SARRERA
Heldu zen azaroako lehen zubia,
eta horrekin gure 4 egunetako eskapada, Picoetara, Riglos, Catalunya, azkenean
Piriniotan eguraldi ikaragarria iragarri zuten eta Valle de Tenara hurbildu
giñen, bertako denboraldiko azken eskaladak egitera (Midi, Foratata etc),
honako planarekin jeitsi giñan bertara.
- · Pirineos con fronteras (6c/280m)
- · Midi d´Ossau, Mailly (6a/200m)
- · Foratata, Via valle de Tena (6a+/6b_250m)
- · Diedro Sajuma Escarrillan.
Barikuan afaltzeko heldu giñan
Sallent de Gallegora, eta bertako furgoneta parkingean egin genuen lo, hurrengo
egunean lasai esnatu, eta eguzkia berotzen has daitezen utzi genuen, 11.30tan
heldu giñan Portaletera, ondo gosalduta eta material guztia prest geneukala.
Egun polita eta haize gabekoa, zer gehio eska daiteke.
FITXA TEKNIKOA:
Sendero Limite-k ekipatutako
beste bide paregabea, bere hurbilketa laburra, zailtasun ez jarraia eta bere
distantzia aproposak (300m), goiz edo arrasti arin batean egiteko aukera ematen
du.
Leku askotan irakurria nuen arroka nahiko txarra zela, neuri pertsonalki ez
zitzaidan hain txarra iruditu, tarte txiki batzuk arroka apur bat apurtuta
dago, baina arazo gabe ekiditu daiteke, luze txarrena agian, L2.
Bidea oso ondo ekipatuta zegoela iruditu zitzaidan, (Ae) tarteetan, txapaz
txapa joateko ez dago erraz baina librean ateratzeko oso ondo ekipatuta dago,
arriskurik gabe.
·
Zailtasuna:
6c (6a/A0)
·
Luzera: 280
metro.
·
Ekipamendua:
Paraboltak. Bilguneak paraboltekin eta rapelatzeko argollekin.
· Materiala:
16 zinta expres eta bilguneetarako materiala. Guk sinplea eraman genuen. Luzeak enpalmatzeko aukera
handiak daude.
·
Denbora: 4
ordu-
·
Sasoia: Mendebaldeko
orientazioa duen espoloia, egun hotzetan eskalatzeko aukera.
· Nola heldu
hormara: Kotxea Portaleteko mugan dagoen parkingean uzten dugu, eta aurrez aurre
dugun horma da eskalatzekoa, hitoak daude eta bidea oso zapalduta dago,
Portaleteko orratza ikusterakoan, ezkerretara jarraitu, txapak ondo ikusten
dira. (20 minutu).
· Jeitsiera:
Behin goikaldean dagoen tontorrean, hitoak jarraituz, Aguja del Portalet ondotik
pasa eta Portaleteko parkingera itzuli (40 minutu).
(Info: La noche del Loro_Luichy)
ERREPORTAIA:
Kotxea Portaleteko parkingean
uzten dugu eta lasai-lasai ateratzen gara hormarantza, urrunean ikusten baitigu
bi eskalatzaile bertara hurbiltzen.
Aurretik sartu zaigun kordada,
oso majoak eta Mikel lehen luzea hasteko prestatzen.
L1_(6c/30m): Hasiera plaka etzan batetik baina presa onak dituena, eta ondoren kanal txiki bat, III gradukoa, kanala eta gero, pausu gogorra, hasiera plakakoa eta ondoren bonbo/panza antzeko bat (6b+/6c) arroka apur bat txarra duena. Luzea repisa on batean bukatzen da.
L1_(6c/30m): Hasiera plaka etzan batetik baina presa onak dituena, eta ondoren kanal txiki bat, III gradukoa, kanala eta gero, pausu gogorra, hasiera plakakoa eta ondoren bonbo/panza antzeko bat (6b+/6c) arroka apur bat txarra duena. Luzea repisa on batean bukatzen da.
L2_(V+/6a_30m) + L3 (III/5m): Eskumatik hasten da, tximenea antzeko
batetik igoz, pare bat arroka mugitzen direnak, baina ekiditu daitezkenak eta
arazo gabe jarraitzen da presa handiak hartzeko pikotxo batera heldu arte,
hemen metro batzuk destrepatu eta R3-ra heltzen gara
L4_(6b+/40m): Hasiera gogorra, regletekin eta inbertutako eskuekin eta hanka eskasak, lehen tarte hau pasa ta gero IV+ ko gradúan jarraitzen du, bilguneari salto egiten diogu eta oinez jarraitzen dugu ertz batetik hurrengo bilgunerarte.
Portaleteko orratza
Ertza eta hurrengo
luzea
L5_(6a/20m): Arroka
oso ona duen luzea, pitzadura diagonal batzuetatik doa eta ondoren tripatxo
batean uzten dotzu, baina presa oso onekoa, eta behin aterata bilgunea
aurkitzen da, luze oso ona, pena laburra dela. Bilgune erosoa.
L6 (35m) + L7(15m): (6b+/6c): Horma bat, pitzadura bertikal ugari dituena eta
helduleku txikiak, 6b+/6c, eta behin igarotzerakoan, pitzadura apur bat
desplomatu batean uzten dizuna, hankak ondo mugitu beharra, jarraian tximenea
batera heltzeko, hemen bi aukera, eskumatik IVko eskaloi itsusia, edo ezkerretik,
tximenea polita helduleku askorekin (V).
L8 (6ª) + L9 (IV+) (40m): Bilgunetik ateratzerakoan, sabai txikitxo bat,
erraza dirudi baina ur tantekin jolastu beharrekoa sabaia igarotzeko, ondoren
bilgunea saltatu eta IVgraduko harri blokeetatik jarraitu belarra jarraituz eta
bilgunera heldu arte.
L10 (II+) + L11 (V) (50m): Belarretik doan kanal batetik jarraitu ezkerretara joaten eta eskaloitzoak
apurka apurka igaroz harri horma txiki batera heldu, hemen plakatxo itzun bat
aurkituko dugu, helduleku onekoa eta bavaresa polit bategaz (V), goikaldean
bilgunea Pic de Estremere tontorraren ondoan.
Formigal ingurua, atzean Partacua
edo Peña Telera
Mikel tontorreko bilgunean,
atzean Midi
d´Ossau handia.
Mandarina batzuk jan eta ur
tragozka bat, materiala bat eta parajeaz gozatu. Selfie tontorrean, gustora.
Kotxerantza bidean, Midiarekin
liluratuta, biger berarekin aurrez aurre ikusiko gara!!!
Bide oso gomendagarria, arroka
ona orokorrean, eta oso ondo txapatuta, luze politak eta inguru ezin hobeago
batean, animatu eta probatu ;)
Hurrengoarte
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina