2019(e)ko ekainaren 14(a), ostirala

2019_06_09-Egino.Xabier (6a+/240m)

Asteburua kanpoaldean eguraldi txarra, Eginon gelditu giñen gaua pasatzeko ta hurrengo egunean Xabier bide ezaguna egiteko, egun polita, eguzkitzua, haize bolada gozagarriekin eta konpañia ezin hobea.

BIDEAREN KROKISA
MD sailkapena deko, "Muy Dificil", 240 metro inguruko bidea da. Bost luzeetan egin genuen, izan ere arista txikitxoa pasa eta bertan montatu genuen bilgunea.  Lehen esan dudan moduan bidea parabolt ugari ditu, luze bat 17 parabolt zituela uste dot. Bilguneak ondo ekipatuta daude, agian bi argoielen arteko distantzia luzea da eta zinta luzeak eramaten ez badira ez digu emango (180mmko erantzunak gutxi gora behera). Bilgune guztiak repisa oso erosoetan daude, eskertzekoa dena. Luzeeen arteko ibilbideak, oinez igarotzen direnak puntu gorriekin markatuta dago, gure lehen aldia zen eta ez genuen arazorik izan, alandabe, ez despistatu puntuetaz, galtzeko aukera baitago.
Leku batzuetan 6b+ graduazioa ematen, beste batzuetan 6a, neuri pertsonalki 6a+ iruditu zitzaidan, irakurritakoarekin ideia bat  neukan, luze zailena oso pulituta egongo zela eta itsasgarritasuna ez zela ona izango, egia esan oso luze erraza iruditu zitzaidan, esku oso onak dituena eta txapajea metro bateko distantzian edukitzeak gauzak asko errazten ditu.

Krokis hau oso aproposa iruditu zait, Smithyren blogetik ataratakoa da, berak egindakoa eta luzeei eman dien graduazioa oso aproposa irudituten jata. HEMEN bide honeri buruz egindako erreportaia. 

 photo 01.jpg


BIDEAREN FITXA TEKNIKOA:
  • Erabilitako materiala: 18 expres eraman genituen eta zinta luze batzuk  bilguneetarako, bilgune batzuetan bi parabolten arteko distantzia handia da eta. Hauetaz aparte friends pare bat eraman genituen, paseoan nola ez, ez bait genituen erabili. Ekipazioa oso ona da eta tarte zailenetan txapajea oso gertu dago, beti prest A0 moduan ateratzeko.
  • Arroka mota: Kare harria (lateral, buzoi eta kantu askorekin), itsasgarritasun oso ona eta uste nuena baino hobeto, hain famatua izanda arroka erabiliagoa egongo zela uste nuen.
  • Orientazioa: Hegoa, hori bai, Ventorroa deitzen diote inguru honeri, eta haizeak jotzen duenean gogoz jotzen du.

ERREPORTAIA:

Basotik aproximazioa egiten.


Madari lehen bilgunera heltzen.



Hirugarren luzea V+ tirada oso polita helduleku piloarekin, gozatzekoa, paraboltez josita dago.


6a+ gradua ematen dion diedroa, heldulekuak eta laburtxoa da, polita.



Azken luzeetan.


Goikaldera heltzen, Eginoko herrixkarekin atzean.


Plazer bat kuadrilla ;)

iruzkinik ez: