2016(e)ko apirilaren 5(a), asteartea

2015_07_15-Mariren kobazuloa (Anbotoko ekialde aurpegia) (Jon Anderren bideoa)

Pasadan urtea, Jon Anderrekin, Anbotoko ekialdeko arista egin nuen, urtarrileko egun nahiko polit batean, kotxea Arrazolan utziz eta sarean ikusitako erreportai batzuk jarraituz, ertzetik gora doan eskalada linea politatik gora ibili giƱen, trepadak eta soka tiradak sasoika tartekatuz, Bizkaiko tontor ezagun honetara, beste igoera alternatibo eta ez masifikatu baten bilaketan. Egun honetan, Jon Anderrek hain ondo ezagutzen duen ingurua denez, ezagutzen ez nituen pare bat leku erakutsi zizkidan eta hain artean Mariren kobazuloa.


Orain dela gutxi, bertatik egon zen eta honako bideo polita bidali zidan, bere baimenarekin, hemen eskegitzen dizuet ikusteko, pena merezi du eta (bere youtubeko kanaletik hartuta linka)


Eta hemen kobazuloan atera genituen argazki batzuk





Asuntze, Zabalandi edo Arrazolatik igotzen den Sakonatik igo beharrean, ezagutzen ez baduzue, igoera oso polit bat eta hankak ondo berotzen dituena, oraindik ere badira mendian, leku lasai eta bakartiak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina