Uztaileko lehen asteburua, irteera bat egiteko irrikatzen
eta barikuan, arrastiko lauretan Gasteizen gaude Julen, Iban ta neu, Mikel batu
eta Benasqueko bidea hartzen dugu, bertan lo egiteko. Plana, oraindik zabalik
bazegoen “Refugio Pescadores-era” igotzeko pista, bertararte furgonetarekin,
eta hurrengo goizean Aneto igo eta tontorrean lo egitea, eta hurrengo egunean
jeitsi eta Vallibierna edo Araguelles mendiak igotzea.
Bidea uste genuena baino luzeago egin zitzaigun, furgoarekin
arazo batzuk izan bait genituen, Benasquen lo egin eta hurrengo egunean,
zapatuan Coronaseko goiko ibonaren ondoan egin genuen lo, bertan zegoen vivac
leku batean, hurrengo egunean goizetik esnatu eta Estasen korredorea igo
genuen, Petit Black irteratik, arazo barik, goizetik tontorrera heltzeko, eta
hemetik Coronasera jeitsi eta Benasquera. Parkingean bazkari on bat ta buelta.
ESTASEN
KORREDOREA_PETIT BLACK IRTEERA (PD+_55º/65º_250m)
Petit black korredorea, Estasen korredorearen irteera bat
da, korredorearen azken partean, eskumatan gelditan dana, oso enkajonatuta
dagoena, eta zabalera txikikoa, hiru metro inguruko zabalera izango du, 3300
metrotako altueran egoteak, eta bere ipar orientazioak eguzkiak egunean zehar
ia ez diola ematen aseguratzen digu.
Petit Black korredoreak, sasoaiaren arabera, elur pakete
handia izan dezake, edo mixtoan egin beharreko irteera, aseguratzeko zaila dena,
bloke apurtu asko baititu, eta arrokaren kalitate oso txarra, korredorearen
irteeran, bloke handi bat dago bilgunea bertan egiteko.
Geu joan giñenean, oso baldintza justuak zituen, hala
ere, toke bat emateagaitik, bertatik sartu giñen, eta Anetoko tontorra lortzeko
apur bat emozioa eman genion.
Kontuz euki behar da, bere zabalera murritza dala eta,
korredoretik jeisten den edozer gauza guregana etorriko jaku, geuk ensamblean
egin genuen, sokak eraman genituen eta motxilan ez eramateagaitik, goikaldean
irteera mixtoa apur bat pikante zegoen eta pare bat friend sartu genituen
badazpada be babesteko.
Materiala: Sasoiaren arabera, Pioletak eta kranpoiak,
soka badazpada eraman genuen, pare bat eraztuen eta friend batzuk babesteko. Ez
dira beharrezkoak. Sasoiaren arabera izotz torlojuren bat ondo etorri daiteke
azken partean.
Zailtasuna: PD+/250m (55º/65º bitartean, sasoiaren
arabera), ertza tontorrera, II+.
IBILBIDEA:
Pescadores aterpea-Coronaseko beheko ibona-erdiko
ibona-Goiko ibona (Vivac)-Estasen korredorea-Petit Black irteera-Aguja Escudier-Aneto
(3.404m)-“Paso de Mahoma”-Coronas lepoa-Coronaseko goiko ibona-Pescadores
aterpea-Parking.
DENBORA:
Parking-Pescadores aterpea: 2 ordu.
Pescadores-Ibon alto Coronas: 4 ordu.
Korredorea: Ordu bat
Jeitsiera: 5.30 ordu kotxeraino.
ERREPORTAIA:
Benasquen, bariku gauean, afaldu ta gero lotara.
Lasai esnatu giñan, pistatik ezin zitekeen kotxez igon
eta planak aldatzera behartuta ikusi bait giñen.
Cabaña de Pescadoresen zerbait jan genuen
Aterpea atzean utzi eta hitoak jarraitzen ditugu.
Apurka apurka altura hartuz
Bide guztia oso ondo markatuta dago, bai hitoekin eta
puntu gorriekin.
Ibon del Medio
Aneto, lainopean.
Araguells eta Ibon del Medio
Vivac-ean sukaldatzen
Gabon
Lehen argiekin, Estasen korredorera hurbiltzen
Haranean lehen argiak
Estaseneko lehen zatian sartzen, Mikel eta Julen
aurretik.
Eguzkiak apurka jotzen hasten da, parajea deskribaezina.
Petit Black bariantean sartzen.
Atzera begirada bat, Iban igoeraz gozatzen.
Coronas lepoa
Iban, argazki honetan korredorearen zabalera txikia ondo
nabaritzen da.
Mixtoan zegoen irteera….arraindegiko izotza baino
txarragoa.
Iban
Aguja Escudierrera igo,eta hemetik Estaseneko irtera
dagoen lepora ateratzen gara.
Aneto (3.404m)
Mahomako pausua igarotzeko bidean
Selfie
Coronaseko lepora heltzen
Anetoko glaziarra
Igondako bidetik, Estasen eta Petit Black korredoreak.
Vivac-etik ateratako argazkia
Haranera jeisten
Desnibelak hanketan pasada ematen du.
Pescadores aterpean, ur trago bat eta kotxerantza
jarraitu genuen jarraian.
Pistatik, ahalik eta arinen egiten jeitsiera astuna.
Korredore polita, tontor handi batera, baina aproximazio
oso luzea duena, eta neketsua egin daiteken buelta. Gomendagarria bai, baina
behin egiteko edo neguan eskiekaz ;)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina