2017(e)ko irailaren 7(a), osteguna

2017_07_22-Arete du Belverede (6a+/250m)

SARRERA:


Alpeetan udan egin genuen oporrak bukatu ziren, bertara eguraldi txarra sartu ahala, apurka Frantziako hegoaldera mugitu behar izan giñan, eta aurretik fitxatuta geneukan leku batera joan giñan, Georges du Verdon, Frantziako Provenzan.

Alpeetako tralla ta gero, Verdoneko Le sud Palud herrian agertu giñan, afaritxoa prestatu eta garagardo bat hartu ta gero, hurrengo egunean goiz hasteko, beste bide bat eskalatzeko asmoa geneukan, baina azken orduan hau agertu jakun liburuan ta bere orientazioa, zailtasun baxua orokorrean ta bere luzera eta kokatuta dagoen giroa, Verdoneko inguru hau ezagutzen genuela gehituz, hara hurbiltzea egin zigun.


Georges du Verdon Frantziako Provenzan kokatuta dagoen kañoi batzuk dira, bere hormetatik ikaragarriak diren eskalada batzuk dituena, urteak aurrera joan ahala munduko eskalada leku famatuenatriko batean bilakatu da, eta bizitzan behin gutzienez eskalatu beharrekoa, geu hiru egun egon giñen bertan eta laburra iruditu zitzaigun, Alpeetara goazen hurrengo aldian edo joaterakoan edo jeisterakoan derrigorrezko geldialdia bilakatuko dena guretzat.

Aurten pare bat bide egin genituen, baie handik eskapatu bezain laster bueltatzeko gogoakaz sartu jakuzan, ta izen gehiago dituzten, Picheniblue, Ticket danger edo Sende Limite famatuak.

FITXA TEKNIKOA: 



ARETE DU BELVEREDE:

Eskalada klasika bat, oso gomendagarria, bere kokalekua eta bere bakartasunari luzeen edertasuna, eskalada mota ezberdinak eta harrokaren kalitate ezin hobea geitzen baldin badiogu ikaragarrizko eguna gelditu jaku.

Lehen bi luzeak zailenak dira, lehen luzea diedro tximini batetik igotzen da, nahiko pikantea, V+, baia expo handia duena, txapak dezente urruntzen dute eta eskalada teknika eta burua  exigitzen duen luzea da, niretzako bidearen luze zailena, bigarren luzea, 6a+ fisura espoloi batetik dihardu, baina enpotre onak egitea bideratzen du eta apur bat itsasgarritasunagaz jolastu ezkero ondo egiten da.

Hemetik aurrera V/V+ graduan mugitzen diren luzeak, dena kantodunak, eskalada oso polita ahalbideratzen duena, fisurak, arrakalak, diedroak eta tximiniak, desplome txikiren bat eta bloke irteera potentilloa duten luzeren bat, baia gozatzekoak.

HURBILKETA:


Iturria: TodoEscalada (web)

Jaitsiera, nahiko konplikatua, parkingetik kurbara jarraitu hitoa aurkitu arte, bertatik puntu gorriak jarraituz klabijak aurkitu arte eta puntu batean rapel instalazio bat aurkitzen dugu, 35-40 metrotako rapela, geuk badazpada soka bikoitzekin rapelatu genuen.


Mikel eta Marie, ondoan dagoen 6b+ eko bide bat egin zuten gure ondotik, gero gurera pasatzeko goikaldean.


Jonan eta ni bigarren bilgunean.



Verdon, erreka, kanoak, gerizpea eta kalitatezko arroka, polita da VERDON!!!


Jonan ta ni, laugarren bilgunean, hemen Mikel eta Marie gure atzetik etorri ziren, beraien bidean jada eguzkia guztiz ematen baitzuen. Bide guztia ekipatuta ta bilguneak bi paraboltekin.


Jon Ander seigarren luzeko pitzaduratik gora, ikaragarri ona.


La Maline ingurua


Beste pitzadura bat eta zuhaitzetan eskumara jarraituz diedro eta laja bat jarraituz bilgunera heltzen da (V+).


Georges du Verdon, apurka metroak irabazten goaz, goikaldera atera arte, irteera pikantoi bat, goiko errepidera ateratzeko, bilgunea edo zuhaitzetan edo bilgunean, kontuz ibili harrritxo solte asko baitaude.


Eguerdiko 14tan kotxean giñan, kampingera joan, dutxatu, makarronada galanta prestatu eta dutxatu ta gero herrira joan giñan Tourra ikusteko asmoarekin ta garagardo on batzuk hartzera, Leffe!!!!!


"LA BUENA VIDA"
Holako egunak bulegoko hilabete bat konpentsatzen dute

Laster gehiago

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina