SARRERA:
2016ko udan, furgoneta hartu eta Mikelekin batera, Ecrins-etara joan giñan
15 egunez, ingurua ezagutzera, plan asko, aukera asko eta eguraldiak egiten
uzten zigunaren arabera aukera ezberdin asko, azkenean 15 egun hauek horrela
banatuta gelditu ziren, leku ikaragarriak eta oroimenean grabatuta geldituko
diren opor batzuk:
- Mont Pelvoux (Couloir Cooliedge) (3.934m)
- Le Barre des Ecrins eta Dome Neige (4.102m)
- Ailefroide eskalada_Paroi de la Fissure: Songe d'une nuit de sabbat (250m/6a)
- La Meije (3.984m) Refuge de Aigletik (saiakera).
- Georges du Verdon_Hulk sektorea (kirol eskalada)
- Georges du Verdon_Montagne des Russes (200m/6a+/6b)
- Georges du Verdon_Les dalles grises (175m/5c)
- Les Calenques_Le Candele (150m/6b)
- Rodellar (Kirol eskalada)
RODELLAR:
Rodellar, Sierra de Guarako parke naturalaren
barruan dagoen herri bat da, herri honetan, kirol eskalada egiteko munduan
dagoen lekurik famatuenetariko bat dago, izan ere, Rodelarreko arrokak 400
eskalada bide baino gehiago eskeintzen dizkigu 35 sektoretan banatuta. Sektore
guzti hauetara heltzea oso erraza da eta aproximazio laburrarekin.
Eskalada sektore hauek Mascun errekaren inguruan
banatzen dira gehien bat, hormen inguruan erreka bazterrean putzu atsegin asko
aurkitu ahal ditugu, non eskalatu eta gero bainutzu bat emateko aukera
eskeintzen diguna.
Rodellarreko arroka, kare harria da, eskola honen
bereizitasunak bere kupula eta bobeda handiak dira, sabai askorekin eta oso
handiak eta luzeak diren txorrerak. Eskalada mota oso atletikoa da, oso fisikoa
eta ikaragarri estetikoa.
Rodellarren aurki daitezken eskalada zailtasunak
9a+tik 6b-ra da, baina eskalada gehiena zazpigarren graduaren inguruan
bornatuta dago, bide erraz gutxi daude, eta apretatu beharreko asko.
Rodellarrera joateko sasoi honena udaberria eta
udazkena dira, baina hala ere, eskola hau oso ona da udan eskalatzeko baita
neguan, hori bai, joaten garen sasoiaren arabera, hormen orientazioekin asko
jolastu beharko dugu.
ERREPORTAIA:
Alpeetako bidaia ta gero, trallada asko generaman
gorputzean, 15 egunetako bidaia egitea pentsatu genuen eta azken egunak apur
bat luze egin zitzaizkigun. Hori dela eta Les Calenques-etik atera eta
Catalunya aldera jeitsi giñen, bertatik lasai lasai egiteko buelta eta horrela
Frantziatik genituen peaje guztiak ekiditzeko.
Rodellarrera gauez heldu giñen eta Olot-en
erositako butifarrarekin, kubana erara prestatutako arroz goxo bat jan genuen,
garagardotxo bat laguntzeko eta ogera.
Hurrengo egunean camping-era joan giñan, bertan
furgoa utzi genuen eta eskalada sektoreetara hurbildu giñen.
“El camino” sektorera hurbiltzen gara lehenik eta
behin, gerizpean dagoen sektore bat, desplome puntu polit batekin, jende asko
zegoen, baina lekua oso polita.
“Las Ventanas del Mascun” ingurua
Ondoren Camino sektoretik gertu dagoen sektore
berri batera joan giñan, bertan ekipatu berri zegoen bide bat probatu zuen
Mikelek, 8a ingurukoa izango zela zioen, sabaia ikaragarria.
Caminon eskalatzen; Billy el rapido (7a+) eta
Psiciclico (7b)
Delfin
Maldita codicia
“Egocentrismo” sektorea, hurrengo goizean joan
giñen, bertan gerizpea ematen zuelako, baina Alpeetako kaña guztiak ez zuen
aukerarik eman ezertarako.
Eta ikaragarria izan den bidai bateri brotxe finala jartzeko, lagun artean afaritxo bat Gasteizeko urtegian, garagardo batzuekin eta bidaian zehar igarotakoak kontatzeko. Aupa zuek!!
Hurrengoarte
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina