2016(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena

2016_10_29-Pirineos con fronteras. Pic Estremere.280m/6c

SARRERA
Heldu zen azaroako lehen zubia, eta horrekin gure 4 egunetako eskapada, Picoetara, Riglos, Catalunya, azkenean Piriniotan eguraldi ikaragarria iragarri zuten eta Valle de Tenara hurbildu giñen, bertako denboraldiko azken eskaladak egitera (Midi, Foratata etc), honako planarekin jeitsi giñan bertara.
Barikuan afaltzeko heldu giñan Sallent de Gallegora, eta bertako furgoneta parkingean egin genuen lo, hurrengo egunean lasai esnatu, eta eguzkia berotzen has daitezen utzi genuen, 11.30tan heldu giñan Portaletera, ondo gosalduta eta material guztia prest geneukala. Egun polita eta haize gabekoa, zer gehio eska daiteke.

FITXA TEKNIKOA:

Sendero Limite-k ekipatutako beste bide paregabea, bere hurbilketa laburra, zailtasun ez jarraia eta bere distantzia aproposak (300m), goiz edo arrasti arin batean egiteko aukera ematen du.

Leku askotan irakurria nuen arroka nahiko txarra zela, neuri pertsonalki ez zitzaidan hain txarra iruditu, tarte txiki batzuk arroka apur bat apurtuta dago, baina arazo gabe ekiditu daiteke, luze txarrena agian, L2.

Bidea oso ondo ekipatuta zegoela iruditu zitzaidan, (Ae) tarteetan, txapaz txapa joateko ez dago erraz baina librean ateratzeko oso ondo ekipatuta dago, arriskurik gabe.

·          Zailtasuna: 6c (6a/A0)
·          Luzera: 280 metro.
·          Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin eta rapelatzeko argollekin.
·    Materiala: 16 zinta expres eta bilguneetarako materiala. Guk sinplea  eraman genuen. Luzeak enpalmatzeko aukera handiak daude.
·          Denbora: 4 ordu-
·          Sasoia: Mendebaldeko orientazioa duen espoloia, egun hotzetan eskalatzeko aukera.
·      Nola heldu hormara: Kotxea Portaleteko mugan dagoen parkingean uzten dugu, eta aurrez aurre dugun horma da eskalatzekoa, hitoak daude eta bidea oso zapalduta dago, Portaleteko orratza ikusterakoan, ezkerretara jarraitu, txapak ondo ikusten dira. (20 minutu).
·      Jeitsiera: Behin goikaldean dagoen tontorrean, hitoak jarraituz, Aguja del Portalet ondotik pasa eta Portaleteko parkingera itzuli (40 minutu).
·         Bibliografia: Le valle de Ossau  (Xavier Buxó eta Luis Alfonso) (ISBN: 9788461328475)

(Info: La noche del Loro_Luichy)

ERREPORTAIA:

Kotxea Portaleteko parkingean uzten dugu eta lasai-lasai ateratzen gara hormarantza, urrunean ikusten baitigu bi eskalatzaile bertara hurbiltzen.


Aurretik sartu zaigun kordada, oso majoak eta Mikel lehen luzea hasteko prestatzen.


L1_(6c/30m): Hasiera plaka etzan batetik baina presa onak dituena, eta ondoren kanal txiki bat, III gradukoa, kanala eta gero,  pausu gogorra, hasiera plakakoa eta ondoren bonbo/panza antzeko bat (6b+/6c) arroka apur bat txarra duena. Luzea repisa on batean bukatzen da.

L2_(V+/6a_30m) + L3 (III/5m): Eskumatik hasten da, tximenea antzeko batetik igoz, pare bat arroka mugitzen direnak, baina ekiditu daitezkenak eta arazo gabe jarraitzen da presa handiak hartzeko pikotxo batera heldu arte, hemen metro batzuk destrepatu eta R3-ra heltzen gara



L4_(6b+/40m): Hasiera gogorra, regletekin eta inbertutako eskuekin eta hanka eskasak, lehen tarte hau pasa ta gero IV+ ko gradúan jarraitzen du, bilguneari salto egiten diogu eta oinez jarraitzen dugu ertz batetik hurrengo bilgunerarte.

Portaleteko orratza



Ertza eta hurrengo luzea


L5_(6a/20m): Arroka oso ona duen luzea, pitzadura diagonal batzuetatik doa eta ondoren tripatxo batean uzten dotzu, baina presa oso onekoa, eta behin aterata bilgunea aurkitzen da, luze oso ona, pena laburra dela. Bilgune erosoa.

L6 (35m) + L7(15m): (6b+/6c): Horma bat, pitzadura bertikal ugari dituena eta helduleku txikiak, 6b+/6c, eta behin igarotzerakoan, pitzadura apur bat desplomatu batean uzten dizuna, hankak ondo mugitu beharra, jarraian tximenea batera heltzeko, hemen bi aukera, eskumatik IVko eskaloi itsusia, edo ezkerretik, tximenea polita helduleku askorekin (V).

L8 (6ª) + L9 (IV+) (40m): Bilgunetik ateratzerakoan, sabai txikitxo bat, erraza dirudi baina ur tantekin jolastu beharrekoa sabaia igarotzeko, ondoren bilgunea saltatu eta IVgraduko harri blokeetatik jarraitu belarra jarraituz eta bilgunera heldu arte.



L10 (II+) + L11 (V)  (50m): Belarretik doan kanal batetik jarraitu ezkerretara joaten eta eskaloitzoak apurka apurka igaroz harri horma txiki batera heldu, hemen plakatxo itzun bat aurkituko dugu, helduleku onekoa eta bavaresa polit bategaz (V), goikaldean bilgunea Pic de Estremere tontorraren ondoan.

Formigal ingurua, atzean Partacua edo Peña Telera



Mikel tontorreko bilgunean, atzean Midi d´Ossau handia.


Mandarina batzuk jan eta ur tragozka bat, materiala bat eta parajeaz gozatu. Selfie tontorrean, gustora.


Pic d´Estremere (2.135m)



Kotxerantza bidean, Midiarekin liluratuta, biger berarekin aurrez aurre ikusiko gara!!!


Bide oso gomendagarria, arroka ona orokorrean, eta oso ondo txapatuta, luze politak eta inguru ezin hobeago batean, animatu eta probatu ;)

Hurrengoarte

iruzkinik ez: