2016(e)ko urtarrilaren 28(a), osteguna

2016_01_17-Linzako plaketan izotz/elur eskalada

Urtarrileko lehen elurrekin, Linza aldera hurbiltzen gara zapatu arrastian, elur baldintzak onenak izan ez arren, bertatik zerbait egiteko asmoarekin eta baldintzak ez direnez bape egokiak Txamantxoia ertzetik igotzearekin konformatu behar gara. Egun ikaragarria baina elurra oso biguna eta jeitsieran Linzan eskalatzeko dauden plaketan, boteei kranpoiak jarri eta pioletekin gosea egiteko puntx batzuk ematen dizkiogu.

Hemen Jon Ander igo zeneko bideoa. Roncal bidea igotzen (V+)


2016(e)ko urtarrilaren 27(a), asteazkena

2015_06_20 - MIDI D´OSSAU (2.884m) POMBIETIK, Bide normala.


Midi D´Ossau, nork ikusi du ta ez zaizkio igotzeko gogo itzelak sartu? Ibanekin hitz egin nuen zeozer egin behar genuela, aste santuan Acherito ta Algas Norte egin genuenetik ez baitgenuen menditik ezer egin, beste igoeraren bat egiteko  berba egin genuen baia azkenan hau aukeratu genuen. Beraz, 19an goizean pirinio aldera joateko bidea hartu genuen, hain zuzen Portalet-erantza.

Bariku batean atera giñen bazkaldu ta gero, eta hiru ordu terdi ta gero Portalet ingurutik geunden. Arazo bat izan genuen, hurrengo egunean mendi portu hontatik hain ospetzua den Quebranta Huesos txirrindularitza martxa pasa behar zan eta.

Aspaldi egiteko mendia zen Midi handia, baina gauza bat zela edo beste mendi batzuetara joaten giñelako ez zen aurrera ateratzen joateko plana. Azkenean heldu zen eguna Piriniotako mendi klasiko hau egiteko, hemen bideo bat erreportai guztia azaltzen duena.


NOLA HELDU

 Hona heltzeko Formigal bidea hartu behar dugu ta seinaleak jarraituz mugara heldu. Hemendik 1,5 km jaitsi behar ditugu Aneou-ko parking-era heldu arte, eskuman aurkituko dugu.

DATU TEKNIKOAK

  • Ibilbidea: Ekainak 19an Parking Aneou – PombieEkainak 20an: Pombie - Col Souzon – Grand Pic – Col Souzon – Pombie - Aneou
  • Denbora: Aneuko parkingetik Pombiko aterpera 1.15 ordu. Aterpetik tontorrera 4 ordu baino apur bat gutxiago, eta aterpera buelta bi ordu. Gero Pombitik Aneuko parkingera jeisteko ordu bat behar izan genuen.
  • Desnibela: Parking Aneou (1.700m), Pombie (2.032m), Col Souzon (2.127m), Gran Pic du Midi D´Ossau (2.884m), gutxi gora behera 1200 metroko desnibel positiboa atera zitzaigun.
  • Aterpea: Pombie, Neguan alde librea dauka bertan lo egin ahal izateko.
  • Zailtasuna: PD inf. Nabarmen diren zailtasunak 3 dira, hain zuzen, 3tximiniak, II. Gradutik ez dira pasatzen hala ere kontuz ibili beharko gara, trepada hauetara ohituta ez bagaude.
  • Materiala: Kaskua, arnesa  eraztun batzuk, 70m-ko soka, rapelatzeko materiala.

ERREPORTAIA

Behin kotxea utzita gauza guztiak atera ta patxadaz prestatu genuen. Behin dena prest izanda ttipi ttapa pombie bidea hartu genuen, hasiera batean zubi bat gurutzatu ta oso erraz ikusten den bide bat jarraituko dugu.

 photo 1_zpspbqoqwsa.jpg

Ez daukagu prisarik eta pisu asko daramagunez lasai lasai goaz parajeaz disfrutatzen

 photo 2_zps8tq66s1s.jpg

Behe lainoan murgiltzen garen bitartean

 photo 3_zpske1lzvcd.jpg

Soum de Pombiera heltzen apurka apurka, bide oso erraza eta oso ondo seinalatuta dagoena.

 photo 5_zps0fvotam5.jpg

Ta bapatean lainoa zabaldu eta Midi handia ikusten dugu, ikaragarria.

 photo 6_zpsgxmldvf6.jpg

Col de Soum-era heldu orduko, 2.129m altueran dagoena, jaisten hasiko gara aterpera heldu arte, ta bertan Midi handia ikusten hasiko gara bide osotik.

 photo 7_zps4t1cx7ww.jpg

 photo 4_zps0lwt33ck.jpg

Heldu, gauzak logelan utzi, eta arin baten afaria prestatzen dugu. Ondoren aterpe kanpoan izarrak ikusi eta gero goizetik ogera, hurrengo goizean goiz esanatu nahi genuela ahalik eta arin igotzeko eta arazorik ez edukitzeko rapelatzeko datorren jendearekin.


 photo 8_zpsyiaesdka.jpg

Hurrengo goizean 5:30 inguru esnatu ta gosaldu genuen, bertan mendebaldeko aurpegia eskalatuko zuten bikote batekin berbetan egon ostean gure bideari ekin genion 6:15 aldera.

Aterpetik atera bezain pronto Midi bere osotasunean ikusten genuen, ta bere ondoan iñurriak diru



 photo 9_zps2ja1ibav.jpg

 photo 10_zpspl1svzl5.jpg
Pombieko hormatzarra, joan beharko da eskalatzera bertan dauden Mayli edo Jolly bide klasikoren baten bat.

 photo 11_zpsxsz0h421.jpg

 photo 12_zpsjydjxf9n.jpg

 photo 13_zpsobgnl4sz.jpg

Harri artea lepora heldu baino lehen

 photo 14_zps8irtcc9l.jpg
Goizeko zazpiretan Col du Souzomnen geunden, egun ikaragarria aurretik datorrena. Harana apurka apurka esnatzen doa.


 photo 15_zpsyosc4zpd.jpg

 photo 16_zpsursdhj7f.jpg

7:10 aldera Col Souzon pasata paretaren basera heldu ta bertan zeozer jan ta igotzeko prestatu giñenean gora ekin genion. Kaskua jartze derrigorrezkoa da, kolpe bat ez hartzeko, ta goitik harriak erori ahal direlako.

Bertan 3ko beste kordada batekin topo egin genuen. Ez bagara ondo fijatzen, tximinia ez aurkitzea gertatu ahal da, guri pasatu zitzaigun moduan, konturatu Gabe eskumarago dagoen beste bide batetik gora egin genuen, hala ere antzeko zailtasuna zuen.

 photo 17_zpsb9f1pirg.jpg

Lehenengo tximinia 25m koa da non, II. Gradukoa, diagonal batzuk egin behar dira, iltze bat ta bilgunera heldu arte. Guk egin genuen bidetik igoera zailtasunez oso antzeko zen, pixka bat luzeagoa ta zuzenagoa baia ia ondoan ateratzen da.

 photo 18_zps9k9w11gw.jpg

Behin pasata eskumara joango gara bidetxo batetik ta laster helduko gara bigarren tximiniara 30m ta II+ gradua, errazago igotzeko eskumatik doan pitxaduraz lagunduko gara ta denbora laburrean goiko partera azalduko gara.

Hirugarren tximia igotzeko, berriz eskumarantz ta gora jarraituko dugu, beti erreferentzi bezala goian dagoen gurutze bat hartuko dugu. Hemendik ere oso erraza da erreferentzia galtzea ta beste bide batetik igotzea, lehenengo tximinian bezala, honetan bidez erratu ta beste luzeago batetik egin genuen. I.graduko luzea egin beharrean II graduko beste tximinia luzeago bat egin genuen, baia nahiko ondo ikusten genuenez behetik arazo gabe Aurrera egin genuen. Ta irtetean gurutzea bilatu genuen jaisterako orduan erreferentzi moduan izateko.


Hirugarren tximinia igo ondoren zailtasuna asko jaisten da, non arista txiki bat aurkituko dugu I.graduko pausu erraz batzuekin, batzutan gora, bestetan behera.
Paraje ederra

 photo 20_zps88xnqsqw.jpg

10:15 inguru gailurrera heltzen gar ata beti bezala, derrigorrezko argazkia atera genuen.

 photo 21_zpsvicizkxw.jpg

 photo 22_zps3qanqgyg.jpg

Lasaitasun osoz, edan ta jan genuen, bideo batzuk grabatu, beste batzuekin berba egin, betiko moduan beste proiektu batzuetaz hitz egin baia batez ere ikuspegiaz ta mendi ikaragarri honekin disfrutatu genuen.

 photo 23_zpsiurc1rt0.jpg

10:45 tan berriz kasoa jarri ta beheranzko norantza hartzeko ordua heldu zitzaigun jende larregirekin ez topatzeko.

Lehen erreferentzi moduan hartuta geneukan gurutzera abiatu giñen ta behin aurkituta beherantza joan giñen 3.tximiniatik. Honetan ez genuen sokarik erabili, oso erreza iruditu zitzaigun ta denbora gutxiago galtzeko.

Hemendik bigarrenerantz ya jada jende mordo bat igotzen zegoen, beraz, jende eskibatu behar genuen denbora guztian, ta behin tximiniako rapel instalazioan ere. Bertan goizean aurkitu genituen 3ko kordada zegoen ta igoerako azken zatia egin genuen beste kordada ere bertan batu zen. Denbora gutxiago galtzeko 3 kordadak soka berdiñetik rapelatu genuen aurrekoak lehengo tximinia ekipatzen joateko.

Aurretik gertatutako moduan jende asko bide guztitik ta tximinian bertan igotzen ta jaisten. Batzuk destrepatzen, beste batzuk ondoko beste instalazio batetik rapelatzen, ta bat baino gehiago bere txanda itxaron beharrean beste bat jaisten zegoen bitartean ondotik destrepatzen edo rapelatzen, honek daukan arriskuarekin baia beno, beti aurkituko dugu hau menditik tamalez. Hemen aurrekoan bezala 3 kordadak soka beretik jaitsi ta behin behean dena batu genuen ta Pombie bidea hartu genuen.
13:30 aterpean geunden, gauza guztiak utzi ta merezitako kaña ta pika bana edan genuen beti midirantz begirada galdu gabe

 photo 24_zpspjzngdau.jpg

 photo 25_zpss9wqqads.jpg

Bertan zeozer jan, berba egin ta pixkanaka gauzak prestatu ta paking-era habiatu genuen. Patxadaz hartu genuen, egun horretan Quebrantahuesos bizikleta lasterketa baitzegoen.

Pena handiz Midi atzean utzita.

Kotxera heltzean oraindik lasterketa ez zen bukatu, ta berriz zeozer jan, edan ta denbora luzetzo bat pasa ostean, esan ziguten Portalet bidea hartu ahal genuela baia ta hori egin genuen. Muga pasata Guardia zibilak parking batean gelditzeko esan zigun txirrindulari guztiak pasatu arte. Behin pasata, Sallen de Gallegora joan, merezitako afaria prestatu genuen ta trago pare bat hartu ostean Panticosa bidea hartu genuen bertan lo egiteko.

Igoera honeta argazki gutxi atera genituen baia hona hemen egindako bideo bat



Hurrengorarte!

2016(e)ko urtarrilaren 13(a), asteazkena

2015_12_20-Maria + Tximenea (Eguzkiarre) (V+/6a_130m)

SARRERA:

Abendu tropikal hau ondo aprobetxatu genuen, gabonak heldu baino lehen, zapatuan Irurtzuneko Ahizpa handiko Negu bidea eskalatu ta gero, hurrengo goizean, etxetik gertu gelditzen gara eta Unai, Londresetik bisitan zegoenez, Atxartera hurbiltzen gara eginda geneukan Maria Tximenea bide klasiko eta polita egitera. Berak ez baizuen ezagutzen eta bide erreza eta oso polita denez, hara eraman genuen bere lehen eskalada luzea egitera.

Maria+Tximenea Eguzkiarreko bide klasikoena da eta hormaren erdialdetik librean igotzeko modu errezena. Eskalada erraza da baina dirudiena baino bertikalagoa da. Lau luze ditu kalitate oso oneko arrokarekin eta oso ondo ekipatuta dagoena. Hala ere, friend txikiren bat beti ondo etor daiteke Atxarteko txapen arteko distantziak errazteko.

Eguraldi oso ona, apur bat haizea baina eguzkiarekin, goiza pasatzeko modu oso ona, gero eskalatzeko gogo gehiagorekin geldituz gero, Eguzkiarren kirol eskalada egiteko aukera ere badago, bertako Filibusteros, Fisura Blanca, La de Todos, hauek luzeetako bideak, edo Julai de plastilina etab kirol eskaladako luzeak.

FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna: V+/A0 ematen diote batzuk, beste batzuk 6a gradua ematen diote.
  • Bidea zabalduta: "Maria"  J.M Régil eta M. Martínez  1961 urtean eta "Tximenea"  A. Landa, P. Udaondo, A. Fernández eta F. de la Iglesiak  1955.zabalduta.
  • Nola heldu bidearen basera: Atxarteko kanteretako instalazioak dauden parking-ean aparkatu eta eskilarak igoz, harrobirantza jarraituz, ezkerretik igotzen den bidezka jarraitu hito batzuk jarraituz, puntu batean langa eta hesi bat dago, ezkerretik dijoan bidezka bat jarraituz Eguzkiarreko hormaren basera heltzen gara.
  • Ekipamendua: 10mm-ko paraboltekin ekipatuta eta inox txapekin. Pitoiren bat eta kordinoren bat ere badago. Bilgune guztiak bi parabolten gainean montatuta edo bi kimikoen gainean , rapelatu ahal izateko.
  • Materiala: 12 expres, friend ertainak/txikiak (C0.4tik 2ra) ondo etor daizteke.. 70 metrotako bi soka eta  bilguneetarako materiala.
  • Jeitsiera: Behin tximenearen azken luzea igaro ondoren, R4tik 10 metrotara bidezka bat jarraituz Rapel bilgune bat dago, guk bi sokekin rapelatu genuen, baina 35 metro rapelatuz, beste rapel bat daukagu erdi bidean. Bidea jarraituz berriro kanteretara bueltatzen gara.

LUZEEN DESKRIBAPENA:
HOKUS POKUS blogetik ataratako XabiGatonen krokisa:

 photo
MARIA_zpsepyh6cbt.jpg

http://www.xabigaton.com/2015/12/atxarte-labargorri-maria-chimenea-6a.html

·         L1 (IV_30m): Oso polita den luzea, esku eta hanka asko dituena, oso ondo ekipatuta eta zubi arrokaren bat txapen arteko distantzia errazteko, 30 metro oso politak, pitzadura eta arrakal inklinatuen artean jolasteko bilgunera heldu baino lehen. Bilgunea bi kimiko handi eta zubi arroka bat.  30 metro igo arren, kanteraren 100 metroak gehitu behar zaizkio, panorama ederra bilgunean gauden bitartean.
·         L2 (V_35m): Bigarren luzea neuk zabaltzen dut, bidea ezagutzen baitut, kontuz euki behar da zuzenean ez jarraitzeko eta ezkerretara doan trabesia bat jarraituz pitzadura baten azpian kokatu arte, txapak jarraituz bilguneraino iristeko, luze oso polita, itsasgarritasunarekin jolastu behar dela eta hankak ondo mugitu.
·         L3 (IV+_25m): Oso luze polita eta erraza, goiko aldean ezkerretik hartzen badugu patio handiagoa dauka eta oso polita dena, Tximenearen azpian uzten digu, bilgune oso erosoa.
·         L4 (V+/6a_35m): Oso luze polita, apur bat pulituta dagoena baina bide guztiaren luze politena da. Oso ondo txapatuta dago, hasiera trabesia horizontal batekin hasten da, lehen txapara iritsi baino lehen giro handia duena, baina C0.5/0.75 arekin ondo babesten dena beharrezkoa bada, gero repisa batera heltzen gara ta hemen hasten da luzearen zailtasuna, oposizio eta kolokazioa ondo jartzea beharrezkoa den tximenea, eskuak ditu eta txapa ugari Atxarten egoteko. Tximenea zati zail hau igaro ondoren luzeak pistoia apur bat jeisten du, goiko aldean erraza izanda, bilgune oso erosoa eta oso ondo ekipatua. Ikaragarria ;)

ERREPORTAIA:

Lehen argiak Eguzkiarreko horman
 photo 1_zpskbxiit8w.jpg

Kanteretatik eskumara jarraitu behar den pista
 photo 2_zps3s0we4nq.jpg

Bidearen hasieran, Mikel lehen luzea zabaltzen, lehenego txapa apur bat goian dago baina oso erraza da.
 photo 3_zps1hhiejdm.jpg

 photo 4_zpsdl3dejpy.jpg

Unaik aprobetxatzen du lehen luzea zabaltzeko eta Mikelen begiradapean bilgunea behar den moduan montatzeko.
 photo 5_zps62mpus9t.jpg

 photo 6_zpsbndvm1pc.jpg

Eskalatzaile kordada bat "La de Todos" bidea eskalatzen
 photo 7_zpsow5tas0s.jpg

Astxiki
 photo 8_zpsjnk9idqv.jpg

Lehen eguzki izpiak Atxarten
 photo 9_zpsichns5ua.jpg
Neu lehen luzea igotzen
 photo 10_zpstqctz7fd.jpg

Bigarren luzea neuk zabaltzen dut, bidea ezagutzen baitut, kontuz euki behar da zuzenean ez jarraitzeko eta ezkerretara doan trabesia bat jarraituz pitzadura baten azpian kokatu arte, txapak jarraituz bilguneraino iristeko, luze oso polita, itsasgarritasunarekin jolastu behar dela eta hankak ondo mugitu.
 photo 11_zpsvu8g7euf.jpg
Unai luzean egin behar den trabesia horizontala egiten

Luzearen azken metroetan, atzean Mikel ikusten da eta gure atzetik zetorren beste eskalatzaile bikote bat.
 photo 12_zpslwsaj2lp.jpg

Hirugarren luzea oso erraza da eta oso polita, Mikelek zabaltzen du inongo arazo gabe.
 photo 13_zpsovf5yxwy.jpg
R3-tik azken luzearen Tximenea famatua
 photo 14_zps7wwcxkyo.jpg

R3an ateratako taldearen selfia
 photo 15_zpsodftu7ap.jpg

Neuk zabaltzen dut laugarren luzea, oso polita da tximenea hau eta batzuk oso pulituta eta garbituta dagoela esan arren, esku oso onak ditu eta eskalada mota horretan mugitzea eskatzen duena, oposizioa egiten gorputzarekin eta hankak ondo zabaltzen. Atxarten eskalatzen duen edonork eskalatu beharreko luzea.
Behin luzearen zailena pasa ondoren, bilgunera ataratako argazkia eta selfia
 photo 17_zpsghqfkyno.jpg

 photo 16_zps4dwft0y9.jpg

Aupa Unai makina!!!!
 photo 18_zps0trkyaz2.jpg
R4 bilguneko instalazioa
 photo 20_zpsjctom3xy.jpg

Balkoi benetan polita
 photo 21_zpsrh7k3j3c.jpg

Soka aprobetzatuz, rapela luzatzeko, rapela ezkerreko aldean dago.
 photo 19_zpskegvmg1f.jpg

70 metrotako bi sokekin rapelatu genuen bidezkaraino.
 photo 22_zpssvvsdhos.jpg
Unai rapelatzen
 photo 23_zpsds8oewxo.jpg

Bidezka jarraituz beherantza, kanteretara bueltatzen gara.
 photo 24_zpsmsjxp3ez.jpg

Kanterak
 photo 25_zpsyoqrnnha.jpg

Bazkaltzeko gosea eginda ;)
 photo 26_zpslc8qtsmp.jpg

CUARTEREN BIDEO OSO ONA:
Bideo honetan oso ondo ikusten da bidea nolakoa den, Cuarte-k egindakoa, Linka bere youtubeko kanalera: HEMEN (https://www.youtube.com/watch?v=do5xCNRcqyA)


Espero gustatu izana eta egin gabe badaukazue, derrigorrezkoa den bide bat da Atxarte
Animatu eta probatu