SARRERA:
Aspe mendia, ikaragarria eta oso itxura estatikoa duen mendi bat da.
2645 metrorekin, haraneko mendi altuena da, eta bere ipar aurpegian bide oso
interesgarri batzuk ateratzen dira, klasikoena ipar korredorea da, horretaz
aparte Rabada eta Navarrok zabaldutako Edil bidea (M6) bidea ere ateratzen da.
Bere tontorretik Pirinioa ikusteko begiratoki itzela da eta negu arraro
honetan lehen asteburu hotza eta eguzkitzua aprobetxatu gurean, Mikelekin
batzen naiz bariku arratsaldean Candanchurako bidea hartzeko, Gasteizetik atera
bezain pronto, geldiune arin bat egiten dugu Eginoko Tubo sektorean, bide
batzuk eskalatzeko, eta ondoren Candanchurako bidea hartu genuen.
Gaueko hamarretan heltzen gara Candanchuko Valle Aragon aterpera,
bertan afaria prest geneukala goxo-goxo afaldu eta postrearekin bukatu bezain
pronto lo egitera goaz, hurrengo goizean goizetik altxa nahi dugula ahalik eta
arinen irtetxeko.
NOLA HELDU:
Candanchuko eski estazioko parkingean (1550m) uzten dugu kotxea eta
bertatik eski pistak jarraituz Tortiellaseko lepora heltzen gara. Gomendagarria
da goiz ateratzea horrela lehen eskiatzaileak ekidituz. Tortiellaseko lepotik
Aspeko ipar aurpegia ikusten dugu, hemen daukagun lautada txikia jarraituz,
eski pistak atzean utziz, eta ipar-ekialdeko zirkuan sartuz, trabesia hasten
den lekura iritsi arte. Lasaitasunez hartuz, (2.30-3 ordu).
BIDEAREN AZALPENA:
Korredorea trabesia hasten
den lekuan hasten da, erorketa oso txarra daukan trabesia horizontal bat egin
behar dugu, aseguratzeko gatza dena, guk bi estaka jarri genituen, tarteko
puntu seguru moduan, ensanblean egiten genuen bitartean. Balditzak onak badira,
kontuz ibili behar da, trabesia hau goizetik egitea gomendagarria da, eguzkiak
arin ematen baitio eta zailtasunak izan ditzakegu, hortaz aparte, goiko
hormatik elur bolak jausten dira.
Behin korredorean sartzean,
bidea oso argi ikusten da. 45ºtako malda konstanteekin eta tarte batzuetan
50-55º graduko malda hartzen du, gure kuadrizespa ta bikiak proban jartzeko
malda interesgarria. Elur gutxi egon ezkero, bizpahiru metrotako pare bat
resalten aurkitu ditzakegu, baina zailtasun gutxikoak.
Azken zatia hasi baino lehen,
txarto bagabiltza eskumatara trabesia horizontal bat eginez gero, korredoretik ihes egiteko aukera daukagu. Geure
kasuan, elurra tarte batzuetan gogor zegoen eta izotz plaka onak aurkitu
genituen, baina tarte batzuetan ere bai elur paketoi handia zegoen, hasieratik
oso argi ikusi genuen goitik ateratzeko aukera, eta indarrak ondo gordez,
apurka apurka metroak irabazten azken tuburua heltzen gara.
Azken metroetan, lepo batera
heltzen gara, patio handia duena, eta trepadatxo erraz bat duena, 20 metrotako
tirada labur bat, tontorrean dagoen hitoan bilgunea egiteko aukerarekin.
Irteera hau, korredoreari amaiera ezin hobea ematen dio, paraje ikaragarri
batekin.
DENBORAK:
·
07:00-Candanchu Pista Grande
·
8:00-Tortiellas
·
8:30-Zona Tuca lepoa
·
10:45-Trabesia hasten den lepoa
·
13:20-Aspeko tontorra
·
15:00-Zona Tuca lepoa
·
16:00-Candanchu Pista grande
MATERIALA:
Kranpoiak, bi piolet, arnesa,
kaskua, soka bat, friend batzuk, bi izotz torloju, bi izotz estaka eta
aseguratzeko materiala. Azkenean bakarrik erabili genituen bi estakak. Baldintzak
nolakoak direnaren arabera, bi iltze ondo etorri daitezke.
JEITSIERA:
Jeitsiera erraza, normalean
oinatza egoten da. Jeitsiera hego-mendebalde aldera jeisten dugu, eskumatara jeisten den tubu bat ikusi arte,
malda handiarekin, beherantza Candanchutik datorren bide normala ikusten da.
Kanal hau erraza da, baina inklinazio handia dauka, eta askotan elur
gogorrarekin (krokis batuzetan PD+ graduazioa ematen diote), baina lasaitasunez
jeitsiz, arin heltzen gara eskumatan dagoen lepo batera, aurretik igo dugun
bidea ikusiz. Hemetik, aurretik egindako bidea jarraitu, Candanchuko eski
estazioko parkingera iritsi arte, kontuz jeisten diren eskiatzaileekin.
ERREPORTAIA:
Goizeko 6.30tan aterpetik
ateratzen gara gosalduta, parkingera bidean, gauzak prestatzeko eta ahalik eta
arinen hasteko.
Gauzak prestatzen, eraman
behar genuen material guztia ondo prestatzen, gero eskura izateko.
Lehen argiak lepora bidean
Pistak jarraituz lepora ondo
iristen gara
Aldapa urdinak jarraitu
genituen gorputza ez nekatzeko eta ahalik eta freskoen heltzeko korredorera.
Lepora heldu bezain laster,
Aspeko piramidea ikusten dugu, eguzkiaren lehen argiekin.
Gertuago, Edil bidera joaten
zaizkigu begiak, zelako lerro estatiko eta bertikala, Rabada eta Navarrok zabaldua,
orain dela gutxi arte Piriniotako neguko eskalada zailena, M6 gradukoa.
Gerizpeak
Apurka-apurka, metroak
irabazten eta elurratik pausua zabalduz Aspeko ipar aurpegira gerturatuz goaz.
Egindako bidea
Ipar aurpegia
Trabesia hasi baino lehenagoko
azken metroak, hementze atseden bat hartu genuen, zerbait jan eta arnesa eta
kranpoiak jartzen ditugu, materiala arnesean jarri eta sokarekin ensanblean
jartzen gara.
Gorriz jarraitu genuen bidea,
urdinez jeitsierako bidea.
Trabesiatik ateratzen, Mikel
estaka bat sartu zuen konpromisoa eta arriskutsua zen luze hau igarotzeko.
Behin tubuan sartzen, elurra
leunago zegoen eta arazo gabe metro partida irabazi genituen.
Ensamblean jarraitzen dugu,
korredorea malda konstantea dauka, 45ºtakoa eta tarte batzuetan 55ºtako malda
hartzera iristen da.
Mikel, azken aldian duen sasoi
fisikoa erakusten, bera bakarrik zabaldu zauen ia korredore guztia.
Metroak irabazten goazen heinean,
tontorrean ematen duen eguzkia ikusten hasten gara.
Igotakoari argazki bat.
Paraje ederra
Midi ingurua, ez dago
konparaziorik orain dela bi aste eta gaur eduki genuen eguraldiarekin, egun
horretan La
Fourcheko korredorea egiten saiatu giñan, baina zorte txarrarekin.
Metroak aurrera doaz, eta gure
hankak apurka nekea nabaritzen doaz, ritmo ona eta konstantea jarraitzea
garrantzitsua, goikaldera fresko igotzeko.
Azken metroak, elur/izotz geruza
gogorrago batekin aurkitzen gara, goiko kornisara heldu baino arinago, zati hau
asko gustatu zitzaidan.
Igaro beharreko resalte txikia,
hau bukatzen ari da.
Resalteko goikaldetik Mikelek
ateratako argazkia, eskuman "Arista de los Murcielagos" famatua.
Igotakoa
Aspeko tontorra, 2645 metro.
Pozik lortutakoarekin eta egunaz
gozatzen, goikaldean haizea txikia zenez, zerbait jan, igotzen ziren
eskiatzaileekin berba egin, guztiek galdetu ziguten korredorearen egoeraz, eta
ia norbait zetorren, arraroa izan arren, egun honetan, hain polita eta
eguzkitzuan, geu bakarrik animatu giñan bertara hurbiltzera. Guretzako hobe ;)
Jeitsiera hego-mendebalde
aldera jeisten dugu, eskumatara jeisten
den tubu bat ikusi arte, malda handiarekin, beherantza Candanchutik datorren
bide normala ikusten da. Kanal hau erraza da, baina inklinazio handia dauka,
eta askotan elur gogorrarekin (krokis batuzetan PD+ graduazioa ematen diote),
baina lasaitasunez jeitsiz, arin heltzen gara eskumatan dagoen lepo batera,
aurretik igo dugun bidea ikusi
Jeitsieran, kontuz eduki behar da
pausu batzuetan.
Llena de la Garganta eta Llena
del Bozo mendiak
Lehen arnesa jartzeko eta atseden
hartu dugun lekura iristen, Tuca Blanca mendia miresten dugun bitartean.
Tarte honetan, eguzkia goizetik
eman dio, eta hego orientazioa duen malda bat denez, elur jausi txiki batzuk
gertatu dira, ahalik eta arinen igarotzen dugu.
Aspe mendia, eta igotako
korredorea, polita benetan.
Behin pistetan sartuak, kontuz
euki behar da, eskiatzaileekin, batzuk ez dutela begiratzen eta pistak
beraienak direla uste baitute.
Atera eta 9 ordu ondoren bueltatzen gara kotxera, pozik egindako irteera eta egunarekin, baina oraindik elurra ondo transformatzea behar da, ikusita tenperatura eta elurraren baldintzak, hurrengo egunerako Pico del Aguilako NE korredorea pentsatuta geneukan, baina gauzak batu eta Rigloserako norazkoa hartzen dugu.
Espero erreportaia gustatu izana eta Aspeko bide hau ezagutzeko aukera badaukazue, probatzera animatzen zaituztet, ez zaitue damutuko eta.
Hurrengoarte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina