2021(e)ko apirilaren 21(a), asteazkena

2021_03_31-Ogoño. Gadea (6b+/130m)

 Ogoñoko debeku sasoia heldu baino lehen, Mikelegaz gelditan naz goizetik bertako azken kartutxoa gastetako, oingoan  aukeratutako bidea, Gadea famatua, bere azken luze ikaragarriagaz denboraldiari brotxea jartzeko, bide oso ona iruditu zitzaigun, bertako derrigorrezko bidea.

Ogoño, kantauri itsasoko harribitxi hori, itsas mailatik gora ateratzen den lurmuturra da, itsasoaren olatuen gainean bere kare harri perfektuak bertikaltasuna bilatuz, zaila izango zaigu ipar kostalde guztian bere ezaugarri, bertilkatasun ta arrokaren kalitate berdina duen horma zatia bat aurkitzea. Polita eta xarma asko duen eskalada, hegaztien eta olatuen "txioak" irrati gisa ditugularik, ondoren hondartzan bainutxu eta garagardo batekin eguna borobilduz.

Ogoñon eskalada garai ezberdinatara egokitua dago, horregaitik oso garrantsitzua da bere eskalada sasoiak errespetatzea, horrela bertako hegaztien eta eskalatzaileen arteko oreka izateko.

FITXA TEKNIKOA

  • Zailtasuna: 6b+ / 130m
  • Nola heldu bidearen basera: Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, bertan kotxea aparkatxea onena da, goikaldeko bidezkara igo beharrean, eta bertako bizilaguneei traba gutxienak jarriz kotxeekin. 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, bidearen arabera, jeitsiera bat edo beste aukeratu beharko dugu.
  • Ekipamendua: boltekin ekipatuta.
  • Materiala: 14 expres. 




ERREPORTAIA:

Soka fijotik behera.



L1 (6b+) luze zailena, kantu dezentegaz hasten da, ondoren atzamarrentzako pitzadura txiki batetik blokea pasatzeko, ta bilgunera, mugimendu atletikoekin. Oso ona.


Bilgunera sartzen, diedrotxoak, pitzadurak etab, gustora.


L2 (6a+) bigarren luzea pitzadura eder batetik doa diedro batera sartzeko, ezkerreko ingurutik joan behar gara Jai egin bidera ez sartzeko, luze bertikala ondoren zailtasuna galtzen doana goiko bilgunera heltzeko (interrogazio, jai egin, gadea etab terrazan egiten da bilgunea).

Gerizpetan gustora


L3 (6b) IKARAGARRIA den luzea, denetarik dauka, desplometxoa hasieran, babaresa, pitzadura eta goikaldean kobazulotxotik ateratzerakoan ikaragarrizko plaka edertxo batean sartzen da bilgunera sartzeko, luze ikaragarria, luzea eta mantenitua, pena bukatzea jeje.


Bilgunera heltzen, atzean Lagako hondartzagaz.


Gustora ibili giñen.


Tontorretik buelta kotxera, ta bazkaritxo fresko bat, aste santuko oporrak modu ezin hobean hasiera emanez.


Egin gabe izan ezkero bidea, ez galdu denbora ta hurbildu probatzera.

iruzkinik ez: