2019(e)ko urriaren 10(a), osteguna

2019_10_05-Irurtzun. Caballe (230m/V+)


Denbora neraman Irurtzuneko Ahizpa handiko Caballe bidea egin nahiean, beste bide batzuk eginda nituen bere hormetan gora, baina klasikoena ta horma honetan zabaldu zen lehengoa faltan nuen, Piriniotara jeisten giñen bakoitzean bere begetazioa eta erreztasuna zala eta, gauza bat zela eta bestea zela, beti gelditzen zen bertan behera, azkenean Danirekin jeisteko aukera suertatu zitzaidan.

Hormako errezena izan arren, tarte batzuetan eskalatzea eskatzen du ta bidea orokorrean semiekipatuta dago, boltak plaketan, iltzeren bat ta arroka zubiak. Hasiera nahiko eskalonatua da, hirugarren luzera heldu arte, trabesia eder batean sabaia ekiditzen duena ondoren hiru luze oso politetan lehen orratzera heltzeko, hemendik beste luze batean V famatuaren lehen puntara heltzen gara, rapel txiki batean bigarren V-ko puntara heltzeko.

Orokorrean bide ona iruditu zitzaidan, dibertigarria ta oso ebideentea, hormaren lehen igoera izanda, klasikoa, erreztasuna bilatu nahian modu oso polit batean.




FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna: V+/230m
  • Bidea zabalduta: Joan Caballé, Magriña eta Xalmet 1947ko apirilean.
  • Nola heldu bidearen basera: Kotxea barrera ondoan dagoen parkingean aparkatu, eta zubirantza segi, hau pasa eta Caballe bidera dijoan bidea hartuz, torre elektrikotik hitoak jarraituz.
  • Ekipamendua: Semiekipatua. Pitoiren bat, bolt batzuk luzeetan zehar (plaketan) eta kordinoren bat ere badago. Bilgune guztiak bi parabolten gainean montatuta eta txapak anillarekin rapelatu ahal izateko. 
  • Materiala: 8 expres, friend joko bat (C0.4tik 2ra). Fisureroak eraman genituen baia ia ez genituen erabili. 60 metrotako bi soka eta  bilguneetarako materiala. Sinplearekin egiteko aukera ere badago.
  • Jeitsiera: Bide normaletik ibiltzen, destrepe batzuk egin eta lehen rapeletik beheko basera, hemen beste rapel instalazio bat dago, kontuz soka botatzerakoan, zuhaitzetan gelditzen baita erraz, zorura. Jeitsiera arina bidezkatik eta hemetik aurretik igarotako zubira ateratzen gara.


ERREPORTAIA:

Bi ahizpak, ostarteak nagusiak ziren.


Zubirantza doan PR bidea hartzen dugu, zubia zeharkatzeko torre elektrikora heltzeko, hemendik hitoak jarraituz bidearen basera heltzen gara.


Lehenengo bi luzeak (L1 eta L2; IV eta IV+) inguru nahiko eskalonatu ta errezetik dijoaz, iltzeren bat aurkitzen dugularik, zubi arrokaren bat bertikaltasuna bilatu nahiean, bilgunean erosoak eta repisa handietan.



Dani bigarren bilgunera heltzen.


Hirugarren luzea (V+) trabesia eder batetik dijoa, sabai bat modu oso ebideentegian ebatziz, bidearen luze zailena da kotazioz baia laburra, trabesia ederra, hankak ondo mugitu beharrekoa baia oso ondo babestua pare bat boltekin ta iltze batekin. Bilgunea espoloi markatu baten azpian, hogei metro inguruko tirada.



Trabesia ederra, laburra ta ondo babestua.


Laugarren luzea, (V) nahiko bertikala da, bide guztiko luze delikatuena da, diedro eder batetik dijoa forma zuzenean, ondo babesteko aukera asko ematen duena, nahiko tirada luzea da, berrogehi metro inguru, bilgunea beste repisa batean.


Bostgarren luzea, (V) babaresa txapatu batetik hasten da ondoren sabaitxo baten bila, ezkerretik pasatzeko, luze polita.



Luzeak igotzen goazen heinean giroa handitzen doa.


Trantsizio luze bat beste diedro baten azpian uzten gaitu, V, txapa ta bolt batekin babestua ondoren ertzera ateratzeko.


Ertzetik II graduko pasartea rapel instalaziora heltzeko, 15m ingurukoa, "V" famatuko azken luzea ebazteko.


Ahizpa txikia, bere Txemi, Herri baten sustraiak, Kuttuna, Virgen etab bideekin.


Aurretik genuen kordada behin rapelatuta "V" karakteristikoa eskalatu ta gero sokak batzen.


Dani rapelatzen.


15 metro inguruko trantsizio luze bat Ahizpa handiko tontorrean uzten gaitu, hemendik sokak batuta rapel instalazioetara joatea falta zaigu.




Irurtzungo herria.


Bi rapeletan basora bueltatzen gara, egun ederra, bide eroso ta polita, uste nebana baino begetazio gutxiago daukana ta klasiko izanda pena merezi duena. Gomendagarria.

iruzkinik ez: