SARRERA:
2016ko udan, furgoneta hartu eta Mikelekin batera, Ecrinsetara joan giñan
15 egunez, ingurua ezagutzera, plan asko, aukera asko eta eguraldiak egiten
uzten zigunaren arabera aukera ezberdin asko, azkenean 15 egun hauek horrela
banatuta gelditu ziren, leku ikaragarriak eta oroimenean grabatuta geldituko
diren opor batzuk:
- Mont Pelvoux (Couloir Cooliedge) (3.934m)
- Le Barre des Ecrins eta Dome Neige (4.102m)
- Ailefroide eskalada_Paroi de la Fissure: Songe d'une nuit de sabbat (250m/6a)
- La Meije (3.984m) Refuge de Aigletik (saiakera).
- Georges du Verdon_Hulk sektorea (kirol eskalada)
- Georges du Verdon_Montagne des Russes (200m/6a+/6b)
- Georges du Verdon_Les dalles grises (175m/5c)
- Les Calenques_Le Candele (150m/6b)
- Rodellar (Kirol eskalada)
Barre des Écrins, Frantziako Alpeetako mendi bat da, 4102 metroko garaiera duena. Massif des Écrins izeneko mendiguneko mendirik garaiena da.
4.000 metrotik gorako garaiera duen alpetar mendirik hegoalderenekoena da.
Barre de Écrins, lehen aldiz, 1864ko ekainak 25ean igo zen. Lehen igoera hau egin zutenak, Adolphus
Warburton Moore, Horace Walker eta Edward Whymper izan ziren, Michel Croz, Christian Almer zaharra eta Christian Almer gaztea gidari
bezala zituztelarik.
Tradizionalki, Pré de Madame Carletik igotzen da,
Ailefroideko haranean. Ohiko ibilbideak, oso-osorik igotzen du Glaciere Blanc
glaziarra. Hau, oso ibilbide erabilia da, Dôme des Écrinserako ohiko ibilbidea
baita, Alpeetako 4.000 metrotik gorako mendietatik errazen igotzen denetako
bat.
FITXA TEKNIKOA:
Denborak eta Ibilbidea:
·
Pre
Madame-Refuge Blanc (2h)
·
Refuge
Blanc-Refuge Ecrins (2h)
·
Refuge
Ecrins-Le Barre des Ecrins (4102m) (4h)
·
Le
Barre des Ecrins-Dome Neige (4010m) (1h)
·
Dome
Neige-Refuge Ecrins (2h)
·
Refuge
Ecrins-Pre Madame (4h)
Zailtasuna: PD+. Tontorrera heltzeko ertza luzea eta
III gradu batzuk dituena izotz eta arroken artean, patio dezentekin.
Desnibela:
·
Pre
Madame (1800m) –Refuge des Ecrins (3100m)
(1300m positibo)
·
Refuge
des Ecrins-Le Barre des Ecrins (4102m) (1200m positibo)
·
Le
Barre des Ecrins-Pre Madame (2400m negatibo)
Distantzia: 13 kilometro igo ta horren beste
jeitsiera.
Materiala: Kranpoiak eta pioleta eta glaziarretan
ibiltzeko materiala (torloju batzuk, soka, polea etab), honetaz aparte, pare
bat mikrofriend eraman genituen ertzean dauden pausu zailenak apur bat babestu
ahal izateko, baita ere rapelatzeko materiala, 20 metrotako rapel bat.
ERREPORTAIA:
Aurreko egunean Mont Pelvoux igo eta gero,
lasaitasunagaz esnatu giñan, ondo gosaldu eta gauza Ailefroideko kanpinean ondo
prestatu genituen, beharrezko materiala igoz eta pisuak ondo banatuz.
Furgoneta Ailefroideko kanpinetik gora dagoen
Pre-Madame Carleko parkingean uzten dugu, 1.80€ ordaindu eta gero. Eta bertatik
hasten da Glaciar Blanc-era igotzen digun bidea, nola ez, primeran markatuta
dagoena.
Lasaitasunez hartzen dugu, jendearekin berba
egiten dugun bitartean, eta altura apurka apurka irabaziz, ez dekogu prisarik
eta aterpera heltzeko, altura irabazi ahala haranetik urruntzen hasten gara.
Glaciar Blanc aterpea (2.500m), hemen ur trago on
bat hartzen dugu eta zerbait jaten dugu, Ailefroideko eta Pelvouxeko mendiez
gozatzen dugun bitartean, ezkerrean Pelvoux eta Violletes glaziarra, eskuman
Ailefroideetako tontorrak.
Glaciar Blanc-era heltzen garenean udako praka
laburrak luzeengatik aldatzen ditugu, kranpoiak jarri eta arnesa, hemendik
aterpera ditugun 500 metrotako desnibela egiteko.
Le Barre des Ecrins mendia atzean dudalarik, egia
esan, egon naizen mendirik politenetarikoa da.
Refuge des Ecrins aterpea (3175m), aterpea
glaziarretik eskumatara lautadatxo txiki batean dago, oso ondo dago, geuk
janaria igo genuen afaltzeko eta sukalde bat dauka mahai batzuekin jantokiko
inguru batean, oso ondo dago, pega bakarra, bertatik ateratzen den ura
ez-edangarria dela, eta beraiek ur minerala saltzen dutela 5 eurotan, geuk
pastilla potabilizatzaileekin konpondu giñen. Ogera laster, biger egun luzea
toketan jakule!
02:30_Ondo gosaldu eta gero dilista platerkada on
bat, kafea eta galletak, arropa guztiak jarri eta lasai-lasai ateratzen gara
aterpetik.
05:00_Le Barre des Ecrinesko Lory leropora joateko
bidea eta ezkerretik igotzeko bidearen arteko bidegurutzea, hasiera batean
ezkerretik igo nahi genuen baina ondo begiratzen, egoera ez zirudien oso ona
eta ezkerretara jarraitu genuen, hemen Couloir Cooliedge korredorea ikusi
genuen baina bertara heltzeko serac-ka ez zegoen egoera oso onean eta apur bat
aurrerago sartu giñan, krokisean ikusten den lerro morearen inguruan.
05:30_Bilgune arin bat egiten dut bi pioletekin
eta Mikelek salto egiten du serac-ketik goiko aldera dagoen izotzera, pioletak
ondo sartzen ditu eta inongo arazo gabe jarraitzen du gorantza, 50ºtako pala
batetik gora hasieran, elurrez ondo dagoela, neu ensamblean jarraitzen diot,
friend bat sartzen du ateratzen den bloke batean eta laster batean goiko ertzan
gaude, soka apur bat laburtzen dugu eta ertzetik jarraitzen dugu, Pic Lorytik
oso gertu bait gaude.
06.30_Pic Lory (4.088m), eguraldi oso polita, hain
goiz hasi izanak pena merezi du, aurretik bakarrik bait dugu bi italiarrez
formatutako kordada bat.
Ertzetik jarraitzen dugu, denbora guztian III
graduko pausuekin, kontuz ibiltzen baina oso gustora, tentsio eta plazer arteko
mugarekin jolasten.
07.00_Le Barre des Ecrins (4.102m), azkenean
tontorra, atzetik datozen bi frantziarrei itxaroten diegu, horrela tontorreko
argazkia ateratzeko eta apur bat parajeaz gozatzeko egunero ez bait dira
horrelako mendiak igotzen.
Dome Neigeko tontorrera mendizaleak iristen
Le Barre des Ecrins, 4102 metro.
Tontorretik jeisterakoan, Le Barre-ra igotzen
diren kordadekin arazoak ez izatea zaila izan zen, eta gehien bat gidariekin,
baina beno, presa gabe eta mala letxean jarri gabe Lory bretxako rapelera iristen
gara.
Bilgune ona, eta 20 metro inguruko rapel batekin
zoruan gaude.
08.15_Hemendik metro batzuk irabazten dugu eta
eguneko hirugarren “laumilakoa” lortzen dugu. Dome Neige (4.010metro). Dome Neigeko tontorra, bezero asko eta gida asko, onena ahalik eta arinen jeistea, arazorik ez izateko jeitsieran.
Ur trago bat hartu, arropa kendu eta glaziarretik
behera doan bidea jarraitzen dugu, denbora guztian Le Barreko malda inklinatuak
parean ditugula.
Le Glacier Blanc
La Meije ingurua, bigerko plana AIlefroiden 200
metrotako eskalada bat egitea eta arrastian La Meijeko abiapuntura hurbiltzea.
Serac artean igarotzen
11.45_Aterpera iristen (3100m)
Aterpearen barrukaldea
Pelvoux mendia
Ecrinsetako tontor ospetsuena boltsikora, asko
gustatu zitzaiguna, eta paraje ikaragarri batean, Pirinioak oso politak dira
baina Alpeetako giroa bizi beharrekoa da.
Gehiago egongo da, baina apurka, ie denbora librea
atetan dotan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina