INFORMAZIOA:
Riglos Espainiako Aragoi autonomia erkidegoko Huescako probintzian dagoen Las Peñas de Riglos udalerriko herri bat da. Hoya de Huesca eskualdean dago,Huesca hiritik 5 kilometro ipar-mendebalderuntz, Ayerbe eta Murillo de Gállego udalerrien artean dagoen A-132 errepidean.
Riglos herriak bere natur ingurunea eta inguruko ikuspegi bikainei esker ospe handia du. Gállego ibaiaren ezkerraldeko ertzean dago, sekulako geologia egitura eta harkaitz edo mallo erraldoien itzalpean, hauek Riglosko malloak dira. Bestalde GR 1 oinezko ibilbide luzea ere bertatik iragaten da.
Riglosko malloak, izen bera duen herrian dauden mallo batzuk dira. Pirinioaurrea mendilerroan kokatzen dira,Huesca hiritik 45 kilometro ipar-mendebaldera. Bere garaierarik handiena Macizo d'os Fils (1.045 m.) mendian du, aldiz bertako amildegirik garaiena Visera amildegia da.
(Iturria: Wikipedia)
Riglosen 50 pertsona inguru bizi dira, hori dela eta, askotan aurkitu ahal dugu eskalatzaile gehiago herriko jendea baino, hala ere herritarrek oso ondo zaintzen dute eskalatzaileak eta egiten dieten inbasio hori oso ondo daramate. Arazorik ez izateko, herria errespetatu, erabiliz parkingak eta sortutako zakar guztia zakarrontzietan utziz. Herrian mendiko aterpea, logelak eta taberna daude, horretaz aparte, denda txiki bat non janaria erosi daiteken eta Malloen interpretazio zentroa.
MALLO MELCHOR FRECHIN
Bertan eginda ditugun beste eskalada batzuk
IRENE Y LA PAZ
Bide honen inguruan hamaika iritzi entzunda nituen. Batzuk arrokaren kalitatea ez dela batere ona, beste batzuek oso konstantea den bide bat dela esan didate eta Rigloseko bide gomendagarrienetakoa, oso ondo ekipatuta, haizeagaitik babestua, bilgune oso erosoak....baia gauza bat zela edo bestea zela beti uzten genuen beste egun baterako.
2015 eko Azaroa-Abendua artean igarotako aste horretan, egun haizetsu batean Sergiorekin egitera animatu giñan, baina lehen luzea zabaldu bezain laster, Sergiori sorbalda atera zitzaion eta rapelatu behar izan genuen. Raba batzuk jan eta etxerako bidea hartu zuen gixajoak.
Asteburua heldu zen, Mikelen deia, Pirinio aldean udaberriko edurra, eta paketoiaz ihes egin nahian Riglosera atera giñan gaueko 22tan, bere amaren afari goxoa hartu eta gero, pilak topera eta aterpean ogea itxaroten zigularik.
Bidea egin ta gero, esan beharra daukat pila bat gustatu zaidan bide bat dela, oso ondo ekipatuta eta edonori gomendatzen diodana. Lehen luzea kenduz, beste guztia oso kalitate onekoa iruditu zitzaidan eta Frenchinera igotzen den jendetzatik ihes, txoko horretan pila bat disfrutatu genuen. Zorionak ematea bidea zabaldu zutenei, beheekaldetik hasita, latza ;)
FITXA TEKNIKOA:
Graduari dagokionaz, jarraitasun handia duen bide bat da, Riglos izateko. 6 luze ditu (L6+L7 (12m)) enpalmatzea gomendagarria da. Luze guztiak tonika berdina jarraitzen dute oro har, nahiko bertikala, eta oso estatikoa izan daiteken pausuren bat edo tripa txikiren bat. Luze batzuk enpalmatzea posiblbe dal.
ERREPORTAIA:
Lasai asko esnatzen gara eta ondo gosaldu eta gero parkingera hurbiltzen gara gauzak prestatzera.
Pison
Hormara joan baino lehen atara ziguten argazkia, ezkerrean behekaldean "El Puro" famatua.
La Viseraren basea, jende gutxi zegoen beste egun batzuetakoarekin konparatu ezkero.
Mallo Colorado, urrian ibili giñen hango Victor Garcia (100m/6a) bidea eskalatzen
Lehen luzea, apur bat apurtuta egon arren, ondo igotzen da lehen bilguneraino.
Bigarren luzea, bide guztiko luze zailena, lekuren baten 6c+ ematen diotela ikusi dut, 6c ondo legoke, baina 4 luzea baino gogorragoa eta mantenituagoa. Mikelek zabaldu zuen eta neuk expresei tiroi pare bat eman da gero gora heldu nintzan.
Mosquitos bidea, (6b/240m), abenduan Mikelekin eskalatu nuena, La viserako bide errezena, baia oso pulituta dagoena, hala ere gomendagarria.
Itxaroten, bilgune guztiak oso erosoak dira.
Eskalatzailea, bostgarren luzearen hasieran.
Selfie, beroa dela eta katuak ez kentzea ezinezkoa da.
Rigloseko herria, bertikaltasun haundia duen bidea da.
Azken luzea, 6b gradukoa, geuk L6+L7 enpalmatu genituen, 50 metrotako tirada bat geldituz, eguneko nekea nabaritzen da eta kantu txikia duen luze bat da, baina oso polita eta giro bikaina duena.
Frenchineko tontorrean bokata bat jan eta prisarik ez genuenez "Circo de Verano"-tik jeitsi giñan.
Mallo Fire, goikaldean ikusten dira montatutako Jump Line eta tirolina.
Riglos
Bidea egin ta gero, esan beharra daukat pila bat gustatu zaidan bide bat dela, oso ondo ekipatuta eta edonori gomendatzen diodana. Lehen luzea kenduz, beste guztia oso kalitate onekoa iruditu zitzaidan eta Frenchinera igotzen den jendetzatik ihes, txoko horretan pila bat disfrutatu genuen. Zorionak ematea bidea zabaldu zutenei, beheekaldetik hasita.
Ikusi genuen "zoro" batzuen saltoa

· Zailtasuna: 6c
· Luzera: 200 metro
· Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin eta rapelatzeko argollekin.
· Materiala: 14 zinta expres eta bilguneetarako materiala. Guk soka bikoitzak eraman genituen baina aukera dago ere soka sinplearekin egiteko.
· Sasoia: Edozein
· Jeitsiera: Behin goikaldean dagoen tontorrean, jarri berri dagoen sirga jarraitu Viserako tontorrera heldu arte, bi aukera daude, edo Mallo del Aguatik jeisten den bidetik jeistea edo Circo de Veranotik jeistea.
· Nola heldu hormara: Kotxea Riglosen uzten dugu eta Visera dijoan bidezka hartzen dugu eliza pasa ondoren, Viserara joan beharrean ezkerrera, Frechin malloko norabidean, oso zapalduta daude bide asko.
BIDEAREN DESKRIBAPENA:
Graduari dagokionaz, jarraitasun handia duen bide bat da, Riglos izateko. 6 luze ditu (L6+L7 (12m)) enpalmatzea gomendagarria da. Luze guztiak tonika berdina jarraitzen dute oro har, nahiko bertikala, eta oso estatikoa izan daiteken pausuren bat edo tripa txikiren bat. Luze batzuk enpalmatzea posiblbe dal.
Oso ondo ekipatuta dago, eta bilguneak orokorrean oso erosoak dira. Kolore berdinak dituen paraboltak jarraitu behar dira, izan ere, Jose Antonio Sanz bidearen ondotik dijoa momentu batzuetan, eta R4an gure bidea ezkerrera doa, Jose Antonio Sanz bidea eskumara utziz, Mallo Frechineko ezker horma bertikala bilatzen baitu azken bi luzeetan.
- L1(28m/6a): Lehen luzea,ondo txapatua baina arrokak apur bat deskonfidantza ematen du, harri dezente apurtzen bait dira, tximinia batetik igarotzen da repisa eroso batera heldu arte. Bertan bilgunea, bi argoila ta parabolt bat.
- L2 (35m/6c): Bide guztiko luze konstanteena, eta bertikaltasuna asko mantentzen duena. Arrokaren kalitatea oso ona eta oso ondo txapatuta. Bigarren bilgunea ere oso erosoa da. BI argoila + bolt.
- L3 (30m/6a+): Arroka ona, gozatzekoa, helduleku asko ditu, eta ez dauka zailtasun handirik, bilgunera ateratzeko tripatxo txiki bat izan ezik. Bertan bilgunea, bi argoila ta parabolt bat.
- L4 (20m/6c): Luze laburra, sabaitxo txiki bat ikusten zaio baina bigarren luzea baino askoz errazagoa iruditu zitzaidan.
- L5(30m/6a+):Luze oso polita, hirugarrenaren oso antzekoa, baina bide guztiaren petada nabaritzen hasten da, pausu zailtxo bat bilgunera heltzeko, L4tik aterat.zean ezkerrera (txapa doratuak) jarraitu behar dugu, Jose Antonio Sanz bidea eskumarantz utziz (txapa plateatuak).
- L6+L7 (35+15m/6b+IV): Bi luze hauek enpalmatu genituen. Luze oso bertikala eta arrokaren kalitate oso onekoa.
Topo hau oso egokia iruditzen zait aurkitzen den graduazioarekin