2016(e)ko azaroaren 2(a), asteazkena

2016_07_16-17-Mont Pelvoux (3.943m) Couloir Cooliedge (PD+)

SARRERA:
2016ko udan, furgoa hartu ta Mikelekin batera, Ecrinsetara joan giñan 15 egunez, ingurua ezagutzera, plan asko, aukera asko eta eguraldiak egiten uzten zigunaren arabera aukera ezberdin asko, azkenean 15 egun hauek hórrela banatuta gelditu ziren, leku ikaragarriak eta oroimenean grabatuta geldituko diren opor batzuk:
Pelvoux mendia, edo Mont Pelvoux (3.943m), Ecrins-etako tontor oso famatu bat da, Barre des Ecrins eta Meije-arekin batera. Le Barreko hego ekialdean kokaturik dago, eta proportzio handiko mendi bat da. Bere tontorrera heltzeko, bide normalena, Couloir Cooliedgetik izaten da, Sialouzeko glaziarretik gora, Pic Sans Nom eta Pelvoux artean ateratzen den korredore zabala, eta 40º-ko malda duena.

Korredore hau, PD gradukoa izango da, ez dauka inongo zailtasunik, malda konstantea hartzen du eta oinatz asko duena, tontorrera heldu arte, arriskutsua hori bai, jauzi daitezken harri kantitatea dela eta.

Denborak:
·         Ailefroide-Ref Pelvoux (2.30h)
·         Ref Pelvoux-Sialouze lepoa (2h)
·         Sialouze lepoa-Couloir Cooliedge-Mont Pelvoux (3.943m) (2h)
·         Mont Pelvoux-Ref Pelvoux (2h)
·         Ref Pelvoux-Ailefroide (2.30h)


Zailtasuna: PD (Couloir Cooliedge 35/40º inklinazioa)
Desnibela:
·         Ailefroide-Ref Pelvoux (1200m positibo)
·         Ref Pelvoux-Mont Pelvoux (1200m Positibo)
·         Mont Pelvoux-Ailefroide (2400m Negatibo)
Distantzia: 18 kilometro.
Materiala:  Kranpoiak eta pioleta eta glaziarretan ibiltzeko materiala (torloju batzuk, soka, polea etab).

ERREPORTAIA:

Heldu zen eguna, barikuan furgoarekin Alpeetara joateko errepidea hartu eta zapatuko goizaldean bertan egin genuen lo, goizeko 12tan esnatu eta gosaldu ondoren, motxilak ondo egin eta Ailefroideko parking-etik atera giñen, Pelvouxeko aterpera heltzeko asmoarekin.



AIlefroideko aparkalekutik atera eta eskumara dijoan bidezka bat jarraituz Celse Niereko torrentetik gora goaz. Bide guztia oso ondo markatuta dago eta oso bide polita da, hasiera zuhaitz artean doana, ondoren “Z” bide bat desnibela apurka apurka irabaziz. Gurutze batera heltzean, Refuge Selera doan bidea ezkerretara utzi eta eskumatara jarraitzen dugu, Pelvouxeko aterpera bidean, aterpe hau CAF-ekoa da eta primeran dago, aterpea gainezka zegoenez, sakua eta esterilla igo genituen eta aterpearen hormaren kontra egin genuen lo.

Bidean aurkitu genuen lagun bat


Aterpea gorarte zegoen, giro oso ona eta temperatura goxoa.


Korredore polita ateratzen dira aterpetik gertu dauden mendietan


Violletetako glaziarraren serac eskegiak.


Apurka eguzkia desagertzen dijoa.


Gabon


TONTORRERA IGOERA

Lagun baten gomendioa jarraituz, goizetik esnatu giñen, gaueko 12tan, kafe bat hartu eta gaueko ordu bietan jada, bidean giñan Sialouzeko glaziarrerantza, bidea oso ondo markatuta dago eta zaila da bertatik galtzea.

Igoera aterpearen atzeko partetik hasten da, eta metro txiki batzuk trepatu eta gero, inguru apurtu batetik jarraituz, hitoekin ondo markatuta dagoena, Clot de l´Homme glaziarreko torrentea zeharkatzen dugu.


Metroak apurka irabaziz Bosse de Sialouzeko lepora heldu arte, bertan ur trago bat botatzen dugu eta apurka, Cooliedge coulorretik gora igotzen hasten gara, oraindik gauaren iluntasunean.


Korredoreak ez dauka inongo arazarorik, eta bakarrik goazenez, ez dugu sokarik ateratzen, ez baitugu inor gure gainetik arrokak botatzeko aukera duenik.


Goizeko seirak eman baino arinago, Cooliedge korredoretik ateratzen gara, lehen argiak Alpeetako tontorren gainean, haize leuna eta temperatura nahiko goxoa gauden altueran egoteko.



Mendiaren handitasuna ta mendizalearen txikitasuna



Ikaragarria benetan, momentu hauek bulegoan lanean pasatako ordu guztiak sano konpensatzen dute.




Azken metroak tontorrera paseo bat da, gozatzen, pausu bakoitzari zaporea ateratzen.




Mont Pelvouxeko tontorra (3.943m)


Le Pilar Sud des Barres Ecrins, biharko mendia gure aurrean daukagu =)


Merezitako mokadua!!!;)


Ailefroideko tontorretako trabesia


Pelvouxeko lepoa, jendea apurka korredoretik ateratzen hasten da, geu ordea, tontorrean bakarrik daramagu denbora, jaten eta parajeaz gozatzen.


La Meije mendilerroa (hurrengo egunetan bisitatzoa tokatzen jako)


Mendizaleak


Arineketan botatzen gara korredoretik behera, ahalik eta jende gutxien goitik izateko, egia esan goiz esnatzearena primeran etorri zaigu.



Jeitsieran, Gendarmeriako helikoptero bat hurbiltzen zaigu, hain arin jeisten ari giñela ikusita eta reskate bat eskatu zela, geu giñela pentsatuz, tipoarekin barre batzuk bota eta berriro bere bila etorri ziren atoan.


Aterpera bidean, ingurua paregabea da, Pirinioak gustoko ditugu bai, baina Alpeak, Alpeak dira!!!!


Pelvouxeko aterpea


Apurka apurka, atzo irabazitako metro guztiak jeisten, ahalik eta gutxien gastatzen.


Ecrinsetan lehen esperientzia, gustora, gomendagarria eta erraza, berotzeko aproposa eta aklimatatzeko.

Gehiago egongo da, baina apurka.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina