Pasadan urtea, Jon Anderrekin,
Anbotoko ekialdeko arista egin nuen, urtarrileko egun nahiko polit batean,
kotxea Arrazolan utziz eta sarean ikusitako erreportai batzuk jarraituz, ertzetik gora doan eskalada linea politatik gora ibili giñen, trepadak eta soka tiradak sasoika tartekatuz, Bizkaiko tontor ezagun honetara, beste
igoera alternatibo eta ez masifikatu baten bilaketan. Egun honetan, Jon Anderrek hain
ondo ezagutzen duen ingurua denez, ezagutzen ez nituen pare bat leku erakutsi
zizkidan eta hain artean Mariren kobazuloa.
Orain dela gutxi, bertatik egon
zen eta honako bideo polita bidali zidan, bere baimenarekin, hemen eskegitzen
dizuet ikusteko, pena merezi du eta (bere youtubeko kanaletik hartuta linka)
Eta hemen kobazuloan atera
genituen argazki batzuk
Asuntze, Zabalandi edo Arrazolatik
igotzen den Sakonatik igo beharrean, ezagutzen ez baduzue, igoera oso polit bat
eta hankak ondo berotzen dituena, oraindik ere badira mendian, leku lasai eta
bakartiak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina