2016(e)ko urriaren 10(a), astelehena

2016_07_23-Hulk Verdon

SARRERA:
2016ko udan, furgoneta hartu eta Mikelekin batera, Ecrinsetara joan giñan 15 egunez, ingurua ezagutzera, plan asko, aukera asko eta eguraldiak egiten uzten zigunaren arabera aukera ezberdin asko, azkenean 15 egun hauek horrela banatuta gelditu ziren, leku ikaragarriak eta oroimenean grabatuta geldituko diren opor batzuk:

Alpeetan udan egin genuen oporrak bukatu ziren, bertara eguraldi txarra sartu ahala, apurka Frantziako hegoaldera mugitu behar izan giñan, eta aurretik fitxatuta geneukan leku batera joan giñan, Georges du Verdon, Frantziako Provenzan.


Barrabeseko blogetik ateratako artikulua, neuk baino hobeto deskribatzen duena:
“ A la altura de numerosos sitios del mundo, podemos fácilmente cualificar el Verdon de un sitio excepcional. ¿Por dónde empezar cuando nos es confiada la difícil tarea de presentar un sitio importante con más de un millar de vías de escalada? Empezamos por situarlo, e intentamos de describir la sensación una vez que se ha estado en este lugar, de contarlo, porque el Verdon no puede ser apreciado sin conocer algunos trozos de su historia...

Lehen eguna zen, eta goizean zehar euri apur bat egin zigun, campingeko informazio puntuan komentatu ziguten bazegoela toki bat euritik babestua, eskalatzeko oso ona baina gradu oso altukoa, Hulk sektorea, lekua ikaragarria zela, bertara heltzeko Couloir Samsonetik joan behar zala, erreka tirolinaz zeharkatu eta ondoren, ferrata batetik gora, seskalada puntura iritsi arte.

Lekua ikaragarria da, eskalatzeko oso fuerte egon beharrekoa, 7 eta 8ak gehien bat, txorrera estilokoak eta denbora guztian desplomatua eta sabaiak, baina Verdonen tximistak egotea eta euri zaparrada ta kamiseta gabe eskalatzen egotea arkoirisa atzean dekozularik ez deko preziorik.


FITXA TEKNIKOA_ HULK SEKTOREA

·        Zailtasuna: V+/8c+
·        Luzera: 35 metro, badaude batzuk luzeagoak.
·        Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin eta mosketoiak deskolgatzeko.
·         Nola heldu: Le Palud Sur-eko herritik, Castellaneko herrira doan bidea hartu, bertara bidean, Couloir Samson-era joateko errepidea hartu eskumara, eta kilometro bat jeitsi ondoren errepidea, kotxea utzi behekaldean, rotonda txiki bat dago biratzeko.
·         Bibliografia:  Livre topo escalade au verdon - lei lagramusas (Palud Sur du Verdoneko herriko tabernan erosteko eta begirada bat botatzeko aukera dago)




ERREPORTAIA:

Campingean goiz euritsua izan genuen.


Couloir Samsom-eko paretatzarrak


Erreka pasatzeko egin beharreko tirolina


Igaro beharreko ferrata


Inguru ikaragarri polita


Zaparrada ta geu guztiz babestuta


Les Poils du Hulk (7b+), Mikelek zabaldu zuen bidea ta bigarrenez eman nion, oso gogorra, chorreron del bueno.



Bueltan tirolina zeharkatzen




Georges du Verdon, derrigorrezko bisita!!


Azken izpiak



Hemen hurrengo egunean MONTAGNE DES RUSSES (6b/200m)

Hemen hurrengo egunean LES DALLES GRISES BIDEA (V+/175m)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina