Aste barrua Tena-ko bailaran pasatzeko jeitsi giñen ta asteartean eguraldi txarra ematen zuten, muga inguruko isurialdean, laino gehiago ta prezipitazioak iragartzen zirenez, eguerdi inguruan ematen zuten lehio labur bat aprobetxatu nahiean, Portalet-eko parkingetik atera giñen Cuyalaret mendira lagun guztiak. Azkenean iragartzen zen lehioa arrasti-gaba partean iritsi zen eta laino artean eskiatzen pasa genuen eguna.
Igoera arina, polita eta jeitsiera lasaia, palen orientazioekin jolaseteko aukera ematen duena, eskiekin kotxeraino helduz, gomendagarria.
FITXA TEKNIKOA:
Eski zailtasuna: S2 (oso lasaia) jeitsierako palaren arabera gradu altuagoa.
Desnibela: 600metro aprox
Luzera: 10 km.
KomandoKroketa
ERREPORTAIA:
Lainopean, hasierako tarte lauetan malda aprobetxatu nahian.
Jako, tropelaren zaindari.
Tontor ingurura heltzen.
Talde guztia Cuyalaret-eko tontorrean
Lainopean, taldean jeisten.
Sallent-en Somontano on batzuetaz disfrutatzen.
Eta ondoren, autokan afari goxo bat
Kaloria balantzea positiboa atera zitzaigun egu honetan jejeje
Urtarrilean egindako hotz eta eguraldi sikua aprobetxatuz, interneten bideo bat ikusi genuen, Marques korridorea baldintza oso onekin zegoela, aurreko egunean arrastiz joan giñen Covadonga ingurura, vivac bat egiteko ta hurrengo egunean Torre Santara doan aproximazio luzea eginez, Marques korridorea eskalatzeko, bide oso polita, leku oso basati eta bakartian, ezagutzen ez nuen inguru ikaragarria, ziur asko laster bueltatuko garela.
FITXA TEKNIKOA:
Zailtasuna:III/2/300 metro/55º/AD+
Materiala: Kaskoa, bi piolet, kranpoiak, arnesa, aseguratzeko ekipoa, 60 metrotako bi soka, friend eta fisurero batzuk ondo etor daitezke, 4 izotz torloju eta neguan beti laguntzen dute pare bat iltze, korridorearen baldintzak, elurra eta izotzaren arabera asko aldatu daitezke.
Desnibela: 1500 metro inguru ekintza guztiak; korridorea 300 metro.
Aproximazioa, elur gogorrarekin ta baldintza onekin egin arren, lau orduko hurbilketa dauka.
Torre Santa de Enoleko horma, marques ta sarrera zuzena urrutitik.
Egunsentia eta laino itsaso bat kantauri inguruan.
L1 (60m/III+) irteera diagonala ezkerretara, pare bat iltze daude pausua babesteko, ezkerraldean gelditzen da bilgunea, tramu mixtoak eta elur trakzioan egiteko.
L2 (60m/50º) kanpa erraza, gemelada berotzeko aproposa, bilgunea zuzenean dauden arroketan, ondorengo trabesia egiteko.
L3, trabesia laburra, 30 metro ingurukoa.
metroak irabaziz
Trabesian.
L4 (60m/45º) kanal erraza, ezkerretan zerbait babesteko aukera ematen duena.
L5 (40m/55º) izotz kanpatxo bat ondoren bertikaltasuna hartzen doana, goikaldeko bilgunera heltzeko, eskumatik errezagoa zuzenean sartu baino.
Azken bilgunetik ertz labur bat gelditzen da tontorrera, erraza.
Peña Santa de Castilla ingurua
Peña Santako ipar aurpegia gertuago.
Tontorrean, gustora.
Rapelatzen hasten gara, 5 rapel egin genituen.
Trabesia rapel lateral erraz bat bilgunera heltzeko, hemendik beste bi rapel zorura heltzeko.
Azken rapela apur bat desplomatua da azken tartean.
Bueltatzen, beste hiru orduko jeitsiera hormako basetik.
Vegarredondako iturri eta aterpe inguruan.
Urtarrileko azken argiak, kotxera jeisten.
Torre Santa atzean gelditzen da, hurrengoarte.
Geu joan baino lehenago, egindako aktibitatearen bideoa, ideia bat egiteko.
Imagaz Pirinio aldera jeisten naiz aste barru guztia Tena inguruan pasatzeko, aprobetzatuz lagunak handik zeudela, lehen egunean Portaletera eguerdi partean heldu giñen, ta igoera arin bat egin genuen Pico de Canal Roya tontor arin eta errezera, arrastia aprobetu nahiean.
Igoera oso arina eta gomendagarria, inguruko panoramika ezin hobea eskeintzen diguna.
FITXA TEKNIKOA:
Eski zailtasuna: S1/2 jeitsierako palaren arabera gradu altuagoa.
Desnibela: 700metro aprox
Luzera: 12 km.
Elpirineodejose blogetik hartutako referentzia.
ERREPORTAIA:
Igoera lasaia hasieran, jende ugari inguru honetan.
Goikaldeko inguruan, Pla de Gradiallere-ko inguru laura helduta.
Midi d-Ossau, urruntasunean.
Tontorrean, Aspe-Candanchu-Astun inguruko bista ikarargarriekin.
Team, hau bai plazerra.
Jeisten, eguzkiko azken izpiekin, jeitsiera guztia guretzako.