Alpeetan udan egin genuen oporrak bukatu ziren, bertara
eguraldi txarra sartu ahala, apurka Frantziako hegoaldera mugitu behar izan
giñan, eta aurretik fitxatuta geneukan leku batera joan giñan, Georges du
Verdon, Frantziako Provenzan.
Alpeetako tralla ta gero, Verdoneko Le sud Palud herrian
agertu giñan, afaritxoa prestatu eta garagardo bat hartu ta gero, hurrengo
egunean goiz hasteko, beste bide bat eskalatzeko asmoa geneukan, baina azken
orduan hau agertu jakun liburuan ta bere orientazioa, zailtasun baxua
orokorrean ta bere luzera eta kokatuta dagoen giroa, Verdoneko inguru hau
ezagutzen genuela gehituz, hara hurbiltzea egin zigun.
Georges du Verdon Frantziako Provenzan kokatuta dagoen
kañoi batzuk dira, bere hormetatik ikaragarriak diren eskalada batzuk dituena,
urteak aurrera joan ahala munduko eskalada leku famatuenatriko batean bilakatu
da, eta bizitzan behin gutzienez eskalatu beharrekoa, geu hiru egun egon giñen
bertan eta laburra iruditu zitzaigun, Alpeetara goazen hurrengo aldian edo
joaterakoan edo jeisterakoan derrigorrezko geldialdia bilakatuko dena guretzat.
Aurten pare bat bide egin genituen, baie handik eskapatu
bezain laster bueltatzeko gogoakaz sartu jakuzan, ta izen gehiago dituzten,
Picheniblue, Ticket danger edo Sende Limite famatuak.
ARETE DU
BELVEREDE:
Eskalada klasika bat, oso gomendagarria, bere kokalekua
eta bere bakartasunari luzeen edertasuna, eskalada mota ezberdinak eta
harrokaren kalitate ezin hobea geitzen baldin badiogu ikaragarrizko eguna
gelditu jaku.
Lehen bi luzeak zailenak dira, lehen luzea diedro tximini batetik igotzen da, nahiko pikantea, V+, baia expo handia duena, txapak dezente urruntzen dute eta eskalada teknika eta burua exigitzen duen luzea da, niretzako bidearen luze zailena, bigarren luzea, 6a+ fisura espoloi batetik dihardu, baina enpotre onak egitea bideratzen du eta apur bat itsasgarritasunagaz jolastu ezkero ondo egiten da.
Hemetik aurrera V/V+ graduan mugitzen diren luzeak, dena kantodunak, eskalada oso polita ahalbideratzen duena, fisurak, arrakalak, diedroak eta tximiniak, desplome txikiren bat eta bloke irteera potentilloa duten luzeren bat, baia gozatzekoak.
Iturria: TodoEscalada (web)
Jaitsiera, nahiko konplikatua, parkingetik kurbara jarraitu hitoa aurkitu arte, bertatik puntu gorriak jarraituz klabijak aurkitu arte eta puntu batean rapel instalazio bat aurkitzen dugu, 35-40 metrotako rapela, geuk badazpada soka bikoitzekin rapelatu genuen.
Mikel eta Marie, ondoan dagoen 6b+ eko bide bat egin zuten gure ondotik, gero gurera pasatzeko goikaldean.
Jonan eta ni bigarren bilgunean.
Verdon, erreka, kanoak, gerizpea eta kalitatezko arroka, polita da VERDON!!!
Jonan ta ni, laugarren bilgunean, hemen Mikel eta Marie gure atzetik etorri ziren, beraien bidean jada eguzkia guztiz ematen baitzuen. Bide guztia ekipatuta ta bilguneak bi paraboltekin.
Jon Ander seigarren luzeko pitzaduratik gora, ikaragarri ona.
La Maline ingurua
Beste pitzadura bat eta zuhaitzetan eskumara jarraituz diedro eta laja bat jarraituz bilgunera heltzen da (V+).
Georges du Verdon, apurka metroak irabazten goaz, goikaldera atera arte, irteera pikantoi bat, goiko errepidera ateratzeko, bilgunea edo zuhaitzetan edo bilgunean, kontuz ibili harrritxo solte asko baitaude.
Eguerdiko 14tan kotxean giñan, kampingera joan, dutxatu, makarronada galanta prestatu eta dutxatu ta gero herrira joan giñan Tourra ikusteko asmoarekin ta garagardo on batzuk hartzera, Leffe!!!!!
"LA BUENA VIDA"
Holako egunak bulegoko hilabete bat konpentsatzen dute
Laster gehiago
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina