2017(e)ko urriaren 3(a), asteartea

2017_09_27-Larribet.Point Sthefan.Excelsa Veille Sur Toi (525m/V+)

SARRERA:

Mikelek eta neuk iraileko azken astea libre hartzen dugu lanean hainbatera joateko, lekua gutxienekoa zen, hasiera batean Picos de Europara joan nahi genuen, baina eguraldiak albo batera ustea bideratu zuen, Catalunia aldetik (Terradets, Montrebei, Vilanova etab) ematen zituzten tenperatura altuak azkeneko momentuan Le Valle de Ossauko haran ahaztura eskalatzera joatera bultzatu zigun, Gourette, Larribet, Arremoulit, Miegebat etab.

Aurreko egunean Gourette aldean ibili eta gero, Larribetera joan giñan gabaz lo itera eta horrela hurrengo goizean goiz esnatuta Larribeteko aterpera dagoen aproximazioa egiteko, aterpetan bertan gauzak utzi eta gero Excelsa Veille Sur Toi (525m/V+) bidea eskalatzeko asmoarekin.


FITXA TEKNIKOA


Iturria: Todoescalada.net
  • Lehen igoera: Daniel LANNE y Jean-Michel RODE 2005ean.
  • Materiala: 15 zinta luze inguru, bilguneetarako materiala ta mikro batzuk goikaldeko kañonazoak babesteko ondo etorriko zaizkigu (0.3-1 bitartekoak gehien bat)
  • Zailtasuna ta distantzia: 525m/V+
  • Nola heldu: (Iturria ilargibetea)

Powered by Wikiloc


ERREPORTAIA:

Goizetik esnatzen gara eta gosaldu ondoren Larribeteko aterpera doan bidea hartzen dugu, eguzkia atera bezain laster, lasai-lasai igotzeko asmoarekin.


Ibilbide oso polita, antziratzoak eta kaskadatxoak zeharkatuz, ondoren baso polit bat pasa behar dena, apurka metroak irabaziz urrutian aterpea ikusi arte, 1h 40min beranduago Larribeteko aterpera heltzen gara, gauzak kutxetan utzi eta materiala gainean jartzen dugu. Aterpetik bidera 45 minutu inguru egongo dira.


Aterpetik Lac de Bactharera bidea hartu behar dugu, bretxatik pasata, hitoak jarraituz laster aurkituko dugu gure bidea.

L1: V/45m. Regleta txikiak igarotzen dituen luzea, azken partean sabai txiki bat igaroz, luzea oso ondo txapatuta dago, eta oso ondo eskalatzen da.



L2. V/25m. Luze erraza, hasiera espoloitxo batetik igotzen da ondoren eskumatara trabesia horizontal bat egiteko.


R2ko bilgunean.



Balaitus mendia.


L3. V+/45m. Luze polita, irteera ezkerretara eta bi sabai igaro ondoren terraza antzeko batera ateratzen da.
L4. luzea nahiko itsusia da, belar artetik hurrengo bilgunera heldu arte.


L5: IV+/40m. Luze hau ezkerretara doa diedro batetik, repisa zabal batera heldu arte, bertan bilgunea.
L6: V+. Espoloi batetik sabai bat trabesian zeharkatzen, bilgunea sabaiaren azpian.
L7.V+. Sabaiaren eskumaldera joan eta bertatik trabesiatxo bat egiten bi sabai igaro.
L8. IV´+/45m. Zuzenean doan luzea, paraboltak urrutiago daude eta klabu pare bat aurkituko ditugu.
L9.IV+/45m. Diedro batetik sartu ezkerretara ta sabaia igaro beharrean eskumatara bilgunea lortu arte.
L10.IV/25m. Zuzenean doan luzea, bilgunea ertzean.





L11.200m/III/III+, ertzetik doan ibilbidea, bilgunerik eta ekipamendu finkorik ez baia babesteko aukera asko dituena, baita bilguneak egiteko, lehen zatia apur bat zailagoa, geuk tirada bi egin genituen, ondoren tontorrerarte ensanblean joan giñan.




Pic Lie


Hitoak jarraituz jeitsiera ondo egiten da.


Larribeteko aterpea eguneko azken argiekin, 2072 metrotara, oso gustora egon giñan bertan, sukalde librea dauka ta manta pare bat erabilita gau oso ona pasa genuen, dutxa 3€ fitxarekin, 15 litro ur bero, arineketan dutxatzea tokatu zitzaigun.


Hurrengo egunean beherantzako bidea hartzen dugu, leku ikaragarria.




Beheko urtegian hankak freskatu ta gero.


Leka batzuk pernilagaz ipinten doguz eguzkitan bazkaltan dogun bitartean.


Col du Aubisqueko bizikletetan, Sallentera bidean, hurrengo egunean Foratatan eskalatzeko asmoa genuen eta, Capricho de Primavera.


Hauxe da dena, laster gehiago!

iruzkinik ez: