Picos de Europako erdiguneko mendi taldeko mendietatik ezagunetarikoa, (2.319m), izan ere oso igoera erraza da bai udan bai neguan egiteko, eta bista ikaragarriak dituena, bai Liordesesko ingurura baita Peña Vieja eta kable inguru guztira. Heltzeko oso erraza da Fuente Dé-ko funikularretik, ez deko inongo zailtasun teknikorik eta horregaitik negu sasoian eskiatzaile asko bertara igotzen dira goiza paraje politen artean pasatzeko.
Aurreko egunean Llambrioneko tontorrera igo ostean, egun honetako plana Salinaseko torrera igotzea zen, baina Salinaseko ertzera atera giñenean ez genuen bidea argi ikusi eta beherantza jeitsi giñan, La Padiornako tontorrera igoz, eta jeitsiera "El Cablerantza", hemetik Jendudako jeitsiera hartuz Fuente Dé-ra jeisteko.
Ibilbidea: Fuente De-Los Tornos-Vega de Liordes-Alto del Canal-Salinaseko ertza-Alto del Canal-La Padiorna (2.319m)-El Cable-La Jenduda-Fuente Dé
Zailtasuna: Erraza
Denbora: Igoera 4 ordu eta jeitsiera Jendudatik 1.30 ordu.
Fuente Détik goizetik atara eta Los Tornoseko igoera lasai lasai igo genuen, Vega de Liordesera heltzeko, bertan haize dezente zebilen, eta koba txiki batean zerbait jan ondoren, Alto de la Canalera hartu genuen norabidea, bertatik Torre de Salinaseko ertzean sartzeko. Haizea handia zenez eta ez genuenez oso argi, ertzaren erdian buelta eman genuen eta La Padiornako tontorrera joan giñan, bertatik Jendudako kanala hartzeko eta ahalik eta arinen jeisteko Fuente Déra, bertan furgoneta geneukala eta hurrengo egunean La Hermidara joan behar genuen eskalatzera.
ERREPORTAIA:
Egindako ibilibidea
Llambrion ingurua
Torres de Salinas
Ertza
Ertzetik jeisten
Vega de Liordes
Llambrion, Tiro Tirso...
La Padiornako tontorrean
Remoña, Torre Salinas eta Friero ingurua
Tontorrean
Aupa mutilak
Peña Vieja/Peña Olvidada azpiko lakutxuetan bainu bat hartzen
La Jenduda jeisten
Holako jeitsieretan kaskua eramatea beti gomendagarria izaten da
Zailtasun handiena daukan pausua igarotzeko dauden soka finkoak
Gauzak batu, dutxa bat hartu genuen Espinamako errekan eta Potesera joan giñan zerbait hartzera
Hurrengoarte
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina