FITXA TEKNIKOA:
- Luzera: 160 metro. Bost luzeetan banatuta.
- Nork irekia: Juanillo eta Cesar Atorrasagasti (laguntzaileak Alberto Fernandez eta Stig Larrañaga).
- Zailtasuna: IV/IV+ (4c ematen diote, pausu bakar bat da eta erraza da nire iritziz).
- Orientazioa: Hego mendebaldea, neguko egun batean gomendagarria.
- Hurbilketa: Arritxulo aterpetik 5 minututan errepidetik jarraituz.
- Jaitsiera: 25 minutu inguru.
- Materiala: 70 metroetako soka, 10 express zinta (gomendagarria luzeak) eta zinta batzuk bilguneetarako. Zapatiletan egin daiteke.
- Bidea eskalatzeko pasatako denbora: 1.30h prisa gabe.
- Eskalada bidera heltzeko Oinez errepidetik jaitsi (5 min). Hesira igo eta zeharkatu ondoren bidezidorretik bidearen hasierara igo. 10 minututan horma azpian egongo gara.
- Iristeko: Oiartzun herrira joan eta bertan Lesaka aldera doan GI-3420 bidea jarraritu.. Ergoien auzoa pasa eta Aritxulegi mendatea igo. Portu guztia igo Aritxulegiko tunelera iritsi arte, bertan Arritxulo aterpeko parkingera hurbildu.
LUZEEN
DESKRIBAPEANA: (Iturria:
Escalatzencas Xabier Larretxearen bloga)
- L1 (35 m, 8 aseguru, 4b). Bi hormatxoz banandutako plaka etzanen segida diagonalera iritsi arte. Ondoren zati bertikala, baina euste leku onekin.
- L2 (25 m, 4 aseguru, 3c). Euste leku oneko plaka etzana. Hasieran gorantz eta ezkerrera egiten duen zeharkaldi bat eginez igo behar da eta ondoren dena zuzen.
- L2-L3. Hurrengo hormaren oinarrian ipini arte oinez 15-20 m inguru egin.
- L3 (25 m, 4 aseguru, 4c). Zertxobait kanpora botatzen duen 5-7 metroko horma bertikala, baina euste leku onekin (4c-ko zati laburra). Hasierako horma gainditzerakoan bidea zertxobait etzan egiten da eta erosoago igotzen da. Zertxobait eskuinera eginez zuzen igo.
- L3-L4. Oinez 25 m inguru egin.
- L4 (55 m, 9 aseguru, 4a). Zeta handi bat egiten duen luzea. Hasieran harmaila etzanak ur-arrasto baten ezkerrean dagoen erresalte txiki batera iritsi arte. Erresaltea igo (ongi babestua gertu dauden bi aseguruekin) eta ur-arrastoa horizontalki zeharkatu. Lurrez zertxobait jantzita dagoen zati batetik zehar eskuin aldera egiten duen zeharkaldi horizontal batek (oso erraza) bilgunera eramango gaituen azken plaka etzanean uzten gaitu. Sokaren marruskadura nahiko nabaria da. Eraman zinta luzeak luze honetarako.
- L4-L5. Oinez 25 m inguru egin.
- L5 (20 m, 4 aseguru, 3a). Arroka trinkoz osatutako plaka oso etzana.
ERREPORTAIA:
Goizeko hamarretan heltzen gara Arritxuloko aterpeko parkingera, bertan kotxea utzi eta trastoak jartzen ditugu.
Oiartzunetik datorren errepidera bueltatzen gara eta 600 metroz jarraitzen dugu beherantza, eskumatara dagoen espoloia aurkitu arte.
Lehen luzea
R1 bilgunea, bilgune guztiak oso erosoak dira eta bi kimikoz osatuta daude.
Iban pozik, R2ra heltzen.
Hirugarren luzea, bide guztiko pausu zailena hau da, horma txiki bertikal bat, baina heldu leku ugariekin.
Iban R3-ra heltzen
Bostgarren luzea ez dauka inongo zailtasunik, lau txapa eta 3c-ko pausu erraz bat, Iban luzea zabaltzen eta bilguneak zelan egiten diren ikasten.
Eta R5-etik rapelatzeko maniobra batzuk praktikatu zituen.
Gauzak batu eta 15 minututan Arritxuloko aterpean bueltan giñan, garagardo bat eta txorizo pintxo bat eta zubi arraro honetako jai eguneko goiza gustora aprobetxeta ete leku berriak ezagutzen.
Bide erraza, oso erraza, printzipiante batekin egiteko aproposa eta leku oso polit batean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina