Uztaileko astelehen arrasti bat aprobetxatuz eguraldi
txarra zetorrela, etxetik hain gertu
daukagun Laudioko eskolara probatzera hurbildu giñen. Jakiteko bere graduzioa
nolakoa zen eta pena merezi zuen.
COVID-19a zela eta, eskola sarbideak eta ekipamendua hobetu dute, orain Aretatik datorren errepidean dauden baserrietatik oso arin heltzen da bidexka bat jarraituz.
Sektorean zeuden sasiak eta vegetaazioa nabarmen garbitu dute eta orain jende gehiago joaten da bertara eskalatzera, 2022ko abenduan egon nintzen bertako lagun batekin, ta lekua ez gustatu arren, bertan sartutako denbora ta dedikazioa eskertzekoa da.
HORMA:
Laudion kokatuta dagoen eskalada eskola txikia, orain
dela urte dezente bide asko ekipatu ziren gradu baxu/ertainekoak. Eskalada mota
plakeroa da, nahiko itzunda dagoena. Ekipamendua ez da munduko onena, deportiba
izateko nahiko eskasa da eta gusturako dezente urruntzen du.
Hormara heltzeko nahiko kaotikoa da, bi aukera daude,
bata horma azpian dagoen baserritik, bidezka bat dago eta bertatik atara gabe
hormaren basera heltzen gara. Beste aukera bat dago, eskolatik gora dijoan
errepidea segi eta ezkerretarantza doan kurba batean kotxea utzi eta langa bat
pasa, bidezka bat segiz hormaren goikaldera heltzen gara, bertan bilgune bat
dago horma rapelatzeko eta hormaren behekaldera heltzeko.
- Ura: Laudioko eskolaren parean iturritxo bat dago.
- Altuera: 18 metro inguru, gehiengo bideak 25 metro ditu.
- Harri mota: Kare harria
- Graduazioa: III+/7a bitartekoa.
Arabako eskalada gidako argazki hauek aurkitu ditut
internetetik
ERREPORTAIA:
Lehen aldia eskalatzen, egia esan oso ondo egin
zuen eta gustatu zitzaiola esan zigun, beste baterako ere animatzeko prest
dagoela.
Oso plakeroak ziren lekuetan kate batzuk jarri genizkion,
beraietatik tiratzeko, ez dela lehen egunean dena ikasten jajaj
Vº graduko bide bateri ematen, polita, plaka askorekin
eta helduleku interesgarriekin
Bukatu, eta dena batuta geneukanean, Laudioko Sorgin
tabernara irabazitako garagardoa edatera.
Eskola, arrastia pasatzeko ondo dago, baina ez dago
zaindua eta inguruan ditugun eskolekin ez da oso gomendagarria, baina lagun
batek esaten duen moduan, leku guztietan probatu behar da, doakoa dela ;)
Hurrenarte
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina