2016(e)ko azaroaren 11(a), ostirala

2016_10_30-"Mailly" Midi d´Ossau (200m/6a)

Midi d´Ossau mendia ezaguna geneukan eta bertatik egon garen bakoitzean, bere hormatzarren handitasunarekin liluratuta gelditu giñan, azkenean heldu zan eguna eta “Jean Pierre” handiarekin lehen kontaktua izateko aukera izan genuen.

Ezagun batek  esan zigun:
-Kontuz ibili Midiko V-ekin!!!
-Ehhh?Hainbesterako?
-Eskalatzen, dena eman behar diren luzeak ditu eta inoiz bezala arrastaka joatea eskatzen duena, baina gozamen hutsa da.
 -Joan beako gara da orduan probatzera ;)

“Mailly” bidea izan zen aukeratu genuena, eskalada labur bat eta beste bide batzuetan enbarkatzeko zaila bait ta, gaineara irakurria geneukan lehen kontaktua izateko aproposena zela.

FITXA TEKNIKOA:
·         Zailtasuna: 200m/6ª (V oblig.)
·         Lehen igoera: Julien Arruyer, Gabriel Busquel, François Cazelet, Roger Mailly eta Jean Santé 1935an..
·         Denbora: 1.5 ordu hurbilketa; 4/5 ordu eskalada;1h rapelatzea eta 1.5ordu kotxera.
·         Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-3 artean) eta fisurero joko bat. Zinta luzeak eramatea gomendagarria.
·         Nola heldu: Aneouko parkingetik Pombira heldu eta bertatik “Le grande Raillie” jarraituz, Pombiko horma azpitik doazen bideak jarraituz, “Sudeste Clasica” pasa, ondoren Superplombs, Flipp Matinal eta retrankeo karakterisktiko batean, kallejoi antzeko bat aurkitzen dugu, lehen luzearen bidea bertan hasiz.
·         Bibliografia: La Valle d´Osssau (Xavier Buxo eta Luis Alfonso) Gida oso gomendagarria.

KROKISA:

(Iturria: Txastimendiak.blog)

ERREPORTAIA  

Aneuko parkingetik ateratzen gara lasai-lasai eta ordu bat beranduago Pombieko aterpera heltzen gaude, egun polita dator aurretik.


“Rock and Roll”-a hasten da!!!Zelako itxura ona duen.




Bidearen hasiera heldu eta gauzak prestatzen ditugu, autoprotekziorako aukera asko duen kallejoi antzeko bat, diedro txiki batekin eta irteera atletiko batekin, bilgunea repisa eroso batean.



Hemetik ezkerretara ateratzen gara bavaresa txiki batetik, eta diedro oso polit batean sartzen gara, irteera fisiko bat duena, luze hau asko gustatu zitzaidan, babesteko aukera asko ditu, gomendagarria da aurkitzen dugun lehen bilgunean 5 metro jarraitzea eta diedro bat jarraituz hurrengora heltzea, klabea den luzearen azpian uzten baitigu.


Hirugarren luzea, tximinia polit bat da, irteera oso fisikoa duena, horretaz gain oso aereoa da eta kriston anbientea dauka, (6a), ondoren diedro batetik jarraitzen du, hankak ondo mugitu beharrekoa, goikaldean repisa eroso batera ateratzeko (V+).


R3, badazpada friend batzuekin berindartzea gomendagarria da, bilgunearen egoeraren arabera.



Selfie hirugarren bilgunean


Laugarren luzea oso polita da, gozatzekoa, zailtasuna jeisten da eta babesteko aukera asko, tximinia batetik joan behar gara eta ondoren nitxo batera heldu (IV+/V).


Desplome txiki bat pasa behar dugu R5-ra heltzeko (V) gradukoa eta eskumatara biratzen dugu arroka gris batetik, hemetik Superblombs bidearekin batuz, azken bilgunera heldu arte, “Les Virettes”-ak aurkitu arte.

Jeitsiera, diagonalean rapelatzen dugu, 50 metro inguru, eta kontuz jeisten jarraitzen dugu, hitoak jarraituz, azken rapel instalazioa aurkitu arte, 45m, zoruan uzten gaituena.



Pombieko horma, itzuliko gara seguru, ikaragarria iruditu zaigu eta.



Gure lehen eskalada “Jean Pierre”-n eta ez da azkena izango, gozamen hutsa!!!



Udazkeneko egun laburretako azken argiekin, kotxera bueltatzen gara.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina