SARRERA:
2016ko udan, furgoneta hartu eta Mikelekin batera, Ecrins-etara joan giñan
15 egunez, ingurua ezagutzera, plan asko, aukera asko eta eguraldiak egiten
uzten zigunaren arabera aukera ezberdin asko, azkenean 15 egun hauek horrela
banatuta gelditu ziren, leku ikaragarriak eta oroimenean grabatuta geldituko
diren opor batzuk:
- Mont Pelvoux (Couloir Cooliedge) (3.934m)
- Le Barre des Ecrins eta Dome Neige (4.102m)
- Ailefroide eskalada_Paroi de la Fissure: Songe d'une nuit de sabbat (250m/6a)
- La Meije (3.984m) Refuge de Aigletik (saiakera).
- Georges du Verdon_Hulk sektorea (kirol eskalada)
- Georges du Verdon_Montagne des Russes (200m/6a+/6b)
- Georges du Verdon_Les dalles grises (175m/5c)
- Les Calenques_Le Candele (150m/6b)
- Rodellar (Kirol eskalada)
AILEFROIDE:
Ailefroideko harana, Ecrinsetara baldin bagoaz,
egun dezente igarotzeko leku ezin hobea da, 1500 metrotako altueran dagoen
harana, camping handi batekin, eta kokaleku estrategiko bat dauka. Haran txiki
bat da, oso lasaia, komertzio txikiekin eta bi eskualdeetan granitozko hormez
inguratuta dagoena.
Ailefroidek aukera asko ematen dizkigu, alde
batetik boulderra egiteko aukera asko ditu, bai campingetik ondoan, edo
altuerara igota. Bestalde, alpinismoa egiteko kokaleku bikaina du, bertatik
hasten baitira Pelvoux, Les Bans, Sialuouze edota Pic Sans Nom-era igotzeko
bidea, eta errepidea jarraituz Le Barre des Ecrins eta Glaciar Blanc-era
igotzeko.
Bestalde oso gertu dago Brianconais, Lautaret
edota Tete d´Aval eskalada inguruetatik, baina Ailefroiden eskalatzeko mila
bide daude, luzeak, laburrak, zailak zein errazak, ekipatuak edota semi
ekipatuak.
NOLA HELDU:
Bi aukera ditugu, A7tik Valence-ra heldu, eta
bertan A49a hartu Grenoblera, hemetik autopista utzi eta N91tik Le Bourg
d´Oisansera heldu arte, hemen D530 hartu Le Berardera heltzen gara (Dibona
orratza etab). N91a jarraituz gero, Col du Lautaret zeharkatzen dugu (Hemen La
meijera igotzeko abiapuntua), Masif de Cerces ingurutik pasa eta Brianconera
heldu arte, Cerces, Ailefroide, Tête d’Aval eta Tenaillesera heltzeko leku
aproposa.
Zuzenagoa den beste aukera bat dago, Aix en
Provencera goaz eta A51 autopista hartzen dugu Gap-era bidean apur bat arinago
autopista bukatu eta errepide konbentzionalean bihurtzen da, hemetik N94a
hartzen dugu, zuzenean Brianconera eramaten gaituena.
FITXA TEKNIKOA:
BIBLIOGRAFIA: “Oisans nouveau, Oisans sauvage” bi
liburutan banatuta dagoena (ekialdea eta mendebaldea), 2.000 urtean argitaratua
Jean Michel Cambon-ek, Ecrinsetan luzeetako bideak eskalatzeko derrigorrezko
liburua da. Deskatolatuta dago leku askotan eta zaila da lortzea estatu
mailan, Frantzian eskatuz gero erraza.
|
NON LO EGIN:
Ailefroideko herritik gora, 1500 metrotako
altueran camping bat dago, pare bat hotel eta apartamentu eta chalet. Campinga
oso ondo dago, dutxak eta trastoak garbitzeko lekuak. Furgonetan lo egitea
debekatuta dago camping barnean ez bada, eta multak oso altuak dira. Campingeko
kostua 7€ pertsonakoa da.
SASOIA:
Haranean dauden eskaladak egiteko sasoi
gomendagarriena udaberri-uda da, baina orientazioaren arabera eta alturaren
arabera eskaladak apur bat luzatu edota murriztu daitezke.
EKIPAMENDUA:
Ecrinsetan ematen den ekipamendu mota oso
aldakorra izan daiteke, ze urtetan zabaldu den bidea faktore honetan zer ikusi
handia du, iltzeak edo spits-ak aurkitu ahal ditugu, baina seguruena da
paraboltez errekipatuta egotea. Bilguneak rapelatzeko aukerarekin, bai mailloi
edo anillekin. Hala ere, onena Jean Michel Cambonen eskalada gidarekin
laguntzea da, bertan izarren bidez markatuta dago ekipamendu mota, baina
aurretik esan bezala, nabarmenak dira berriz paraboltarekin ekipatutako bideak.
ESKALADA MOTA:
Horma bertikalak, apur bat etzanda baina ez pentsa
oso etzanak direnak, noiz behinka sabaitxoekin eta arrakala eta tximinia asko
dituena. Eskalada presa txikien gainean, itsasgarritasun handikoa eta hankak
oso ondo mugitu beharrekoa “mazara” joan beharrean.
JEITSIERAK:
Ohikoa izaten da berriz ere bidea rapelatu behar
izatea edo gertutik rapelatzeko dagoen linearen batetik jaistea, rappeletan
sorpresak eduki ahal ditugu, batzuk aereoak dira eta, shunta edo machard-a
sustoak kentzeko primerakoak.
MATERIALA:
15 expres zinta eta bilguneetarako materiala
nahiko eta soberan ibiliko gara, hala ere ibilbide batzuk semi ekipatuak ere
badaude. Eskalada bide hauetan pare bat friend eramatea ez dira inoiz gaizki
etorriko.
V+ graduan oso konstantea den bidea, pausu isolatu
batzuekin 6a ingurukoak, plaka lisa eta presa txikikoa, Ailefroideko
eskaladaren xarma guztiarekin. Jean Michel Cambonek 1.994an zabaldua.
Hormaren hasierara iristeko, campingetik atera
behar gara eta Pelvouxera doan norabidean, erreka igaro behar dugu, ezkerrean
errekatik tirolinaz pasatzeko instalazio bat aurkituko dugu, hau igaro eta
hormaren aurrez- aurre egongo gara.
Luzeen deskribapena:
- L1_5b: Plaka fina, seta batzuekin eta begetazio dezente. Txapaje txarra.
- L2_5c: Plaka, itsasgarritasuneko arroka hobeagoa.
- L3_6a: Sabaitxo bat desplometan baina presa onekin, pausu nahiko psikologikoa.
- L4+L5_5b: Bi luzeak batzeko aukera, bi plakadun luze dira.
- L6_5c+: Plaka ona, crux batekin fisura polit batean, terraza batera heltzeko.
- L7_5c: Plaka, bukatzeko luzea, begetazio asko.
Jeitsiera,
rapel bidez:
- Rapel 1_45m:Azken bilgunetik R6ra heldu arte.
- Rapel 2_45m: Diagonalean joan behar da apur bat.
- Rapel 3_45m: Diedro batetik jeitsi.
- Rapel 4_45m:Diedro batetik jarraitu eta rapel eskegi bat.
- Rapel 5_35m: Zorura
Col du
Lautaret
La Meije
Pied du Pont
Hurrengo bi egunetan “La Meije” igotzeko asmoa
geneukan,
Ondoren Alpeetan 3 egunez eguraldi txarra sartzen
dela ikusita, gauzak batzen ditugu eta “Georges du Verdon”-era joateko bidea
hartzen dugu, bertan egindako eskaladak hurrengo linketan:
Espero gustatu izana eta Verdoneko eskaladak ere
asko gustatu zitzaizkigun, animatu irakurtzera lekuaz jakiteak pena merezi
baitu. Hurrengoarte
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina