2017(e)ko irailaren 20(a), asteazkena

2017_09_17-Foratata (Ertzen trabesia)

Pasadan asteburuan Mikelegaz gelditan naz zapatuan bazkaldu ta gero Valle de Tenera jeisteko, ideia domekan Foratatako Capricho de Primavera (6c/430m) (V+oblig) eskalatzea zan, baia domeka goiza oso haizetsua eta hotza hasi zan, hala ere soka eta materiala hartu genuen, eta bidearen oinarrirarte joan giñan, baina haizeak eta frantziako mugatik zetozen lainoak atzera bota gintuzten, han geunden, goizeko 10tan Foratata azpian, gauzak harri batzuen artean ostondu eta gero Foratatako normaletik igotzen hasi giñen, Foratatara heldu arte, hemendik jeisteko ta Foratata Oriental eta Occidentalen ondotik pasaz, Brechara heltzeko. 



Hemendik Formigaleko bidea hartu genuen berriro, utzitako soka eta txapak hartu eta kotxera joan giñan, bazkari on bat prestatu genuen Olivaneko picknik gunean eta tonto aurpegiagaz bueltau giñan etxera, hori bai, egindako ibilbidea eskalada bidea bezain ona izan ez baden arren, asko gustatu zitzaigun.

FITXA TEKNIKOA:


Hemendik Formigaleko bidea hartu genuen berriro, utzitako soka eta txapak hartu eta kotxera joan giñan, bazkari on bat prestatu genuen Olivaneko picknik gunean eta tonto aurpegiagaz bueltau giñan etxera, hori bai, egindako ibilbidea eskalada bidea bezain ona izan ez baden arren, asko gustatu zitzaigun.


ERREPORTAIA:

El Sitio tabernara joan giñan, garagardo batzuk hartzera, gaba heldu arte.




 Ondoren, parkingean afari goxo bat prestau giñun ta arineketan ogera, oingoan gonbidatu berriarekin.


  
Hurrengo goizean, haizea eta hotza, hala ere gauzak artu ta hormara joan giñan, baia ez genuen argi ikusi ta zirkular polit hau egin genuen. Canal Sur igo eta bertatik tontorrera, Virak hartu ta hurrengo tontorrak eginaz Brechara jeitsiz kotxera bueltatzea.


Capricho de Primaverako hegoaldeko espoloia.



Mikel hegoaldeko kanaletik ateratzen.



Valle de Tena, Sallent eta Lanuza, urtegiagaz ta Telera maiteak.




Peña Telera, Maribel, Maria Jose, Maria Luisa eta nobia guztiekin, negua heltzeko gogoak badaude.



Formigal ingurua.



Jeitsiera hasten, rapel instalazio dezente daude, eta sirga batzuk tarte zailenak jeisteko, kontuz ibiltzekoa.



Arriel, Palas, Balaitus eta Frondiellas ingurua.



Foratata eta Foratata Occidental orientalera bidean, eguna aurrera joaz hobera egin zuen.



Laguntxu bat, bere etxeko atarian.



Eguzkilorea.



Formigalera bidean, jeitsiera polita, eguna sano hobera joan zan, pena ez sartu izana horman.



Olivaneko picknik gunean bazkaritxoa prestatzen, arroza kubatar erara.



Pena ez eman izana, baia beno, modu polit batean salbatu genuen eguna, oso polita iruditu zitzaigun mendia, bista ikaragarriak dituena, eta paseo hutsa ez dena. Hurrengoarte!

2017(e)ko irailaren 12(a), asteartea

2017_08_02-Frailia (937m)_Normala (III+/IV)

SARRERA

Arrastitxo gelditan naz Jonanegaz Galdakaon eta arrastiko 6tan hasten gara Arrazolatik gora, Anbotoko Sakonatik igoten dan bidea hartu beharrean Ekialdeko ertzera doan bidea hartzen dugu, orain dala bi urte eskalatu nauen ertz hau Jonanegaz baita. ERREPORTAIA HEMEN.

Ertzera jarraitu beharrean Frailerantza doan bidexka hartzen dogu, puntu gorri batzuk jarraituz, metroak irabaziz Frailiako orkillagaz aurkitzen gara, hemen igotako soka fina ateratzen dugu eta eskalatzeko duen luze bakarra eskalatzen dugu, 40 metro inguru III+eko gradukoak, expo dezente duena eta gauza asko mugitzen direnak, friend joko txiki bat igo genuen, mikroak gehien bat baina ez genituen erabili, luzean zehar parabolt bi eta bi iltze aurkitu ditzazkegu tontorrera heldu baino lehen. Egin beharreko pausuak “AD” bezala graduatuta daude, behin eskalatuta Frailiako tontor basatira helduko gara, 937mtan.

Jeitsiera, leku berdinetik, tontorretik hiru metro beherago eta eskumatan dagoen bilgunetik egitea da gomendagarriena. Bidea 2005etan rekipatua izan zan paraboltekin Joserra Basagurenen eskutik.

ERREPORTAIA

Frailiara bidean, tubo organo politak igarotzen dira.



Jon Ander Frailiako hormatxoa eskalatzen, gomendagarria zinta luzeak eramatea.



Neu bilgunera iristen, begetazio asko, bilgunea parabolt bat eta bi iltze triangulatuta altzairu kordelagaz.


Lainoa sartzean jaku tontorrera heldu bezain laster.


Selfie tontorrean.


Rapelatzen, 60 metrotako sokagaz ondo heltzen da, hala ere hobe tontorretik apur bat beherago dagoen instalazioa erabiltzea.



Tontor erraza baia oso ezezeaguna, eguraldi arraroa ematen duten arrasti baterako eta Anbotoko tontorragaz lotzeko ekintza gomendagarria, sikeran bizitzan behin itekoa.

Hurrengoarte


2017(e)ko irailaren 9(a), larunbata

2017_07_23-Adieu Zidane (6a/120m)

SARRERA:

Alpeetan udan egin genuen oporrak bukatu ziren, bertara eguraldi txarra sartu ahala, apurka Frantziako hegoaldera mugitu behar izan giñan, eta aurretik fitxatuta geneukan leku batera joan giñan, Georges du Verdon, Frantziako Provenzan.

Bigarren egunean, aurreko egunean ARETE DU BELVEREDE (6a+/250m) eskalatu eta gero, zerbai lasaiagoa bilatu genuen, disfrutatzekoa, alpeetan izandako lesioak eta gero asko ez indartzeko. Aukeratutako bidea, Adieu Zidane izan zan, bide erraza baia oso oso gomendagarria.

Georges du Verdon Frantziako Provenzan kokatuta dagoen kañoi batzuk dira, bere hormetatik ikaragarriak diren eskalada batzuk dituena, urteak aurrera joan ahala munduko eskalada leku famatuenatriko batean bilakatu da, eta bizitzan behin gutzienez eskalatu beharrekoa, geu hiru egun egon giñen bertan eta laburra iruditu zitzaigun, Alpeetara goazen hurrengo aldian edo joaterakoan edo jeisterakoan derrigorrezko geldialdia bilakatuko dena guretzat.

NOLA HELDU:
Moustierseko errepidea hartzen dugu gargantetara bidean, igotzen goazen heinean, Galetaseko parkingera heltzen gara, eskumatan gelditzen den parking txikitxoa, turistaen kotxeakaz Beteta egoten ohi da. Ahalik eta ondoen aparkatu, onena goizetik joatea eta hórrela aparkatzeko arazorik ez.

NOLA HELDU BIDERA:
Parkingetik hito batekin markatuta bidezka bat hartu ta eskumaldean gelditzen den bilgune batetik rapelatu. R1: 30m; Rapel normala, ondoren trabesia egiten den lekurarte jeisten da. Hemendik R2, 50 metrotako rapel bolatua, oso bolatua, ikaragarria da. R3, 35 metro inguru, bidearen basera heltzeko.

FITXA TEKNIKOA:

  • L1 (V+/30m): Hasierako luzea, nahiko etzana dena, laja asko ta oso ondo txapatua, bilgunera heltzeko ur tantatxoetan pausu bat dauka.
  • L2 (6a/30m): Bilgunetik eskumatara joateko tendentziagaz, sabaitxo bat deko, ondoren apur bat lasaitzen da ta bukatzeko pausu fin bat, bilgunea eskumatan dago, apur bat izkutatuta dago.
  • L3 (6a/30m): Bilgunetik zuzen jarraitzen du gora, desplome tripatxoa bilatu nahiean ta ezkerretik doan arrakalatik igoz heltzen da balkoitzo batera, bilgunea zuhaitzean egiten da.
  • L4 (6a/35m):Bidearen luze politena, trabesia fin bat, hankak oso ondo mugitu beharrekoa ta ezkerretara tendentzia duena, inguru ikaragarri batean. Bi aukera, aurretik rapelatu dugun bilgunean bilgunea egin edo hurrengora jarraitu, 3-4 parabolt gehiago, hau gomendagarriagoa da.
  • L5 (6a/30m): Bilgunetik atara ta gune erraz eta apurtu batetik igo, arrakal batera pasa ezkerretara ta ondoren zuzenean, irterako pausua apur bat tontoa, repisa gertu duelarik, goikaldean arroka txiki asko, bilgunea errepidearen hormatxoaren ondoan, azken zati hau  Hissage Nocturne bidearen berdina da.


ERREPORTAIA:

Jon Ander lehen rapela hasteko zorian, goizeko lehen orduan guztiz gerizpetan.


Gure soka bikoitzak lehen luzetik eta goian Mikel bigarren luzea hasten. Argazki honetan ikusten da rapelatzen den sabaia eta ze rapel aereoa den.


Hirugarren luzeko ur tantatxoetan gora (Argazkia Mikel)


Sabaitxoa ekiditzen da ta arrakalatik ezkerretara bilgunera heltzeko.


Laugarren luzeko trabesia egiten, Marie.


Hirugarren bilgunean, selfie time.



Azken luzeko metroak bukatzen, azken luze hau etzanagoa eta irteerakoa da, atzean Jon Ander bilgunean.



Azken bilgunetik soka errekuperatzen.



Jon Ander azken bilgunera heltzen, atzean Sant Croix lakua eta zubiarekin.



Oharrak:
Bide laburra eta polita, inguru oso polit batean, oso ondo txapatua ta saneatua dago, jendeak asko errepikatzen duena. Udan joan ezkero goizean egiteko ahalik eta arinen, izan ere gerizpetan dago, neguan ordea arrastiko azken orduan egiteko bidea.
  • ·     R2 bilgunea nahiko ostonduta dago, eskumatara zabaldu behar gara.
  • ·     Behin rapelatzen hasiak bagara, goikaldetik atera beharko gara, behetik ez dago irteerarik ez bada igeri egiten edo kayak/kanoan.


2017(e)ko irailaren 7(a), osteguna

2017_07_22-Arete du Belverede (6a+/250m)

SARRERA:


Alpeetan udan egin genuen oporrak bukatu ziren, bertara eguraldi txarra sartu ahala, apurka Frantziako hegoaldera mugitu behar izan giñan, eta aurretik fitxatuta geneukan leku batera joan giñan, Georges du Verdon, Frantziako Provenzan.

Alpeetako tralla ta gero, Verdoneko Le sud Palud herrian agertu giñan, afaritxoa prestatu eta garagardo bat hartu ta gero, hurrengo egunean goiz hasteko, beste bide bat eskalatzeko asmoa geneukan, baina azken orduan hau agertu jakun liburuan ta bere orientazioa, zailtasun baxua orokorrean ta bere luzera eta kokatuta dagoen giroa, Verdoneko inguru hau ezagutzen genuela gehituz, hara hurbiltzea egin zigun.


Georges du Verdon Frantziako Provenzan kokatuta dagoen kañoi batzuk dira, bere hormetatik ikaragarriak diren eskalada batzuk dituena, urteak aurrera joan ahala munduko eskalada leku famatuenatriko batean bilakatu da, eta bizitzan behin gutzienez eskalatu beharrekoa, geu hiru egun egon giñen bertan eta laburra iruditu zitzaigun, Alpeetara goazen hurrengo aldian edo joaterakoan edo jeisterakoan derrigorrezko geldialdia bilakatuko dena guretzat.

Aurten pare bat bide egin genituen, baie handik eskapatu bezain laster bueltatzeko gogoakaz sartu jakuzan, ta izen gehiago dituzten, Picheniblue, Ticket danger edo Sende Limite famatuak.

FITXA TEKNIKOA: 



ARETE DU BELVEREDE:

Eskalada klasika bat, oso gomendagarria, bere kokalekua eta bere bakartasunari luzeen edertasuna, eskalada mota ezberdinak eta harrokaren kalitate ezin hobea geitzen baldin badiogu ikaragarrizko eguna gelditu jaku.

Lehen bi luzeak zailenak dira, lehen luzea diedro tximini batetik igotzen da, nahiko pikantea, V+, baia expo handia duena, txapak dezente urruntzen dute eta eskalada teknika eta burua  exigitzen duen luzea da, niretzako bidearen luze zailena, bigarren luzea, 6a+ fisura espoloi batetik dihardu, baina enpotre onak egitea bideratzen du eta apur bat itsasgarritasunagaz jolastu ezkero ondo egiten da.

Hemetik aurrera V/V+ graduan mugitzen diren luzeak, dena kantodunak, eskalada oso polita ahalbideratzen duena, fisurak, arrakalak, diedroak eta tximiniak, desplome txikiren bat eta bloke irteera potentilloa duten luzeren bat, baia gozatzekoak.

HURBILKETA:


Iturria: TodoEscalada (web)

Jaitsiera, nahiko konplikatua, parkingetik kurbara jarraitu hitoa aurkitu arte, bertatik puntu gorriak jarraituz klabijak aurkitu arte eta puntu batean rapel instalazio bat aurkitzen dugu, 35-40 metrotako rapela, geuk badazpada soka bikoitzekin rapelatu genuen.


Mikel eta Marie, ondoan dagoen 6b+ eko bide bat egin zuten gure ondotik, gero gurera pasatzeko goikaldean.


Jonan eta ni bigarren bilgunean.



Verdon, erreka, kanoak, gerizpea eta kalitatezko arroka, polita da VERDON!!!


Jonan ta ni, laugarren bilgunean, hemen Mikel eta Marie gure atzetik etorri ziren, beraien bidean jada eguzkia guztiz ematen baitzuen. Bide guztia ekipatuta ta bilguneak bi paraboltekin.


Jon Ander seigarren luzeko pitzaduratik gora, ikaragarri ona.


La Maline ingurua


Beste pitzadura bat eta zuhaitzetan eskumara jarraituz diedro eta laja bat jarraituz bilgunera heltzen da (V+).


Georges du Verdon, apurka metroak irabazten goaz, goikaldera atera arte, irteera pikantoi bat, goiko errepidera ateratzeko, bilgunea edo zuhaitzetan edo bilgunean, kontuz ibili harrritxo solte asko baitaude.


Eguerdiko 14tan kotxean giñan, kampingera joan, dutxatu, makarronada galanta prestatu eta dutxatu ta gero herrira joan giñan Tourra ikusteko asmoarekin ta garagardo on batzuk hartzera, Leffe!!!!!


"LA BUENA VIDA"
Holako egunak bulegoko hilabete bat konpentsatzen dute

Laster gehiago