Aspe mendia, mendebaldeko
Piriniotako mendirik ikaragarrienetakoa da, hortaz aparte inguru honetako mendi
garrantsitzu bat ere bada, Pico Lecherinesekin batera, Candanchuko eski estazioa aurkitzen den zeaiak
harresi kartstiko batez mozten du.
Bere altuera 3000 metrotara
iritsi ez arren, bere aurpegi basatietan mendi ekintza oso politak aurkitu
ditzakegu, haien artean aipagarrienak Edil bidea ipar aurpegian
(Rabada-Navarrok) zabaldua eta bere garaian pirinioko negu ekintza zailena zena
(M6 gradukoa), bere ipar korredore klasikoa, Mikelekin neguan egin genuena ta
oso zapore ona utzi ziguna, eskalatzeko ere aukera asko ditu, aipagarriena
“Subterranea S.L.” bidea da (300m/6b) eta nola ez, Murcielagos ertza.
MURCIELAGOS ERTZA (400m eta IV/IV+)
Azken hau, 1962.urtean zabaldua,
Alberto Rabada buru zela, Aisako bretxan hasten da (2.325m) eta ertza jarraituz Aspeko tontorrera iristen
da, 400 metrotako ertza IV-IV+ graduko
eskalada oso polit bat jarraituz. Arrokaren kalitatea ez da hoberena, eta tarte
batzuetan arroka apurtua aurkitu dezakegu, hala ere pena merezi duen aktibitate
bat dela esango nuke.
Aisako bretxatik gora, lehen luze
bat dago, iltze bat ikusten da, eta arrakal bat jarraituz, zerbaitekin babestu
ta beste hiru iltze, goikaldean eraztunekin egindako bilgune bat dago, hemen
soka batu eta leku errezetik goaz “Dondeestastu” orratzera, bilgune bat dago
behekaldean, tximinia erreza, bi aukera, edo eskumatik edo ezkerretik, III
graduko tximinia erraza eta bilgune bat repisa batean.
Beste luze bat, IV gradukoa,
iltze asko dituena, eta oso polita, patio asko dauka eta “Dondeestanestos”
orratzara heltzen gara, hemetik ensamblean jarraitu rapel bilgune batera iritsi
arte, 20 metrotako rapela egin ta azken tartea gelditzen zaigu, hiru luzetan
egin daitekena lasai asko.
Lehenik eta behin bloke bat,
nahiko erraza, iltze batzuekin eta bilgune bat goian ezkerretarantza joz.
Ondoren tripatxo bat igaro behar da, arroka ona duena eta babestu beharreko
gune bat jarraituz hurrengo bilgunea aurkitu arte. Azken luzea jarraitu eta
ezkerrera jarraitu beharrean eskumara bidezka erraz bat ikusten da parabolt
zahar batekin, geu ez genuen ikusi ta ezkerretik jarraitu genuen, tontor
aurrera iritsi arte, blokeak nonnahi bilguneak egiteko, hemetik Aspeko
tontorrera ertz zabal batetik jarraitu beharreko bidezka.
FITXA TEKNIKOA:
- Nola heldu: Candanchuko eski estazioko parkingean (1550m) uzten dugu kotxea eta bertatik eski pistak jarraituz Tortiellaseko lepora heltzen gara. Tortiellaseko lepotik Aspeko ipar aurpegia ikusten dugu, hemen daukagun lautada txikia jarraituz, eski pistak atzean utziz, eta ipar-ekialdeko zirkuan sartuz, hemetik Aisako bretxa ezkerrean gelditzen zaigu.
- Denbora: Hurbilketa 2 ordu, ertza 4 ordu eta jeitsiera ordu bat eta erdi.
- Zailtasuna: IVÂș-tik ez gara igoko, eta pausu zailenak paraboltekin edo iltzeekin babestuta ditu, ertz oso erraza, galtzeko aukerarik ez dituena, eta bertatik ihes egiteko aukera asko dituena.
- Materiala: BIlguneetarako eranztunak, segurtasun mosketoiak, 6 expres zinta, friend batzuk (0.5 eta 1 artekoak oso ondo doaz) eta fisurero batzuk. Horretaz aparte erastun batzuk zubi arrokentzako eta 60 metrotako soka fina (8.6mm).
- Nola jeitsi: Ertz guztia egiterakoan, tontorrera ateratzen gara, bertatik hitoak jarraituz, bide normaletik jeisten gara, eta Candanchutik datorren bide normala jarraituz berriro ere bueltatzen gara leku berdinetik.
ERREPORTAIA:
Tortiellaseko lepora heltzen
Pico de la garganta inguruko
zirkua
Apurka Candanchuko eski pistak
albo batera uzten ditugu eta mendian murgiltzen gara
Aspe mendia, ezkerrean Aisako
bretxa eta bertatik tontorrera doan Murcielagos ertza.
Lasai asko
Ertzaren lehen luzera heltzeko azken
metroak,
Mikel lehen luze honetan (IV) luze hau nahiko “pikantea” iruditu zitzaidan, besteak baino zailagoa, txapajea egiteko arrokak ez zuen konfidantza askorik ematen eta repisa batzuetara jausteko aukera.
Goiko bilgunetik Mikelek
atereatako argazkia
Aurretik daukaguna
Jonan eta neu, atzetik.
“Dondeestastu” orratzaren
bilgunean
Paraje ezin hobea, eta eguraldi
oso ona
“Dondeestanestos” orratzara igaro
beharreko luzea, oso polita, eta iltze askorekin.
Bi orratzen artean gelditzen den
bilgunea eta atzean eskalatzen patio ikaragarri batekin.
Titanica!!!
Eta hemen flojete bat orratzaren
goikaldera heltzen
Orratzetik aurrera, ertz erraz
bat jarraitu behar da
Aspeko tontorrera heltzeko igaro
beharreko diedrotxo bat
Giro handiko eskalada
Azken metroak tontorrera heltzeko
Aspeko tontorra
Pozik
Jeitsiera lasaia bide normaletik,
kotxean zerbait jan eta etxera buelta bidea hartu genuen.
Hauxe da dana, espero gozatu
izana.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina