SARRERA:
Mikelek azaroako azken astean oporrak hartzen ditu, eta neure astelehen
librea aprobetxatuz, 6 egun pasatzeko aukera ikusten dugu Riglosen, gehiago
pentsatu gabe, ostegun arratsaldean Gasteizen batzen gara, eta Eroskian janari
asko erosi ondoren, lasai lasai hartzen dugu Rigloserantzako bidea.
Ideia nahiko argia zen, Pirinioan eman behar zuten eguralditik ihes egin
eta Rigloseko horma beroetan ahal zen guztia eskalatzea. Bariku gauean Sergio
batzen zitzaigun gurekin aste burua pasatzeko asmoarekin.
Eta nola ez, bide batzuk erabakita, baina besteak, eskalatu osteko
garagardoa hartzen genuen bitartean, Rigloseko hormatzarrak ikusten genituen
bitartean, eskalada gidarekin batera erabakitzea zen asmoa.
Rigloseko aterpean 5 egunetarako reserba egin genuen eta ostiral arrastian
Sergio batu zitzaigun, orain dela gutxi zabaldutako bide berria ezagutu nahi
genuen Peña Rueban, eta hórrela Riglosen ematen diren zapatu jendetsutik ihes
egin.
Aukeraketa txarra izan zan, goizetik esnatu arren ta oso goiz eskalatzen
hasi arren, eki-iparraldeko aurpegia izanda hotza laster sartu zitzaigun,
horrekin kontatzen genuen, baina izan genuen haize ikaragarria izan zen, asko
ahuldu zigun eta bai geu bai Gallego Espoloian zegoen beste kordada bat 300
metro eta gero eskalatu ondoren rapelatzera derrigortu zigun.
FITXA TEKNIKOA:
·
Zailtasuna:
6b (V+/A0 )
·
Luzera:
400m metro.
·
Ekipamendua:
Paraboltak. Bilguneak paraboltekin eta rapelatzeko argollekin.
·
Ekipatzaileak:
Jesús Sánchez, Kike Royo, Toño Nogües, Luis Albero eta Antonio
Antoñanzas 2014an.
·
Materiala:
20 zinta expres eta bilguneetarako materiala. 60 metrotako bi soka. Bidea oso
ondo ekipatuta zegoela iruditu zitzaidan, eta bilgune guztiak erosoak dira.
·
Denbora: 30
min hurbilketa/ 5-6 ordu eskalada/1.30min jeitsiera.
·
Sasoia: Ipar-ekialdeko
orientazioa duen espoloia, egun berotsuetan eskalatzeko aproposa.
·
Nola heldu
hormara: Kotxea Jacatik datorren errepidetik baino lehen KM-40an eskumatara
pista bat igotzen da, 50 metro igotzen ditugu pistatik eta kurba batean parking
txiki bat dago, bertan uzten dugu kotxea eta oinez jarraitzen dugu bidetik
pista bukatu arte, hemetik hormaren basea argi eta garbi ikusten da, bide txiki
batetik bertara hurbildu eta ezkerretara biratu heltzerakoan, txapa
disdiratzuak topatu arte, behekaldean ibilbidearen izena eta dragoi txiki bat
dauka. (30 minutu)
·
Jeitsiera:
Tontorretik bidezka bat jarraitzen dugu Murillo de Gallegoko norabidean,hito
batzuk jarraitzu, eta 10 minutu beranduago, bigarren kanal batera heltzen gara,
zoruan bilgune bat dago 2 paraboltekin, katea eta malloia. 35 metrotako rapel
oso bertikala. Hemetik behera sirga fin bat jarraitzen dugu, zuhaitz batera
heldu arte, hemen beste bilgune bat dugularik. 20 metrotako rapel labur bat
koba batera iristeko. Kanal itsusi eta begetazio asko duena igaro eta azken
rapela aurkitu arte, 30 metrotan zoruan uzten diguna.
BIDEAREN KROKISA:
ERREPORTAIA:
Peña Rueba lehen orduan Rigloseko aterpetik begiratuta
Bidearen hasieran dagoen marka “bereizgarria” jaja.
L1_6a, pausu txiki batzuk ditu hasiera eta gero trabesia bat eskumarantza
lehen bilgunera iristeko.
L2_6ª, aurreko luzearekin konparatuta oso ezberdina da, pausu batzuk
desplomearekin dituenak bigarren bilgunera iristeko.
L3_6a+, plakeroago den luzea, baina amaiera oso polita duena, desplome
batetik ezkerretara joanda bilgunera iristeko.
L4+L5, IV, Trantzisiozko bi luze, biak IV gradukoak eta txapa gutxirekin ez
da batere zaila.
L6_V+, hormaren bigarren zatia, arroka zati honetan ez dirudi hain ona
baina hala ere kalitate altukoa da.
L7_V+, aurrekoaren antzekoa, arroka oso ona eta luze oso polita.
L8_6b/b+, Hasieran pausu fin bat dauka, eta amaieran beste bat, tripatxo
batzuk igarotzeko blokeko pausu batzuekin.
L9+L10_V+, enpalmatu daitezke, plakeroak diren pausuak eta pausu finagoak.
L11_IV, tontorrera heltzeko luze labur eta erraz bat.
Rapelatzen
Piriniotako tontorretan azken eguzki izpiak
Gallego erreka
Riglosen seguru beroago egongo giñela, Ideas de bombero!!!!
Hurrengo egunean “Irene
y la paz (200m/6c)” bidetik jeitsi eta gero gustora bazkaldu genuen
Peña Ruebako hormatxarra aurrean genuelarik, arroza kubana erara, indarrak
errekuperatzeko onena dudai gabe. Bon Apetit!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina