2017(e)ko apirilaren 7(a), ostirala

2017_03_23-Peña Telera Elena (D/250m) (Saiakera)

Egun libre batzuk hartu genituen lanean eta martxoako elurra zetorrela ikusita Valle de Tenara joan giñen, nola ez Peña Telerara, bertatik zerbait egiteko asmoarekin. Hasierako plana pare bat korridore eta izotz kaskaada batzuk egitea zen eta azken egunean arrokara eskalatzera joatea. Baina eguraldia zela eta apurka planak aldatu izan behar genituen, eta Pirinio aldean egin beharreko planak Riglos, Nafarroa eta Etxaurin bukatu ziren, hala ere egun oso polit batzuk konpañia ezin hobean.

Peña Telera Pirinioetan izotz korridoreak eta izotz eskalada luzeak egiteko dauden tokirik famatuenetarikoa da, horretaz aparte gehitu behar diogu lekua zoragarri polita dela. Ipar aurpegi honen zabalera handian aurkitu ahal ditugun korridore askoren artean, aipagarrienetarikoak, Gran Diagonal (AD/600m), Maria Jose Aller (550m/D+), Maribel (D+/MD-_400m), Chez Lulu (MD+/650m) eta “Senda de los cuervos” (MD+/750m) dira.

NOLA HELDU:
Panticosara heltzeko, beharrezkoa da Sabiñanigoraino heltzea, bai N-240tik edo N-330tik. Hemendik Biescaserako norabidea hartzen dugu N-260tik, Biescasera heldu arte, A-136 errepidea jarraituz Bubaleko urtegiaren parean goazenean, ezkerretarantz ateratzen den bide gurutze bat jarraitu behar dugu, 3 kilometro inguru pasa eta gero Piedrafita de Jacara heltzeko.

KORRIDOREAREN BASERA HURBILKETA:
Ibilbide errazena Piedrafita de Jacako herritik gora doan errepidea jarraitzea da, Lacuniachako parkingera heldu arte, hemen kotxea utziz (1.380m) , izan ere pistatik gora kotxearekin joatea ez dago baimenduta, eta pistatik gora antzinara doan bidea hartzea. Oso ondo markatuta dago, eta ez dauka galbiderik.

Pistatik ateratzeko marka asko aurkituko ditugu, bidea laburtzeko, eta horrela pistak ematen dituen kurba handiak laburtzeko, ibilbidearen erdian Refugio Telera edo Las Planaseko aterpea aurkituko dugu. Bidea aurrerantz jarraitzen dugu informazio kartel txiki bat aurkitu arte, gezi batekin seinalatuz ibilbidea antzinara.

Hau jarraituz antziraren ondotik pasa eta gorantza segi bide normaletik, erdi bidean dagoen lautada batera heldu arte, zirko bat dago, Watade, Espolon de los Navarros, Elena eta Telerako normala bertan aurkitzen direlarik. Korridorearen hasiera 2.200 bat metroko altueran egongo da eta kotxetik 2/2.5 ordu inguru eramango gaitu bertara heltzea.

FITXA TEKNIKOA:

  • Lehen igoera: A.M.Fonseca, J.Sánchez y S. López (1982ko ekaina)
  • Zailtasuna: D/250 metro/75º/IV+.
  • Materiala: Kaskoa, bi piolet, kranpoiak, arnesa, aseguratzeko ekipoa, 60 metrotako bi soka, friend eta fisurero batzuk ondo etor daitezke, 4 izotz torloju eta neguan beti laguntzen dute pare bat iltze, korridorearen baldintzak, elurra eta izotzaren arabera asko aldatu daitezke.
  • Desnibela: 1400 metro inguru ekintza guztiak; korridorea 250 metro.
  • Ibilbidea: Piedrahita de Jaca-Lacuniacha-Pista-Korredoreetara doan bidexka-Elena korridorea-Bide normala jeitsi-Aintzir-Piedrahita de Jaca.
  • Iraupena: 7/8 ordu ekintza guztia (2 ordu korredorean, dagoen jendearen arabera gehiago edo gutxiago). Korridorera hurbilketa, bi ordu inguru dira.

Korridore honen zailtasun handienak L1 eta L3an daude, bi murito, baldintzen araaberakoak zailagoak edo errazagoak, baina ondo egiten direnak, lehenegoa korridorearen hasieran, tximinia enkajonatu batetik eta bestea resalte labur bat ondo txapatuta dagoena, beste luzeak malda suabea daukate eta aurrekoen arteko trantsizioa da, jeitsiera arina eta erraza bide normaletik.


(Maniobras de escapismo, blogetik hartutako reseña)

ERREPORTAIA:

04:30_ Ref.Teleran esnatzen gara, logelatik isilka atera eta sukaldera jaisten gara gosaltzera.



05:30_Lacuniachako parkingetik ateratzen gara erritmo lasaian, hotza egiten du eta elurra jarraitzen du, haize bortitzarekin.


 08:00_Lautadatxoan geldialdi bat, te beroa hartzen dugu, arnesa jarri eta materiala banatzen dugu. Leku honetan motxilak utzi genituen, ondoren jeitsieran berriz hartzeko.

Elena ezkerraldean, "Espolon de los Navarros" estetikoa eta hain kodiziatua den Watade kaskada, gaurkoan ere formatu gabe zegoen jajaj.



Korredorera heltzen, trintxera zabaltzen denbora asko pasa genuen, elurra ez zegoen bertatik ibiltzeko moduan, hala ere R0ra heldu giñan, elur purga asko eta izotzik ez, penakin baina buelta eman genuen, nahiago beste baterako ustea, baldintza txarrretan ematea baino.





Jon Ander eta ni lehen luzean zer egingo genuen erabakitzen, beste biek nahiko argi zeukaten ez zela eguna eta ez zituela inongo baldintzik.


Beherako bidean, eguraldiak apur bat zabaldu zen eta bista polit batzukin konpentsatu zigun.



Corona del Mallo Piedrafitako antziratik ikusita, eskumaldean Peña Telera.



Lacuniachara jeisten, eguna apurka zabaldu zen, baina tanta hotza zegoenez, arratsalde partean berriro ere itzuli ziren elurrak eta ostiraleko goizean ere horrela jarraitu zuen.



Behin dutxatu ta gero, aterpeak daukan "sukalde" librean kubatar erara jarritako arroz goxo bat jan genuen.



Arrautz frijituak egiteko daukadan artea erakusten, 6tik 6rak apurtu gabe jaja, manitas!!!


Sallent de Gallegon garagardo batzuk hartzen lasai asko!



Hurrengo egunean Riglos aldera joan giñan zerbait egiteko asmoarekin, Piedrafitan euria ari zen atera giñenean bidean eta Murillo de Gallegora iristean nahiko bustita ikusten ziren hormak, kafetxo bat hartu genuen lasai-lasai eguzki izpiak Rigloseko hormak lehortzen zituzten bitartean, azkenean zerbait egitea lortu genuen.

Espolon Adamelo (6a/200m) Riglos ERREPORTAIA HEMEN

Espero gustatu izana ;)

iruzkinik ez: