2021(e)ko ekainaren 5(a), larunbata

2021.05.28-Ranero. Dent du Caiman (200m/6b+)

Barikuan Imanolekin gelditzen naiz ta Ranerora hurbiltzen gara, bertako Dent du Caiman bidea egitera, berarentzako ezaguna zena, neuretzako bide oso polita ta ederra iruditu zitzaidan.

Raneroko hormak Bizkaia ta Kantabria arteko mugan dagoen hormatxarra da, 100 eta 200 metro arteko luzera duten bideekin, abenturazko eskalada ta autoproteziorako leku aparta, betikolez, horman egon giñen denbora guztian, bakartasun osoan egon giñen.

Bideak bi zati nabarmen ditu, lehen hiru luzeak, estilo deportibo batean eta goikaldeko hiru luzeak autoproteziorako prestatuak, pitzadura eta babaresa ugarirekin.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 200m/6B+
  • Denbora: 30 min hurbilketa; 4/5 ordu eskalada; eta 30 min kotxera.
  • Materiala: Soka simplea Friends joko bat (0.3-2 artean) eta fisurero joko bat. 
  • Nola heldu: Pozalaguako parkingetik ateratzen gara, begiratokira hurbildu ta hemen langa pasa, hemen adi joan behar da, behekaldetik bidexka horizontal bat doa eskumatarantza, hormetara joateko, nahiko zapaldua tarte batzuetan. 25min.
  • Bibliografia:Mendiak eta eskalada webgunean oso aktualizatuta dago Ranero inguruan ematen den eskaladak. 
  • INFO GEHIAGO "LUISMI"-ren BLOGEAN KLIKATU 




ERREPORTAIA:

Pared del Miron, bertatik gora Dent du Caiman eta Maiatzak 14 dijoaz.


L1 (6b+/30m) lehen iltze bat eta ondoren sabai naranjatik gora joateko boltak jarraituz, arroka oso ona eta kantua bilatu beharrekoa, bilgunea bi bolt kateakin.


L2 (6b/25m), bilgunetik ateratzerakoan pausu bat dauka, ondoren mantenitua den mugimendu batzukaz jarraituz, oso tirada ederra.

L3 (6b+/30m), ur tanta desplome bat igarotzen duen bidea, arroka grisa-naranja tartekatzen doana, hemendik dator bidearen izena, ur tantetan dauden haginak direla eta.



L4 (6a/25m) irtera atletiko bat dauka bilgunetik, ondoren inguru errazago batetik metrooak irabazten joateko bilgunerarte.

L5 ( 6a+/30m) bilgunetik irtera oso polita duen zatia, bolt bat txapatu arte, ondoren ezkerretara tendentzia iltze bat bilatzeko diedro batetik gora igotzen.



L6 (6b/20m) behekaldeko luzeak onak badira, azken hau ere ikaragarria iruditu zitzaidan, mugimendu oso txuloak babaresatik ondoren trabesia eskumatara inguru errazago batera ateratzeko.



Selfie goikaldean, aupa Ima, milesker ;=)



iruzkinik ez: