2016(e)ko azaroaren 18(a), ostirala

2016_07_19-Le Barre des Ecrins (4.102m)

SARRERA:

2016ko udan, furgoneta hartu eta Mikelekin batera, Ecrinsetara joan giñan 15 egunez, ingurua ezagutzera, plan asko, aukera asko eta eguraldiak egiten uzten zigunaren arabera aukera ezberdin asko, azkenean 15 egun hauek horrela banatuta gelditu ziren, leku ikaragarriak eta oroimenean grabatuta geldituko diren opor batzuk:

LE BARRE DES ECRINS:

Barre des Écrins, Frantziako Alpeetako mendi bat da, 4102 metroko garaiera duena.  Massif des Écrins izeneko mendiguneko mendirik garaiena da. 4.000 metrotik gorako garaiera duen alpetar mendirik hegoalderenekoena da.

Barre de Écrins, lehen aldiz, 1864ko ekainak 25ean igo zen. Lehen igoera hau egin zutenak, Adolphus Warburton Moore, Horace Walker eta Edward Whymper izan ziren, Michel Croz, Christian Almer zaharra eta Christian Almer gaztea gidari bezala zituztelarik.

Tradizionalki, Pré de Madame Carletik igotzen da, Ailefroideko haranean. Ohiko ibilbideak, oso-osorik igotzen du Glaciere Blanc glaziarra. Hau, oso ibilbide erabilia da, Dôme des Écrinserako ohiko ibilbidea baita, Alpeetako 4.000 metrotik gorako mendietatik errazen igotzen denetako bat.

FITXA TEKNIKOA:



Denborak eta Ibilbidea:
·         Pre Madame-Refuge Blanc (2h)
·         Refuge Blanc-Refuge Ecrins (2h)
·         Refuge Ecrins-Le Barre des Ecrins (4102m) (4h)
·         Le Barre des Ecrins-Dome Neige (4010m) (1h)
·         Dome Neige-Refuge Ecrins (2h)
·         Refuge Ecrins-Pre Madame (4h)

Zailtasuna: PD+. Tontorrera heltzeko ertza luzea eta III gradu batzuk dituena izotz eta arroken artean, patio dezentekin.

Desnibela:
·         Pre Madame (1800m) –Refuge des Ecrins  (3100m) (1300m positibo)
·         Refuge des Ecrins-Le Barre des Ecrins (4102m) (1200m positibo)
·         Le Barre des Ecrins-Pre Madame (2400m negatibo)

Distantzia: 13 kilometro igo ta horren beste jeitsiera.
Materiala:  Kranpoiak eta pioleta eta glaziarretan ibiltzeko materiala (torloju batzuk, soka, polea etab), honetaz aparte, pare bat mikrofriend eraman genituen ertzean dauden pausu zailenak apur bat babestu ahal izateko, baita ere rapelatzeko materiala, 20 metrotako rapel bat.

ERREPORTAIA:

Aurreko egunean Mont Pelvoux igo eta gero, lasaitasunagaz esnatu giñan, ondo gosaldu eta gauza Ailefroideko kanpinean ondo prestatu genituen, beharrezko materiala igoz eta pisuak ondo banatuz.


Furgoneta Ailefroideko kanpinetik gora dagoen Pre-Madame Carleko parkingean uzten dugu, 1.80€ ordaindu eta gero. Eta bertatik hasten da Glaciar Blanc-era igotzen digun bidea, nola ez, primeran markatuta dagoena.


Lasaitasunez hartzen dugu, jendearekin berba egiten dugun bitartean, eta altura apurka apurka irabaziz, ez dekogu prisarik eta aterpera heltzeko, altura irabazi ahala haranetik urruntzen hasten gara.


Glaciar Blanc aterpea (2.500m), hemen ur trago on bat hartzen dugu eta zerbait jaten dugu, Ailefroideko eta Pelvouxeko mendiez gozatzen dugun bitartean, ezkerrean Pelvoux eta Violletes glaziarra, eskuman Ailefroideetako tontorrak.


Glaciar Blanc-era heltzen garenean udako praka laburrak luzeengatik aldatzen ditugu, kranpoiak jarri eta arnesa, hemendik aterpera ditugun 500 metrotako desnibela egiteko.


Le Barre des Ecrins mendia atzean dudalarik, egia esan, egon naizen mendirik politenetarikoa da.


Refuge des Ecrins aterpea (3175m), aterpea glaziarretik eskumatara lautadatxo txiki batean dago, oso ondo dago, geuk janaria igo genuen afaltzeko eta sukalde bat dauka mahai batzuekin jantokiko inguru batean, oso ondo dago, pega bakarra, bertatik ateratzen den ura ez-edangarria dela, eta beraiek ur minerala saltzen dutela 5 eurotan, geuk pastilla potabilizatzaileekin konpondu giñen. Ogera laster, biger egun luzea toketan jakule!

02:30_Ondo gosaldu eta gero dilista platerkada on bat, kafea eta galletak, arropa guztiak jarri eta lasai-lasai ateratzen gara aterpetik.


05:00_Le Barre des Ecrinesko Lory leropora joateko bidea eta ezkerretik igotzeko bidearen arteko bidegurutzea, hasiera batean ezkerretik igo nahi genuen baina ondo begiratzen, egoera ez zirudien oso ona eta ezkerretara jarraitu genuen, hemen Couloir Cooliedge korredorea ikusi genuen baina bertara heltzeko serac-ka ez zegoen egoera oso onean eta apur bat aurrerago sartu giñan, krokisean ikusten den lerro morearen inguruan.



05:30_Bilgune arin bat egiten dut bi pioletekin eta Mikelek salto egiten du serac-ketik goiko aldera dagoen izotzera, pioletak ondo sartzen ditu eta inongo arazo gabe jarraitzen du gorantza, 50ºtako pala batetik gora hasieran, elurrez ondo dagoela, neu ensamblean jarraitzen diot, friend bat sartzen du ateratzen den bloke batean eta laster batean goiko ertzan gaude, soka apur bat laburtzen dugu eta ertzetik jarraitzen dugu, Pic Lorytik oso gertu bait gaude.





06.30_Pic Lory (4.088m), eguraldi oso polita, hain goiz hasi izanak pena merezi du, aurretik bakarrik bait dugu bi italiarrez formatutako kordada bat.


Ertzetik jarraitzen dugu, denbora guztian III graduko pausuekin, kontuz ibiltzen baina oso gustora, tentsio eta plazer arteko mugarekin jolasten.


07.00_Le Barre des Ecrins (4.102m), azkenean tontorra, atzetik datozen bi frantziarrei itxaroten diegu, horrela tontorreko argazkia ateratzeko eta apur bat parajeaz gozatzeko egunero ez bait dira horrelako mendiak igotzen.

Dome Neigeko tontorrera mendizaleak iristen


Le Barre des Ecrins, 4102 metro.


Tontorretik jeisterakoan, Le Barre-ra igotzen diren kordadekin arazoak ez izatea zaila izan zen, eta gehien bat gidariekin, baina beno, presa gabe eta mala letxean jarri gabe Lory bretxako rapelera iristen gara.


Bilgune ona, eta 20 metro inguruko rapel batekin zoruan gaude.


08.15_Hemendik metro batzuk irabazten dugu eta eguneko hirugarren “laumilakoa” lortzen dugu. Dome Neige (4.010metro). Dome Neigeko tontorra, bezero asko eta gida asko, onena ahalik eta arinen jeistea, arazorik ez izateko jeitsieran.


Ur trago bat hartu, arropa kendu eta glaziarretik behera doan bidea jarraitzen dugu, denbora guztian Le Barreko malda inklinatuak parean ditugula.


Le Glacier Blanc



La Meije ingurua, bigerko plana AIlefroiden 200 metrotako eskalada bat egitea eta arrastian La Meijeko abiapuntura hurbiltzea.


Serac artean igarotzen



11.45_Aterpera iristen (3100m)


Aterpearen barrukaldea


Pelvoux mendia


Ecrinsetako tontor ospetsuena boltsikora, asko gustatu zitzaiguna, eta paraje ikaragarri batean, Pirinioak oso politak dira baina Alpeetako giroa bizi beharrekoa da.

Gehiago egongo da, baina apurka, ie denbora librea atetan dotan.

iruzkinik ez: