FITXA TEKNIKOA:
- Zailtasuna: 6b+/180m
- Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin eta rapelatzeko argollekin.
- Materiala: 14 zinta expres eta bilguneetarako materiala.
- Jeitsiera: Pisoiko rapeletatik, bi aukera, edo zirko de veranora doazen rapelak edo “Los Volaos”, guk azken hau erabili genuen, sirga jarraituz, R1, 35 metrotako lehen rapel bat, ondoren sirga labur bat jarraitu eta R2 eta R3 rapelak egin (45 eta 60 metro ingurukoak).
- Nola heldu hormara: Kotxea Riglosen uzten dugu eta Pisonera doan bidezka hartuz, eskumaldean dagoen espoloia da, 5 minutu.
ERREPORTAIA:
Pison malloa eta bere eskumaldeko behe partean "los volaos" ingurua.
Pison eta Puro
La Visera, Frechin eta Cuchillo.
L1 (6b/40m) lehen metroetan pausua dauka, panza nahiko pikante bat, esku sobatuekin hanka gabe uzten zaituena, ondoren bilgunera heltzeko ritmoa jeitsiz.
L2 (6a/25m) luze laburragoa, bertikala ta bilgunera heltzeko trabesia txiki batekin, polita.
L3 (6b+/30m) bilgunetik ateratzeko, yumarekin gurutzatuz doa, bilgunetik ateratzean bertikala ta presa txikiagoa, heldulekuekin, luze ederra ta atletikoa.
Rigloseko herria
Pison eta Peña Rueba.
L4 (6a/35m) bilgunetik ateratzeko pausutxoa, ondoren repisa eder batera bilgunea iteko.
L5 (IV/45m) trantsizio luzea, inguru apur bat korapilotsua, ondoko bideekin lotuz doa, SOS bilgune bat ere tarteko bilgunea iteko, goikaldeko tartea apurtua eta begetazioagaz.
Jeitsiera, hiru rapeletan, Los Volaos-eko rapeletatik.
Azken rapel zintxilikatuan, eliza bistan.
Mikel azken rapel ikusgarritik jeisten.
Negu arrastiko azken argiak
Bide polita, laburragoa eta haizeaz babestua, gustatu zitzaigun ta gomendagarria iruditu jakun.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina