SARRERA:
2016ko udan, furgoneta hartu eta Mikelekin batera, Ecrinsetara joan giñan
15 egunez, ingurua ezagutzera, plan asko, aukera asko eta eguraldiak egiten
uzten zigunaren arabera aukera ezberdin asko, azkenean 15 egun hauek horrela
banatuta gelditu ziren, leku ikaragarriak eta oroimenean grabatuta geldituko
diren opor batzuk:
- Mont Pelvoux (Couloir Cooliedge) (3.934m)
- Le Barre des Ecrins eta Dome Neige (4.102m)
- Ailefroide eskalada_Paroi de la Fissure: Songe d'une nuit de sabbat (250m/6a)
- La Meije (3.984m) Refuge de Aigletik (saiakera).
- Georges du Verdon_Hulk sektorea (kirol eskalada)
- Georges du Verdon_Montagne des Russes (200m/6a+/6b)
- Georges du Verdon_Les dalles grises (175m/5c)
- Les Calenques_Le Candele (150m/6b)
- Rodellar (Kirol eskalada)
Ecrinsetako mendi ospetsuenetarikoa Le Barre eta
Pelvoux/Ailefroiderekin batera, La Graveko herriaren gainetik gelditzen da eta
bere eski pisten gainetik. La Grave eskia praktikatzen dutenentzako oso famatua
da, honegaitik eta bere kokalekuagatik Oisans-etako erregina bezala ezaguna da
Meije.
Meije mendia hiru tontor nagusi ditu:
- Grand Pic de la Meije (3.984m) tontor altuena da, bereizgarria da izan ere tontorrera heltzeko ez dago igoera errezik, hau dela eta Alpeetako tontor zailenetarikoen artean sailkatuta dago.
- Doigt de Dieu (Dedo de Dios) edo Meije Central (3.973m). Elurrez estalita dagoen torreoi bat da, tontorrera heltzeko eskalatu beharrekoa (III-IV) artean dagoen eskalada mixtoa, tontor oso estatikoa eta ikaragarri polita.
- Meije Oriental (3.874m).
- Refuge du Promontoire (3.092m): La Meijeko hormatzarraren hegoaldean kokatuta dago eta bertatik ateratzen dira hegoaldeko aurpegian dauden eskalada bide guztietarako ibilbidea, “Ariste Promontoire” bidea, 5 ordu inguruko eskalada luzea da, ertz jarrai batetik, III-IV graduan mugitzen den eskalada pausuekin, goikaldean patio handia duen trabesia horizontal bat du glaziar txiki batetik, hemen ematen diren baldintzak oso aldakorrak izan daitezke eta
- Refuge du l´Aigle (3.450m): Tabucheteko glaziarraren goikaldean kokatuta dago, arroka multzo baten gainean, oso txika eta leku ikaragarri polit batean kokatuta dago. Ipar aurpegira jotzea errazten du, parkingetik aterpera 5/6 orduko igoera dago eta ia 2000 metrotako desnibela.
·
Pied
du Col (1650m)-Refuge du lÁigle (4-6h)
·
Refuge
du l´Aigle-Doigt di Dieu/Meije Centrale (2-3h)
·
Refuge
du l´Aigle- Meije Centrale (1h)
·
Refuge
du l´Aigle-Pied du Col (3-4h)
Zailtasuna: PD+/AD. Tontorrera heltzeko trepada txiki
batzuk 3c/4a graduaren inguruan arroka eta izotz artean, patio dezenteekin
baina aseguratzeko aukerekin eta parabolt/spiten bat aurkitzeko aukera,
bilguneak muntatuta.
Desnibela:
·
Pied du Col (1600m) –Refuge du lÁilge (3450m) (1850m positibo)
·
Refuge
du lÁilge (3450m) –Meije Central (500m
positibo)
·
Refuge
du lÁilge (3450m)- Pied du Col (1850m
negatibo)
Distantzia: 12 kilometro igo ta horren beste
jeitsiera.
Materiala: Kranpoiak eta pioleta eta glaziarretan
ibiltzeko materiala (torloju batzuk, soka, polea etab), honetaz aparte, pare
bat mikrofriend eraman genituen ertzean dauden pausu zailenak apur bat babestu
ahal izateko, baita ere rappel-atzeko materiala, 20+40 metrotako rappel bat,
geuk soka bat bakarrik eraman genuen eta 30m-tako rappelarekin gutxi gorabehera
serac-ek rimalla ondo pasatzen dela esan ziguten, hala ere badaude bilgune
batzuk eraztunekin rapelen artean.
ERREPORTAIA:
Goizetik esnatzen gara eta ondo gosaltzen dugu,
aurretik 2000 metrotako igoera positiboa dugula, gurekin batera hasiera puntuan
Poloniako bikote bat daukagu. Eguraldia nabarmen aldatu da, jada ez daukagu
aurreko egunetan Ailefroiden genuen eguzki eta zeru urdina, gaur lainotuta dago
eta haizea altxa da goizetik.
Apurka-apurka, metroak irabaziz goaz, hidratazioaz
ahaztu gabe eta erritmo konstantean igoz.
Tabucheteko glaziarrean, aurrez-aurre “La
Meije-ko” tontorrak, laino batez inguratuak, arrastiko bostetarako ekaitza eman
dute.
15.30tan aterpeko behealdean gaude eta
eguraldiaren baldintzak ikusita, bitan pentsatu gabe gauza guztiak aterpearen azpialdean
gordetzen ditugu eta La Meijerantza ateratzen gara.
Eguraldia dela eta, Doigt di Dieu albo batera
uzten dugu eta “La Meije Oriental”-aren bila abiatzen gara, arrastiko laurak inguru
Tabucheteko glaziarraren goikaldeko rimalla eta serac-kak pasaz, egia esan ordu
horretan bertan egotea ez da bape gomendagarria, ibiltzen goazen heinean
seracak mugitzeko arriskua ikusten dugu, tenperatura altuak eta izotzaren
egoera txarra, hori dela eta buelta emateko erabakia hartzen dugu Refuge du
lÁiglera.
Pic Gaspard, hain estetikoa eta hain zaila.
Hortxe eman genuen buelta, pena handiz gainera.
Ekaitzaz ihes eginez, behealdean eguraldi ona,
aterpera korrika =(
Refuge du lÁigle, 3450 metrotan kokatuta dago.
Barrutik aterpea primeran dago, dagoen altueran
eta lekuan egoteko, ez dauka urik, baina glaziarra ondoan dauka. Komunak
kanpoaldean ditu eta egia esan pasa genuen gaua “Alpes Summer Trip” honetan
pasatako gau hoberena izan zen.
Izan ere goizeko 3tan esnatu nintzen ia lainoak
zabaldu ziren eta tximistak eta euria zegoenez, ta alarmak kendu eta inongo
prisa gabe esnatu giñen, goizeko 7.30tan aterpeko guardak akordeioarekin doinu
goxo batean esnatu zigun, Poloniako bikotearekin gosaldu, bertako haragi pate
bat oparitu ziguten eta gauzak ondo prestatu eta gero Pied du Col-erako bidea
hartu genuen.
Lainoa guztiz sartzen da tontor inguruan eta euria
Aterpetik ikusten den glaziarra, seracks beteta
Aterpea leku ikaragarri batean kokatuta dago, bi
glaziarren artean, mundutik guztiz isolatuta eta tontor afilatu eta
ikaragarriez inguratuta.
Apur bat garbitzen gara eta afaria prestatzen
dugu, gosaritik ez dugula ezer jan.
Refuge de lÁigle eta La Meije, lainotuta egun gris
batekin, geu erritmo arinean, euriak harrapatzeko esperantzarekin, baina holako
glaziar arriskutsu batean eduki behar den arretarekin.
Glaziarretik beti enkordatuta badazpada.
Haranean oraindik eguraldi ona jarraitzen du, baina atzetik, hodei gris/beltz batek jarraitzen digu, deskargatzeko irrikitan.
Glaziarretik ateratzeko “virete” bat jarraitu
behar dugu.
Eta glaziar txiki bat jeitsi eta gero arrokara
heltzen gara, hemen botak eta kranpoiak kendu, arnesa, soka etab batu eta
traileko zapatilla arinak jartzen ditugu ahalik eta erosoen jeisteko.
Hala ere ez gara libratzen euriaz, azkeneko zatian
harrapatu zigula.
Pied du Col-era euripean heldu giñen, arropa sikua
jarri eta menestra on bat jarri genuen garbantzu batzuekin, ondoren La Gravetik
bueltatzo bat eman genuen Alpe d'Huez azpian dagoen Bourg d'Oisans herrira heldu arte, bertan
erosketa egin genituen eta taberna batean kafe bero bat hartu genuen Tour de
Franceko etapa nagusia ikusten genuen bitartean.
Pena, Ecrinsetako hiru tontor handien “tripletea”;
La Meije, Pelvoux eta Le Barre ezin betetzea, baina beno, egindakoarekin oso
pozik eta eguraldiarekin zorte handia izan dugula jakinda.
Alpeetan 3 egunez eguraldi txarra sartzen dela
ikusita, gauzak batzen ditugu eta “Georges du Verdon”-era joateko bidea hartzen
dugu, bertan egindako eskaladak hurrengo linketan:
Hurrengoarte
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina