Ostiralean Piriniotara jeitsi nintzan Mikelekin eta Telerako Maribel (D+/MD-/350m) korridorea egin genuen, eta Tenako haranean zegoen elur/izotz baldintzak ikusi genituen. Zior eta Jonan, zapatu arrastian batzen zitzaizkigun asteburuko plan honetara, eta ideia zen beraiekin zerbait egitea domekan, hori dela eta Teleratik jeisten ari giñela baldintzak zeintzuk ziren komentatu eta Jacan gelditu giñen, plan B bat aurkitu nahirik.
Villanuako Triton alberguean lo egiteko lekua hartu ta bertara hurbildu giñen iñauteri egunean, Mikelek eta neuk primeran sartu zitzaigun dutxa bero bat hartu eta garagardo bat hartu ta gero afaria prestatu genituen, hiru makarroi platerkada eguneko petxada errekuperatzeko jajaja.
Hurrengo egunerako plana, goizeko seirak aldera esnatzea, lasai gosaltzea eta gertu geneukan Canal Royako parkingean kotxea utzi eta gero Riosetatik gora Aguilako ipar korridorea egitea, tontorrean apur bat tontoarena egin mozorro batzuekin eta kotxera itzultzea, Jaca inguruan dagoen "Piknik-gune" batean bazkari goxo bat prestatu eta eskiatzaileen kotxe karabana ekiditu.
Pico Aguilako ipar korridorea, goiz batean lasai egiteko erakarpen oso ona dauka dauka: gerturatze errez eta laburra baitu. Korridore ez oso zaila eta gainera ekipatuta dagoena, eta paraje oso polit batean dagoena, oso gomendagarria.

NOLA HELDU:
Canal Roya-ra (Portaletekoa ez, Canfranc-ekoa) heltzeko, Canfranc
geltokitik Candanchuko bidean pare bat kilometroetara egongo da gutxi gora
behera igotzen ari garela eskuinera zubi baten ondoan dago.
FITXA TEKNIKOA:
(Web-etik dabilen krokisa, Landher mendi dendak
duen reseñatik hartua)
- Zailtasuna: AD/D- 270 metro (Baldintzen arabera asko alda daiteke)
- Materiala: Kaskoa, bi piolet, kranpoiak, arnesa, aseguratzeko ekipoa, 60 metrotako bi soka, friend eta fisurero batzuk ondo etor daitezke, 2 izotz torloju eta neguan beti laguntzen dute pare bat iltze, korridorearen baldintzak, elurra eta izotzaren arabera asko aldatu daitezke.
- Desnibela: 400/500 metro inguru ekintza guztiak; korridorea 270 metro.
- Ibilbidea: Canal Royako parkinga-Rioseta-Korridorea-Pico Aguila tontorra-Hegoaldera doan jeitsiera-Rioseta-Canal Roya.
KORRIDOREAREN BASERA HURBILKETA:
Errepidetik 400-500 metro egin
ondoren eta Rioseta kanpamentua bistan dugula ezkerrera pista bat ateratzen da.
Pista hau hartuta lehenik metro batzuk kontrako bideruntz egiten ditu baina
berehala bihurgune bat egin eta Rioseta kanpamendua bere ezkerretik igarotzen
du korredore aldera. Ondoren trabesia batean ezkerreruntz diagonalean abiatu
ginen zelai batetik, apurka malda irabaziz korridorearen sarrera ikusi arte
(45min/1h).
ERREPORTAIA:
Elurraren egoera oso ona zen
eta lasai lasai joanda, ordubete ingurura eta gorputzean izerdikada txiki bat
bota ta gero, korridorearen sarrerarekin topo egiten dugu.
Lehen metro hauek 45-50 gradu
inguruetan mantenduko dira gutxi gora behera eta ez dute zailtasun handirik, elurraren
egoera oso ona zen eta Mikel eta neu soka gab igo giñan, Zior ta Jonan bestalde,
ensanblean igo ziren badazpada.
Arazotxo bakarra goitik etengabe erortzen izan genituen harri eta izotz zatiak, izan ere kordada bat geneukan goitik, baina oso motel zijoazen, luze guztiak aseguratuz ta R1ean aurrera pasatzeko eskeini ziguten.

Bigarren erresaltea, ondo tapatua zegoen eta arazo barik igaro genuen.
Korridorearen azken metroetan Mikelek atera zigun
argazkia, malda azken metrotan dezente jeisten da, eta laster batean irteerako
kornisaren parean aurkitzen gara.
Hemetik 5 minututan ezkerraldean aurkitzen den
Pico Aguila (1.972m) tontorrera heltzen gara.
Zior eta ni tontorrean, panoramika oso ona du mendi honek, Midi, Anayet, Izas, Canal Roya, Collarada, Aspe, Picos de la garganta, etab.
Mikel tontorrean, atzean Aspeko ipar aurpegia duelarik, pasadan urtean bertatik egon giñen sasoi hauetan.
Iñauteriak ere heldu dira aurten Piriniotako tontorretara.
JEITSIERA:
Tontorretik Riosetara edo Canal Royara itzultzeko bi aukera daude, korridorea berriz rapelatzea, bilguneak ekipatuta, lau rapeletan egiten da, edo bestela hego aurpegitik jeisten den bidezka jarraituz, geuk bigarren hau erabili genuen, izan ere bero handia iten zuen eta korridorearen goikaldeko kornisak ez zuten itxura oso onik eta horretaz aparte korridoretik gora jendea zebilen igotzen, hegoaldetik jeitsiz gero, 45 minututan kotxera helduko gara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina