Unai Erresuma batutik zapatuan
heldu ta domeka gauean jada geitu zidan aste santuko lehen astelehen hori
mendian erabiltzeko, lanean jai neukanez, goizeko 9tan Beasainen gelditzen gara
eta Julenekin batera, Zegamarako bidea hartzen dugu, azken egunetan jauzitako
elurrak gogoekin aprobetxetako, Aizkorriko ipar aurpegian.
SARRERA:
Aizkorri mendilerrotik
gailurrik bisitatuena Aizkorri mendia da nahiz eta, punturik garaiena ez izan. Mendi
ikaragarri honek Araba ta Gipuzkoa banatzen ditu.
Bide normalenak, Oñatitik
Arantzazura igotzea, Urbiako zelaietatik, Araiatik edota San Adriango Tuneletik
igotzea da, igoera hauek ez daukate inongo zailtasun teknikorik, baie, negua heltzean
eta honekin mendilerroa zuriz tintatzen denean,
beste igoera zail eta erakargarri batzuk azaltzen dira bere ipar
aurpegian.
Ipar aurpegi honetako korredore
ezagunenak Aizkorriko Kanalaundi, Aketegiko kanala eta Aitxuriko kanalak dira.
Korredoreak, 1000 metro
inguruko desnibela dute eta 45º/50º malda konstantea daukate, leku batzuetan
60-65º graduko malda hartuz erresalte batzuetan. Harkaitz hauetan egongo da beharbada pausu
tekniko bakarra beraietatik gora trepatzea eskatzen baitute, elur kopuruaren arabera
mixtoan egin behar da, horrek emoten dotze zailtasuna, izan ere elurraren
baldintzak asko alda dezake zailtasuna.
NOLA HELDU:
Beasainetik Ordiziara joanda,
herria pasa eta Otzaurtera igotzen den bidea jarraituz, GI-2637 bidea.
Otzaurteko portuko lehen zatia igotzen goazen heinean, Zegamako tren geltokira
doan bidegurutzea pasa eta hurrengo bidegurutzean eskumara hartzen dugu,
hemetik ia bi kilometro igaro eta gero baserri batera iritsiko gara, kuneta bat
ondoan duena, bertan kotxea uzteko. Buenabistako Baserria, Zegamako Goialdea
auzoan.
FITXA TEKNIKOA:
·
Distantzia:
9 km.
·
Desnibela:
1000 m
·
Iraupena:
5 ordu jeitsi eta igo.
·
Dificultad
técnica: Bere zailtasuna PD/PD+ inguran dabiltza, baldintzak asko alda dezakete
gradu hau, tarte batzuetan 55º
inklinazioa hartzera heltzen da.
·
Materiala:
60 metrotako soka bat, pare bat friend, arnesa, kaskoa, kranpoiak eta bi
piolet.
·
Track: http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=6955056
ERREPORTAIA
Sarean dagoen krokisa, bertan
kanalak eta bere zailtasunak ikusten dira.
Aizkorri mendilerroko kanalak.
Guk 1 zenbakiduna egin genuen. Smithyren blogetik ateratako krokisa, bertan oso
ondo irudikatuta agertzen dira Aizkorriko iparreko kanal guztiak, blog honetan
Aizkorriko kanalei buruzko informazio asko aurkitu daiteke. LINKA
Basotik denbora bat igaro eta
gero, 1000 metrotako kotan dagoen zabalgunera ateratzen gara, bertan gurutze
famatua dago, orain arte aurkitu dugun elurra oso biguna zen. Hemetik gora,
inongo duda gabe ikusten da korredoreak jarraitzen duen bidea.
Bertan atseden bat hartzen dugu
eta arnesa kranpoiak eta pioletak ateratzen ditugu, kaskua jarri eta apurka
apurka gorako bidea hartzen dugu.
Hasiera
Apurka apurka metroak irabazten
goaz kanaletik gora, tarte hau oso erraza da, eta lasaitasunez hartzea
gomendagarria, ritmo onean.
Aurkitu genuen resaltea, denbora
genuenez, tarte zailenetik joan giñan, soka atera genuen eta pila bat gozatu
genuen, pena elurraren gogortasun falta eta baldintza txarrak.
Hemen, mendiak.net-etik Grouchok
egindako krokisa jartzen dizuet, oso ondo ikusten baita jarraitu beharreko
bidea. (Argazkia: Groucho, 2012ko otsaila, Aitzabal eta Aketegi artean dagoen
lepotik atarata dago)
KROKISA:
- Berdez, "sorbaldatik" egin beharreko flankeoa.
- Urdina, aukera zuzenena da eta horma txiki bat dauka. Geuk hemetik eman genion, izan ere izotza transformatuta zegoen eta soka kanpoan generamanez, goian momentu batean bilgune bat montatu ta atoan pasa genuen, igoerari zailtasun apur bat gehiago emateagaitik.
- Gorria, inklinazioa hartzen duen ingurua, 55º gradu inguru, baina ez dauka inongo zailtasunik.
Tontorra, Aizkorri 1528 metro.
Elurraren baldintza txarrak
zirela eta, 60 metrotako rapel bat montatu genuen momentu batean, Julen eta
Unai alde zaila arazorik gabe jeisteko.
Gurutzea dagoen gunera heltzen.
Igerturen erreportaian (oso
landua dagoena), behin jeitsita ateratako argazkia, bertan oso ondo ikusten da
egindako kanala. IGERTUREN
ERREPORTAIA HEMEN
Kotxera heldu, gauzak batu eta
Zegamara, kafe bero bat eta barre batzuk botatzera.
Hurrengoarte
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina