izan behar izan genituen, eski egun ederra bukatzeko.


2019(e)ko azaroaren 18(a), astelehena

2019_10_27-Cueto Agero. Espolon Sur (300m/6a)

Eguraldi ona bilatu nahiean hurbildu giñen Hermida eta Liebenako haranera, bertako harroka beroa eta bertikalean disfrutatzeko asmoagaz, barikuko eurien ondoren, zapatua Peña Cigalen eskalatzen pasa genuen, eta domekan, Cueto Ageroko hormetan estreinatzeko gogoekin, giñan, aurretiaz ingurua ezagutzen genuen, Castro Candilejas eta Risco Pardecillosen eskalatua genuen, baia Agero handia egin beharreko zerrendan oraindik genuen. 

Bertako Espolon Sur famatu eta ebideentea aukeratu genuen, graduz hobeto etorten jakune bait zan, bidea oso ona iruditu zitzaigun, hala ere, diedro eta enpotre horietan eskalatzeko teknika falta nabaritu genuen, lekua oso bakartia ta lasaia iruditu zitzaigun, eta ekipamendu gutxi duena, arrokaren kalitatea oso ona da orokorrean, hala ere pasarte batzuk begetazioarekin eta kontuz ibili beharrekoa dira. Leku oso gomendagarria eta inguruko klasiko eta derrigorrezko bat dela iruditu zitzaigun.

FITXA TEKNIKOA:
  • Nork ekipatua: Javier Torralbo, Jesús Rodríguez eta Ángel Cianca  1973an.
  • Nola heldu: Agerora doan bidea jarraituz, bordetara heldu arte, hemen Agero mendia azpitik pasatzen dugu, kablera heltzeko, hemendi gora hitoeikin, hormara heldu arte (1h15min).
  • Zailtasuna: 6a eta 300m ; MD inf.
  • Orientazioa: Hegoaldeko aurpegia, oso arin lehortzen den arroka.
  • Arroka mota: Kalitate oso ona duen kare harrria.
  • Ekipamendua: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-4 artean) eta fisurero joko bat. Zinta luzeak eramatea gomendagarria.
  • Jeitsiera: Tontorretik Castro Candilejas eta Agero artean dagoen lepotik jeisten den bidetik behekaldeko txaboletara heltzeko, hemendik pista hartuz Allendeko herrira heltzeko.

Hokus Pokus blogetik hartutako krokisa


7Paredes7Jamadas blogeko krokisa, oso ondo etorri zitzaigun.


ERREPORTAIA:

Lehen argiekaz atetan gara lasai-lasai Allendeko herrixkatik, Agerora markatzen duen bidea jarraituz.



Castro Candilejas eta Cueto Agero 


Aterpe libretik hitoak jarraituz kablea hartzen dugu.


Lebeñako herria


L1 (6a/50m) Diedro baten bila, ondoren tximia pitzadura batetik sartzen dena, lau iltzerekin babestuta, nahiko sobatua zegoen helduleku onenak.


L2 (IV+/50m), bilgunetik atara ta eskaloiak igarotzen goaz babaresa oso ebidente batear heltzeko, hemendik zuhaizka baten ondotik pasatzen da ondoren ezkerretara joateko Water Walleko bilgunean egiteko, erosoagoa (spit + iltzea).

L3 (V/40m), bilgunetik eskumatara joan arrakal handi bat kanpotik eskalatzeko, ondoren beste diedro bat ebazteko, bi iltzegaz babestuta, bilgunera heltzeko, bi iltze, totem txikiekin berrindartzeko aukera.


Inguru ezin hobea



L4 (6a/25m) Beste diedro bat, repisa oso gertu duena, ta forma nahiko romoekin, ondo sartu behar zaio, bi iltzegaz babestuta dago, ondoren bilgunera heltzeko desplometik ateratzean gradua jeisten da.

Falta zaiguna ikusten


Paraje ederra, eguraldi oso ona, haizerik ez ta eguzkia egun osoan ostonduta.



L5 (6a/50m) eskumatara doan trabesia ederrean hasten da, laja ikaragarri batetik, ondoren iltze bat txapatzeko, modu ikaragarrian eskumatara forma diagonalean igotzen bilgunera heltzeko, bide guztiko luze onena, arrokaren kalitatea ikaragarria. Bilgunea iltze bat ta zubi arroka.

L6 (IV+/40m) bilgunetik eskumatara joan, iltze bat aurkitzeko, arrakal ebideenteak igotzen eta sabaia handiaren azpitik ezkerretara joera hartuz bilgunera heltzeko, hiru iltzerekin. Luze honek begetazio dezente deko.

L7 (6a/40m) bilgunetik atera bezain laster, arrakal handi bat daukagu, garbia, friend ertainekin ondo babestu daitekeena, pausua blokean da, ondoren joera eskumatara hartzeko ta hemendik zailtasuna jeisten da, bilgunea arroka bloke batean iltze bat duena.

L4 (IV/60m) hemendik ezkerretara dagoen trabesia arriskutsua egin daiteke kanalarekin batzeko edo azken luze bat, tontorrera heltzeko pare bat pausu ditu isolatuak direnak, apur bat kaotikoa eta bide zehatzik gabe azken gune hau.


Gauzk batu ta jeisteko bidea hartzen dugu, hitoak jarraituz bordetara joateko joeragaz.



Tontorretik jeistean, eguzkia ateratzen zaigu kanalera heldu baino lehen, Agero eta Candilejas artean.



Allendera jeisten, haranaren bista ezin hobeekin.


Bidean egin genuen laguntxoa


Bide ederra, oso gomendagarria, alpinoa eta inguru ikaragarrian, eskalatzea exijitzen duena eta ekipamendu fijo gutxi duena, bostgarren luzeko trabesia ikaragarria iruditu zitzaigun biei, luze onena duda gabe. Ageroko espoloia Hermida inguruko derrigorrezko bat dela esaten dute, ez du huts egiten.