2021(e)ko ekainaren 5(a), larunbata

2021.05.28-Ranero. Dent du Caiman (200m/6b+)

Barikuan Imanolekin gelditzen naiz ta Ranerora hurbiltzen gara, bertako Dent du Caiman bidea egitera, berarentzako ezaguna zena, neuretzako bide oso polita ta ederra iruditu zitzaidan.

Raneroko hormak Bizkaia ta Kantabria arteko mugan dagoen hormatxarra da, 100 eta 200 metro arteko luzera duten bideekin, abenturazko eskalada ta autoproteziorako leku aparta, betikolez, horman egon giñen denbora guztian, bakartasun osoan egon giñen.

Bideak bi zati nabarmen ditu, lehen hiru luzeak, estilo deportibo batean eta goikaldeko hiru luzeak autoproteziorako prestatuak, pitzadura eta babaresa ugarirekin.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 200m/6B+
  • Denbora: 30 min hurbilketa; 4/5 ordu eskalada; eta 30 min kotxera.
  • Materiala: Soka simplea Friends joko bat (0.3-2 artean) eta fisurero joko bat. 
  • Nola heldu: Pozalaguako parkingetik ateratzen gara, begiratokira hurbildu ta hemen langa pasa, hemen adi joan behar da, behekaldetik bidexka horizontal bat doa eskumatarantza, hormetara joateko, nahiko zapaldua tarte batzuetan. 25min.
  • Bibliografia:Mendiak eta eskalada webgunean oso aktualizatuta dago Ranero inguruan ematen den eskaladak. 
  • INFO GEHIAGO "LUISMI"-ren BLOGEAN KLIKATU 




ERREPORTAIA:

Pared del Miron, bertatik gora Dent du Caiman eta Maiatzak 14 dijoaz.


L1 (6b+/30m) lehen iltze bat eta ondoren sabai naranjatik gora joateko boltak jarraituz, arroka oso ona eta kantua bilatu beharrekoa, bilgunea bi bolt kateakin.


L2 (6b/25m), bilgunetik ateratzerakoan pausu bat dauka, ondoren mantenitua den mugimendu batzukaz jarraituz, oso tirada ederra.

L3 (6b+/30m), ur tanta desplome bat igarotzen duen bidea, arroka grisa-naranja tartekatzen doana, hemendik dator bidearen izena, ur tantetan dauden haginak direla eta.



L4 (6a/25m) irtera atletiko bat dauka bilgunetik, ondoren inguru errazago batetik metrooak irabazten joateko bilgunerarte.

L5 ( 6a+/30m) bilgunetik irtera oso polita duen zatia, bolt bat txapatu arte, ondoren ezkerretara tendentzia iltze bat bilatzeko diedro batetik gora igotzen.



L6 (6b/20m) behekaldeko luzeak onak badira, azken hau ere ikaragarria iruditu zitzaidan, mugimendu oso txuloak babaresatik ondoren trabesia eskumatara inguru errazago batera ateratzeko.



Selfie goikaldean, aupa Ima, milesker ;=)



2021(e)ko ekainaren 4(a), ostirala

2021.05.30-Cueto Agero. Resquillón. Cosmos-Fantasy (100m/6a)

 Barikuan Hermida ingurura hurbildu nintzen Mikelegaz, bertatik asteburuen eskalatzeko, zapatu goiza nahiko euritsua esnatu zan ta Cabañesera hurbildu giñen, bertako PELEA sektorean kirol eskalada egiteko, asko gustau jakun bai niri bai Mikeli, arroka oso ona ta tirada luzeak, inguru oso lasaian, bakartasun osoan pasa genuen egun guztia.



Nola ez, Lebeñako parkingera afaltzera jeitsi giñan, hurrengo egunean Agerora hurbiltzeko, bertako sektore txikia ezagutzeko asmoa geneukan, bide laburrak ta rapelatzeko aukeragaz.


Pardecillos-Candilejas-Cueto Agero-Resquillon sektoreak


Goizetik esnatu giñen, eguzkiak asko ez zigortzeko eguerdirako zetorren eguzkiagaz.


FITXA TEKNIKOA:

Zailtasuna ; 6a (reseña batzuetan 6a bestetan V+) Ageroko gradua, plakeroa.
Ekipatzaileak: Luís Rubio eta Javier Sáenz 1990an (Cholo)
Materiala: Paraboltak eta bilguneak argollagaz rapelatzeko


Cueto Agero gertuago


Ageroko bordatxoa


Fernando Zamora blogetik hartutako krokisa 



Lehen luzea plaka eder batetik gora doa, txapak aire dezente daukate beraien artean.


Kordada batzuk Queroxeno eta Canutin bideetan.


Mikel bilgunean.


Bilgunera heltzen



Bigarren tirada, ezkerretara doa, bi bolt diedrotxo batean ondoren goikaldera joateko.
Rapela bi tiradetan egin genuen badazpada.



Gaztai batzuk erosi ta etxerantza buelta arina egin genuen.

2021(e)ko ekainaren 3(a), osteguna

2021.05.017-Atxarte. Bigarren espoloia. Variante Arista Este (60m/6a)

Sarrera hau bakarrik reseñatzen dut, ezagutzera emateko, bigarren espoloitik gora goazenean, beti egiten dugu bertako Woogie-Woogie , izan ere bertako oneana dela diote ta hirugarren espoloiarekin lotzeko oso ondo dagoena.

https://zeberiotar.blogspot.com/2019/04/20190421atxarte-bigarren-espoloia.html

Beste egunean, Unairekin bide hau egin nuen, Arista Este, oso ondo txapatuta ta tirada eder batean bigarren espoloiko goikaldera heltzen dena. 

Oso ondo txapatuta, eta bilgunea kankamo eta iltze batekin dagoena, trepada bat egiten hirugarren espoloira heltzen gara.


9º znbakiaz dagoen bidea, oso tirada ederra.

Hemen argazki batzuk










2021.05.17-Atxarte. Lehen Espoloia. Naufragos + Kike

 Unairekin gelditzen naz astean zehar, ta deportiba itera joan beharrean espoloietara igotzen gara, bertako bide errezen bat egitera. 

Eskalatzencas

Materiala: Lehenengo luzea nola egiten dugunaren arabera 10-13 zinta + bilgunerako materiala. Friend ertain batzuk edo fisu batzuk lagungarriak izan ahal dire.
Arroka: Kareharria. Hainbat lekutan nahiko pulituta dago arroka
Orientazioa: Hegoalde-ekialdea.
Nork irekia: A. Sevillano, 1984; “Kike”, Kike de Pablo eta I Zarraga, 1971.


Naufragos nocturnos (V-/30m): Espoloietako errepikatuenetarikoa, erraza eta kimikoekin ekipatuta. Hasierako diedroa asko labantzen du, erabilera ugaria dela eta, baina esku onak ditu. Gero Kike bidearekin jarraitzeko asmoa geneukanez, lehen bilgunea saltatu genuen eta zuhaitzaren ezkerrean dagoen bilgunean egin genuen.

Kike (V-/60m): Klasiko bat eta oso errepikatua dagoena, gainera tontorra egiteko bide errazena da. R1 bilgunetik ezkerretara jo behar dugu.  Pausu aereo bat gero tximenea antzeko batetik jarraitu ahal izateko.

Unai lehen luzeako azken tartean,

Bilgunean

Bigarren luzea oso polita da.



Matienako Borja, Logikatik gora.


Lehen espoloia ta Urkiola ingurua bigarren espoloitik ikusita