2016(e)ko abenduaren 12(a), astelehena

2016_07_20-Ailefroiden eskalatzen (Paroi de la Fissure 250m/6a)

SARRERA:
2016ko udan, furgoneta hartu eta Mikelekin batera, Ecrins-etara joan giñan 15 egunez, ingurua ezagutzera, plan asko, aukera asko eta eguraldiak egiten uzten zigunaren arabera aukera ezberdin asko, azkenean 15 egun hauek horrela banatuta gelditu ziren, leku ikaragarriak eta oroimenean grabatuta geldituko diren opor batzuk:
AILEFROIDE:

Ailefroideko harana, Ecrinsetara baldin bagoaz, egun dezente igarotzeko leku ezin hobea da, 1500 metrotako altueran dagoen harana, camping handi batekin, eta kokaleku estrategiko bat dauka. Haran txiki bat da, oso lasaia, komertzio txikiekin eta bi eskualdeetan granitozko hormez inguratuta dagoena. 

Ailefroidek aukera asko ematen dizkigu, alde batetik boulderra egiteko aukera asko ditu, bai campingetik ondoan, edo altuerara igota. Bestalde, alpinismoa egiteko kokaleku bikaina du, bertatik hasten baitira Pelvoux, Les Bans, Sialuouze edota Pic Sans Nom-era igotzeko bidea, eta errepidea jarraituz Le Barre des Ecrins eta Glaciar Blanc-era igotzeko.

Bestalde oso gertu dago Brianconais, Lautaret edota Tete d´Aval eskalada inguruetatik, baina Ailefroiden eskalatzeko mila bide daude, luzeak, laburrak, zailak zein errazak, ekipatuak edota semi ekipatuak.


NOLA HELDU:
Bi aukera ditugu, A7tik Valence-ra heldu, eta bertan A49a hartu Grenoblera, hemetik autopista utzi eta N91tik Le Bourg d´Oisansera heldu arte, hemen D530 hartu Le Berardera heltzen gara (Dibona orratza etab). N91a jarraituz gero, Col du Lautaret zeharkatzen dugu (Hemen La meijera igotzeko abiapuntua), Masif de Cerces ingurutik pasa eta Brianconera heldu arte, Cerces, Ailefroide, Tête d’Aval eta Tenaillesera heltzeko leku aproposa.

Zuzenagoa den beste aukera bat dago, Aix en Provencera goaz eta A51 autopista hartzen dugu Gap-era bidean apur bat arinago autopista bukatu eta errepide konbentzionalean bihurtzen da, hemetik N94a hartzen dugu, zuzenean Brianconera eramaten gaituena.

FITXA TEKNIKOA:

BIBLIOGRAFIA: “Oisans nouveau, Oisans sauvage” bi liburutan banatuta dagoena (ekialdea eta mendebaldea), 2.000 urtean argitaratua Jean Michel Cambon-ek, Ecrinsetan luzeetako bideak eskalatzeko derrigorrezko liburua da. Deskatolatuta dago leku askotan eta zaila da lortzea estatu mailan, Frantzian eskatuz gero erraza.

NON LO EGIN:
Ailefroideko herritik gora, 1500 metrotako altueran camping bat dago, pare bat hotel eta apartamentu eta chalet. Campinga oso ondo dago, dutxak eta trastoak garbitzeko lekuak. Furgonetan lo egitea debekatuta dago camping barnean ez bada, eta multak oso altuak dira. Campingeko kostua 7€ pertsonakoa da.



SASOIA:
Haranean dauden eskaladak egiteko sasoi gomendagarriena udaberri-uda da, baina orientazioaren arabera eta alturaren arabera eskaladak apur bat luzatu edota murriztu daitezke.

EKIPAMENDUA:
Ecrinsetan ematen den ekipamendu mota oso aldakorra izan daiteke, ze urtetan zabaldu den bidea faktore honetan zer ikusi handia du, iltzeak edo spits-ak aurkitu ahal ditugu, baina seguruena da paraboltez errekipatuta egotea. Bilguneak rapelatzeko aukerarekin, bai mailloi edo anillekin. Hala ere, onena Jean Michel Cambonen eskalada gidarekin laguntzea da, bertan izarren bidez markatuta dago ekipamendu mota, baina aurretik esan bezala, nabarmenak dira berriz paraboltarekin ekipatutako bideak.

ESKALADA MOTA:
Horma bertikalak, apur bat etzanda baina ez pentsa oso etzanak direnak, noiz behinka sabaitxoekin eta arrakala eta tximinia asko dituena. Eskalada presa txikien gainean, itsasgarritasun handikoa eta hankak oso ondo mugitu beharrekoa “mazara” joan beharrean.

JEITSIERAK:
Ohikoa izaten da berriz ere bidea rapelatu behar izatea edo gertutik rapelatzeko dagoen linearen batetik jaistea, rappeletan sorpresak eduki ahal ditugu, batzuk aereoak dira eta, shunta edo machard-a sustoak kentzeko primerakoak.

MATERIALA:
15 expres zinta eta bilguneetarako materiala nahiko eta soberan ibiliko gara, hala ere ibilbide batzuk semi ekipatuak ere badaude. Eskalada bide hauetan pare bat friend eramatea ez dira inoiz gaizki etorriko.

V+ graduan oso konstantea den bidea, pausu isolatu batzuekin 6a ingurukoak, plaka lisa eta presa txikikoa, Ailefroideko eskaladaren xarma guztiarekin. Jean Michel Cambonek 1.994an zabaldua.

Hormaren hasierara iristeko, campingetik atera behar gara eta Pelvouxera doan norabidean, erreka igaro behar dugu, ezkerrean errekatik tirolinaz pasatzeko instalazio bat aurkituko dugu, hau igaro eta hormaren aurrez- aurre egongo gara.


Luzeen deskribapena:
  • L1_5b: Plaka fina, seta batzuekin eta begetazio dezente. Txapaje txarra.
  • L2_5c: Plaka, itsasgarritasuneko arroka hobeagoa.
  • L3_6a: Sabaitxo bat desplometan baina presa onekin, pausu nahiko psikologikoa.
  • L4+L5_5b: Bi luzeak batzeko aukera, bi plakadun luze dira.
  • L6_5c+: Plaka ona, crux batekin fisura polit batean, terraza batera heltzeko.
  • L7_5c: Plaka, bukatzeko luzea, begetazio asko.
Jeitsiera, rapel bidez:
  • Rapel 1_45m:Azken bilgunetik  R6ra heldu arte.
  • Rapel 2_45m: Diagonalean joan behar da apur bat.
  • Rapel 3_45m: Diedro batetik jeitsi.
  • Rapel 4_45m:Diedro batetik jarraitu eta rapel eskegi bat.
  • Rapel 5_35m: Zorura
Col du Lautaret




La Meije



Gertuago



Pied du Pont

 Afaria prestatzen


Hurrengo bi egunetan “La Meije” igotzeko asmoa geneukan,

Ondoren Alpeetan 3 egunez eguraldi txarra sartzen dela ikusita, gauzak batzen ditugu eta “Georges du Verdon”-era joateko bidea hartzen dugu, bertan egindako eskaladak hurrengo linketan:


Espero gustatu izana eta Verdoneko eskaladak ere asko gustatu zitzaizkigun, animatu irakurtzera lekuaz jakiteak pena merezi baitu. Hurrengoarte

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina