2016(e)ko urriaren 2(a), igandea

2016_07_24-Les Montagne Russses (6a+/6b/200m)

SARRERA:
2016ko udan, furgoneta hartu eta Mikelekin batera, Ecrinsetara joan giñan 15 egunez, ingurua ezagutzera, plan asko, aukera asko eta eguraldiak egiten uzten zigunaren arabera aukera ezberdin asko, azkenean 15 egun hauek horrela banatuta gelditu ziren, leku ikaragarriak eta oroimenean grabatuta geldituko diren opor batzuk:

Alpeetan udan egin genuen oporrak bukatu ziren, bertara eguraldi txarra sartu ahala, apurka Frantziako hegoaldera mugitu behar izan giñan, eta aurretik fitxatuta geneukan leku batera joan giñan, Georges du Verdon, Frantziako Provenzan.

Barrabeseko blogetik ateratako artikulua, neuk baino hobeto deskribatzen duena:
“ A la altura de numerosos sitios del mundo, podemos fácilmente cualificar el Verdon de un sitio excepcional. ¿Por dónde empezar cuando nos es confiada la difícil tarea de presentar un sitio importante con más de un millar de vías de escalada? Empezamos por situarlo, e intentamos de describir la sensación una vez que se ha estado en este lugar, de contarlo, porque el Verdon no puede ser apreciado sin conocer algunos trozos de su historia...

LES MONTAGNE RUSSES BIDEA



·         L1 (6ª+/40m) Bloke pausu bat erdian, eta itsasgarritasunezko pausu finak.
·         L1 bis (III+/50m) Lehen bilgunetik ezkerrera jarraitu, eta hitoak jarraituz hurrengo bilgunera heldu. Guek soka gabe egin genuen, ez dauka arrisku handirik.
·         L2 (6b/35m) Ezkerretara trabesia bat, bloke pausu batzuk eta gero altuera irabazi.
·         L2 bis (II+/30m) Ezkerretara jarraitu eta beste bilgune bat.
·         L3 (6a+/35m) Diedro batetik atera eta eskumara bota, hemetik berriro igo eta trabesia bat, kontuz ibili, apur bat jeisten baita, bigarrenari soka batzean ez botatzeko.
·         L4 (6a/40m) Orratz txiki bat, ondo txapatuta eta ondoren kresta batera ateratzen da, rapelatzen da.
·         L5 (6a+/35m) Arrakal bat jarraitu, eta goikaldea ezkerrera jarraitu bilgunera heltzeko.
·         L6 (6a//30m) Diedrotxo bat eta plaka bat.
·         L7 (6a+/30m) Arrakal bat erdian eta diedro txiki bat, arroka fina eta bilgune erosoa.

Info gehiago HEMEN

FITXA TEKNIKOA:
·        Zailtasuna: 6a+/6b
·        Luzera: 200 metro
·        Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin eta rapelatzeko argollekin.
·         Materiala: 14 zinta expres eta bilguneetarako materiala. Soka simplea, baina kontuz rapelekin.
·         Nola heldu: Bastionera joateko errepidea hartu, lehen kurbetara heltzean, lehen parking bat aurkitzen dugu. Bertan aparkatu eta  Main Morteko barrankoa jarraitu, behekaldera heldu arte, bertan hitoak segidu eta lehen txapak aurkituko ditugu, THT eta beste eskalada  horiek alde batera utziz.
·         Bibliografia:  Livre topo escalade au verdon - lei lagramusas (Palud Sur du Verdoneko herriko tabernan erosteko eta begirada bat botatzeko aukera dago)

ERREPORTAIA:

Campingean goizetik esnatu ta ondo gosaldu


Main Morte ingurua


6ª+/6b-ko plaka fin batean, ur tantak eta arrakal txikiak.


Bilgunea erlaitz on batean


Atseden txiki bat eta ur trago bat, bero asko egiten duen horma bat, gomendagarria goizetik ahaztea.


Plaka asko eta trabesia asko, ez zitzaigun asko gustatu, eskalada hau, gehiago gustatu zitzaigun Escaleseko bertikaltasuna.


40 metrotako tirada polit bat, arrokaren kalitatea ikaragarria.


“Georges du Verdon” leku ikaragarria


Leku polita, baina bidea ez zitzaigun asko gustatu, Eginoko eskaladaz gogoratu giñan, bertikaltasuna baia erlaitz askorekin, luzeen artean ibili beharra, baina hortik datorkio “Montagne Russes” bidea.

Hemen hurrengo egunean LES DALLES GRISES BIDEA (V+/175m)


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina