Asteburua heldu zen,
antizikloia mantentzen zen, hala ere elurraren baldintzak ez ziren nahi
genituenak, baina azkenean animatu giñen Valle de Tena haran hurbilera joaten
asteburua pasatzera, Telerako aterpean bi gauetarako ohea hartu genuen eta plan
nahiko ona generaman pentsatuta, zapatuan hain polita eta baztertuta dagoen
Peña Sabocos mendiko ipar aurpegian zerbait egin eta domekan Telera inguruan
beste ekintza politen bat bilatu.
Arrastiko 19.30tan gelditu
giñen Irurtzunen eta handik Jacarako bidea hartu genuen. Gaueko 22tan Refugio
Teleran afaltzen geunden, asteburuak zituen bi egun hauetan egin beharreko
ekintzei buruz berba eginez.
NOLA HELDU:
Hoz de Jacara heltzeko,
beharrezkoa da Sabiñanigoraino heltzea, bai N-240tik edo N-330tik. Hemetik
Biescaserako norabidea hartzen dugu N-260tik, Biescasera heldu arte, A-136
errepidea jarraituz Bubaleko urtegiaren parean goazenean, eskumatara ateratzen
den bide gurutze bat jarraitu behar dugu,2-3 kilómetro inguru pasa ta gero Hoz
de Jacara heltzeko,herria igaro eta gorantza doan pistatik segi kotxeagaz
elurrak igotzen uzten digun lekuraino.
FITXA TEKNIKOA:
- Zailtasuna: AD/400 metro/45-50ºko malda. Resalte bat dauka (3-4 metro ingurukoak) baina oso ondo babesten dena, arroka zubiak non nahi eta arrakal eta pitzadura oso onak korredorearen bi aldeetan.
- Materiala: Kaskoa, bi piolet, kranpoiak, arnesa, aseguratzeko ekipoa, 60 metrotako soka, friend eta fisurero batzuk ondo etor daitezke, 2-3 izotz torloju eta bi elur estaka eraman genituen, korredorearen baldintzak, elurra eta izotzaren arabera asko aldatu daitezke.
- Desnibela: 1200 metro inguru
- Ibilbidea: Hoz de Jacako pista-Panticosa eski estazioaren goikaldea-Sabocos ipar aurpegia-Korredorea-Tontorra-Jeitsiera normala kotxerarte.
- Iraupena: 9 ordu.
ERREPORTAIA:
Sierra de Partacua edo Peña
Teleraz ezagunagoa dena, goizeko lehen argiekin.
Panticosako pistetatik gora
Panticosa Ice (D+/250m) eta
Aurora Boreal (MD/200m)
Korredorearen baldintzak ez
ziren oso onak, elurra transformatu gabe eta asko hondoratzen zizuna.
Korredoretik gora, atzean
ibona dugularik.
Resaltetxo batzuk aurkitu
genuen elur falta zela eta, honek bilgune bat montatua zeukan.
Resaltetik ateratzen,
resalteko pausu zailenean izotza aurkitu genuen eta asko eskertu genuen.
Hemetik laua den gune batera
heltzen gara, bi aukera daude, edo ertza bilatuz gorantza doan beste korredore
bat hartu eta behin ertzaren goikaldean tontorreraino joatea, edo zuzenean
eskumatara joan eta pala erraz batetik metroak irabazten joan tontorra lortu
arte.
Geuk ezkerretara zijoan
korredore txiki bat ikusi genuen eta ondoren ertzera eraman gintuena, ertza oso
polita, aereoa eta paraje ikaragarri baten inguruan.
Pico Sabocos (2.757m)
Panticosa inguruko mendiak
(Argualas, Algas, Garmos, Pondiellos, Infiernos etab)
Ertz geodesikoan, atzean
Telerako mendiekin.
Jeitsiera ez deko galbiderik,
pala erraz batetik jeitsi eta laster batean agertzen gara berriro Panticosa
inguruko eski pistetan, hemetik etorritako bidea hartuz kotxera heldu arte.
Espero gustatu izana, horma
honetan dauden beste korredoreen baldintzak hoberenak ez badira, eguna
aprobetxatzeko oso gomendagarria den ekintza, zapore onarekin uzten duena.