Midi d Ossakuko tontorra zapaldua
genuen, baina uda sasoian, bueltatzeko gogoa geneukan hain ezaguna den La
Fourcheko korredoretik.
Zapatu goizean atera giñen, eta
hiru ordu terdi ta gero Portalet ingurutik geunden. Portaletean bazkaltzeko eta
inongo prisarik gabe igotzeko Pombieko aterpera, negu sasoian librea dena.
Aspaldian fitxatuta geneukan
korredore bat zen, oso estatikoa eta Piriniotako klasiko bat, Jon Anderrek esan
zidanean joateko, baldintzak hoberenak ez izan arren ez nuen bitan pentsatu.
NOLA HELDU
Hona heltzeko Formigal bidea
hartu behar dugu ta seinaleak jarraituz mugara heldu. Hemendik 1,5 km jaitsi
behar ditugu Aneou-ko parking-era heldu arte, eskuman aurkituko dugu.
DATU TEKNIKOAK
- Ibilbidea: Parking Aneou – Pombie-Couloir Fourche (2530 metrotaraino
heldu giñan)-Pombie-Parking Aneou
- Denbora: Aneuko parkingetik Pombiko aterpera 1.15 ordu. Aterpetik korredora
hasten den punturaino ordu bat inguru, edurraren baldintzaren arabera.
- Desnibela: Parking Aneou (1.700m), Pombie (2.032m), 2530
metrotaraino heldu giñan.
- Aterpea: Pombie, Neguan alde librea dauka bertan lo egin ahal
izateko.
- Zailtasuna: AD+, blokeko pausu bat dauka, IV/IV+ ingurukoa, elurraz
tapatuta badago arazorik gabe igarotzen dena, bestela hemen datza zailtasun
handiena. Korredorearen bataz
besteko malda 45/450ºkoa da.
- Materiala: Kaskua, arnesa, soka, pioleta eta kranpoiak. Fisureroak
eta friendak. Bi estaka eta ankla bat eta bi izotz torloju eraman
genituen.
FITXA
TEKNIKOA:
ERREPORTAIA
Grand Pic eta Petit Pic
Formigaleko pistak pasa eta gero ataratako argazkia
Portaletetik ikusita
Errepidea, betiko moduan, kotxez
gainezka, eskiatzaile asko eguna aprobetxetan.
Behin kotxea utzita gauza guztiak
atera ta patxadaz prestatu genuen. Behin dena prest izanda ttipi ttapa pombie
bidea hartu genuen, hasiera batean zubi bat gurutzatu ta oso erraz ikusten den
bide bat jarraituko dugu.
Ez daukagu prisarik eta pisu asko
daramagunez lasai lasai goaz parajeaz disfrutatzen
Portalet ingurua metroak
irabazten goazen heinean
Soum de Pombiera heltzen apurka
apurka, bide oso erraza eta oso ondo seinalatuta dagoena. Soum du Pombiera
heltzean, bikote bateri argazki bat ateratzeko eskatzen diegu.
Col de Soum-era heldu orduko,
2.129m altueran dagoena, jaisten hasiko gara aterpera heldu arte, ta bertan
Midi handia ikusten hasiko gara bide osotik.
Heldu, gauzak logelan utzi, eta
arin baten aterpearen kanpoaldera goaz, korredorea ikustera.
Paraje ederra
Pombie, justu momentu honetan,
bide normaletik jeisten zen hiru kideko talde bat ikusi genuen, bi atzean oso
astiro, eta bat korrikan. Aterpera heldu zenean, komentatu zigun tontorrera igo
zirela bide normaletik, eta jeitsieran arazo asko izan zituztela. Astiro
zetorrena, kranpoiarekin gemelo guztia moztu zuen, 8 zentimetro inguruko ebakia
eginda, aterpeko botikina ez zegoenez, neuk neraman botikin txiki bat utzi
nion, eta tipoa heldu zenean, ahalik eta ondoen garbitu eta gero, sendatu
genion, sutura puntu batzuk emanez.
Komentatu ziguten elurraren
kalitatea oso txarra zela, elur jausi txikiak zeudela eta oso txarto pasa
zutela, bilguneak guztiz tapata, kalitate oso txarra, ez ziguten asko animatu
hurrengo egunerako, gainera eguraldi txarra zetorren. =(
Selfie
Bapatean, BIlboko bi mutiko heldu
ziren, gure adinekoak, La Fourche egiteko asmoarekin, motibatu giñan eta lau
izanda urratsa zabaltzeko hobeto. Kanpoan egin behar zuten lo, eguraldi txarra
zetorren eta haizea altxatu zen.
Afaria prestatu genuen eta ondoren
aterpe kanpoan izarrak ikusi eta gero goizetik ogera, hurrengo goizean goiz
esanatu nahi genuela ahalik eta ahalik eta arinen igotzeko.
Hurrengo goizean 5:30 inguru
esnatu ta gosaldu genuen. Aterpetik atera bezain pronto haize bolada handiak
eta euria nabaritu genuen. Aterpean denbora apur bat egin genuen, euria apur
bat gelditu arte.
07.00tan ateratzen gara, behe
lainoa apur bat zabaldu zen eta ritmo onean metroak irabazten goaz. GPSan
generaman track eta hori jarraituz, altura hartzen dugu.
Korredorea hasten den puntura
gerturatuz
Jon Ander, Alvaro, Arri eta neu,
bilgune batean
Hemen ensanblean lotzen gara.
Hasiera batean eskumara gehiegi
zabaldu giñen eta Peygeretik datorren ertzera ateratzen gara, behe lainoak
pasada txarra jokatu zigun. Ahalik eta arinen jeitsi eta berriz korredoretik
gora.
Argazki gutxi atera genituen
Argazki honetan ikusten da,
elurraren baldintza kaskarra, dena elur oso biguina, izotz falta, elurra
jausten denbora guztian. Bilgune bat egin genuen eta ahalik eta hoberen
rapelatu genuen.
Eta lainoa, laino asko.
Aterperantza jeisten, gaurkoa ez
zen eguna, bueltau beakogu.
Botikina utzi genien tipoek
utzitako opari bat, Madrilekoak ziren, eta nola ez, oso ondo sartu zitzaigun,
ardo apur batekin ere utzi zigutela.
Col du Souzomnera bidean
Jeisten genuen bitartean,
bapatean lainoa zabaldu eta Portaleta ikusi genuen.
Jeisten
Ezin izan genuen tontrorra lortu, baina oso gustora ibili giñen, gauza berriak ikasiz eta Arri eta Alvarorekin laguntasuna sortuz, laurak batera joan giñen gero Jacara bazkaltzera. Aupa EKIPO!!!
Udan egon giñeneko erreportaiaren
bideoa.
Hurrengorarte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina