SARRERA:
2016ko udan, furgoneta hartu eta Mikelekin batera, Ecrinsetara joan giñan 15 egunez, ingurua ezagutzera, plan asko, aukera asko eta eguraldiak egiten uzten zigunaren arabera aukera ezberdin asko, azkenean 15 egun hauek horrela banatuta gelditu ziren, leku ikaragarriak eta oroimenean grabatuta geldituko diren opor batzuk:
Alpeetan udan egin genuen
oporrak bukatu ziren, bertara eguraldi txarra sartu ahala, apurka Frantziako
hegoaldera mugitu behar izan giñan, eta aurretik fitxatuta geneukan leku batera
joan giñan, Georges du Verdon, Frantziako Provenzan.- Mont Pelvoux (Couloir Cooliedge) (3.934m)
- Le Barre des Ecrins eta Dome Neige (4.102m)
- Ailefroide eskalada_Paroi de la Fissure: Songe d'une nuit de sabbat (250m/6a)
- La Meije (3.984m) Refuge de Aigletik (saiakera).
- Georges du Verdon_Hulk sektorea (kirol eskalada)
- Georges du Verdon_Montagne des Russes (200m/6a+/6b)
- Georges du Verdon_Les dalles grises (175m/5c)
- Les Calenques_Le Candele (150m/6b)
- Rodellar (Kirol eskalada)
Barrabeseko
blogetik ateratako artikulua, neuk baino hobeto deskribatzen duena:
“ A la altura de numerosos
sitios del mundo, podemos fácilmente cualificar el Verdon de un sitio
excepcional. ¿Por dónde empezar cuando nos es confiada la difícil tarea de
presentar un sitio importante con más de un millar de vías de escalada?
Empezamos por situarlo, e intentamos de describir la sensación una vez que se
ha estado en este lugar, de contarlo, porque el Verdon no puede ser apreciado
sin conocer algunos trozos de su historia...
LES DALLES GRISES BIDEA
- L1 (V+/30m) Arrakal bertikalak eta diedro txikiak, hasiera apur bat labainkor, luzearen erdialdean, edo eskumatik edo ezkerretik joateko aukera, gero trabesia Cocoluchera ez sartzeko.
- L2 (V+/35m) Fisura txikiak eta ur tantak, oso mugimendu politak eta txapaje ona.
- L3 (IV+/25m) Cocoluchetik urruntzen gara eta ezkerretik doan diedro batetik igo arazo gabe.
- L4 (V+/35m) Plaka fina, baina arrakal eta buzoi onak dituena, arrokaren kalitatea hobea, eta plaka grisa gozatzekoa.
- L5(V+/35m) Aurrekoaren tonika berdina, baina sabai txikiren bat, kantu asko duena eta hankak edonon.
- L6(V/20m) Azken luzea, guk aurrekoagaz enpalmatu genuen, aurrekoaren tonika baina apur bat zapalduagoa, oso polita baita.
FITXA TEKNIKOA:
- · Zailtasuna: V+ edo 5c+
- · Luzera: 175 metro
- · Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin eta rapelatzeko argollekin.
- · Materiala: 14 zinta expres eta bilguneetarako materiala. Guk soka bikoitzak eraman genituen eta sinplearekin rapelatzeko orduan jaleoa izan daiteke.
- · Belverede de Carelleko begiratokietara iritsi behar gara. Bidetik 100 metrotara bloke handi bat dago, bertan rapel instalazio oso on bat dagoena, eta arrokan “Les dalles grises” jartzen du. Horma rapelatu behar da ta ondoren berriro igo, instalazio berdinera heltzen gara.
- · Bibliografia: Livre topo escalade au verdon - lei lagramusas (Palud Sur du Verdoneko herriko tabernan erosteko eta begirada bat botatzeko aukera dago)
ERREPORTAIA:
Bertikaltasuna
Rapel instalazioa, oso ondo
markatuta
Rapelatzen
Arrokaren kalitatea
ikaragarria da, oso ondo txapatuta dagoena eta mugimendu atletikoak eskatzen
duena, baina oso eskalada mota polita.
Cocoluche
Ingurua ikaragarria da, “escalada
de ambiente y patio 100%”. Les dalles grises frantzesez, plaka grisak esan nahi du, arrakalak eta ur tantak, bide erraza eta oso gomendagarria.
Gustora, bilgune guztiak oso
erosoak dira.
Azken egunetan jausitako
euriengaitik, erreka apur bat zikin zijoan.
Azken hiru luzeak apur bat
luzatu genituen eta bi luzetan egin genituen.
Verdon!!! Pasote! Eskalatu
beharreko leku bat.
Goikaldean, sokak batu eta
heroiak izango bagina moduan turisten artean paseatu kotxeraino, extralurtarrak
izango bagina begiratzen gintuzten.
Parkingean, aulkiak atera eta
garbantzu batzuk prestatu genituen, espinaka batzuekin, eta eguraldia hurrengo
egunerako txarra zetorrenez, ba furgoneta ta 400 kilometro Les Calenquesera,
hurrengo egunean “Le Candele” (180m/6b)
eskalatzeko asmoa geneukala.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina