2015(e)ko urriaren 2(a), ostirala

2015_07_27-Laudion eskalda, "El balcon de Maritxu" Escalada en Llodio

Uztaileko astelehen arrasti bat aprobetxatuz eguraldi txarra zetorrela,  etxetik hain gertu daukagun Laudioko eskolara probatzera hurbildu giñen. Jakiteko bere graduzioa nolakoa zen eta pena merezi zuen.

COVID-19a zela eta, eskola sarbideak eta ekipamendua hobetu dute, orain Aretatik datorren errepidean dauden baserrietatik oso arin heltzen da bidexka bat jarraituz.

Sektorean zeuden sasiak eta vegetaazioa nabarmen garbitu dute eta orain jende gehiago joaten da bertara eskalatzera, 2022ko abenduan egon nintzen bertako lagun batekin, ta lekua ez gustatu arren, bertan sartutako denbora ta dedikazioa eskertzekoa da.



HORMA:

Laudion kokatuta dagoen eskalada eskola txikia, orain dela urte dezente bide asko ekipatu ziren gradu baxu/ertainekoak. Eskalada mota plakeroa da, nahiko itzunda dagoena. Ekipamendua ez da munduko onena, deportiba izateko nahiko eskasa da eta gusturako dezente urruntzen du.

Hormara heltzeko nahiko kaotikoa da, bi aukera daude, bata horma azpian dagoen baserritik, bidezka bat dago eta bertatik atara gabe hormaren basera heltzen gara. Beste aukera bat dago, eskolatik gora dijoan errepidea segi eta ezkerretarantza doan kurba batean kotxea utzi eta langa bat pasa, bidezka bat segiz hormaren goikaldera heltzen gara, bertan bilgune bat dago horma rapelatzeko eta hormaren behekaldera heltzeko.

  • Ura: Laudioko eskolaren parean iturritxo bat dago.
  • Altuera: 18 metro inguru, gehiengo bideak 25 metro ditu.
  • Harri mota: Kare harria
  • Graduazioa: III+/7a bitartekoa.


Abenduko arrasti arin batean egindako bisita batean.





Arabako eskalada gidako argazki hauek aurkitu ditut internetetik

photo
Captura_zpsse34z05b.jpg

photo
dafasd_zpss4eqp30i.jpg


ERREPORTAIA:

rapela hasteko prest

photo 2_zpsrmh8kjhh.jpg

Ibanek betik aseguratu zion grigriarekin errezago egiteko Andereri jeitsiera

photo 3_zpsujiupayd.jpg

 aseguratzen ezkerraldean dagoen IV inguruko bide batean

photo 4_zpsevqwawwh.jpg

Lehen aldia eskalatzen, egia esan oso ondo egin zuen eta gustatu zitzaiola esan zigun, beste baterako ere animatzeko prest dagoela.

photo
IMG_20150727_184602_1_zpsqi0sm8id.jpg

photo
IMG_20150727_185244_zpsofngmiqx.jpg


Oso plakeroak ziren lekuetan kate batzuk jarri genizkion, beraietatik tiratzeko, ez dela lehen egunean dena ikasten jajaj

photo
IMG-20150727-WA0011_zpsfc8b1wit.jpg

Vº graduko bide bateri ematen, polita, plaka askorekin eta helduleku interesgarriekin

photo IMG-20150727-WA0034_zpsylte03hq.jpg

Bukatu, eta dena batuta geneukanean, Laudioko Sorgin tabernara irabazitako garagardoa edatera.
Eskola, arrastia pasatzeko ondo dago, baina ez dago zaindua eta inguruan ditugun eskolekin ez da oso gomendagarria, baina lagun batek esaten duen moduan, leku guztietan probatu behar da, doakoa dela ;)


Hurrenarte

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina