2019(e)ko irailaren 25(a), asteazkena

2019_08_15-Midi d'Ossau. Surplombs (290m/6a)

Abuztuko zubia heldu zen ta kuadrilla ederra hurbildu giñen Midi Ossau ingurura, lagun guztiak lehen egunean Peygeret-Gran Pic ertzaren trabesia egitera joan ziren, geu ordea, Jean Pierreko bide arin, errez eta "intuitiboa" egin nahiean, Surplombsera joateko trastoak igo genituen, danak igo giñen Pombie inguruko vivac-etan lo iteko.

Bidea Midin eginda ditugun bideekin konparatuta, ez zitzaigun asko gustatu, buelta asko ta Z asko egiten duena, bide nahiko arraroa, ta rapel bidearen bilgunean ezker-eskuin pasatzen dituen luzeak, biraketa arraroak egiten, azken luzeak ez genituen egin, Jolly bidearekin elkarbanatzen dituenak, bertatik zuzen zorura jeisteko egoera onean giñelako. Hala ere, brujularekin ibili beharreko ibilbidea, kalitate handiko granitoan, bertikaltasun falta nabaritu nion ta trabesia ugari asko egiten dituena metroak irabazi ahala agertzen diren sabaiak ekiditzeko, hala ere egun polita pasa genuen.

FITXA TEKNIKOA:

·         Zailtasuna: 290m/6a (V+ oblig.)
·         Lehen igoera: 
·         Denbora: 1.5 ordu hurbilketa; 5 ordu eskalada;1h rapelatzea eta 1.5ordu kotxera.
·         Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-4 artean) eta fisurero joko bat. Zinta luzeak eramatea gomendagarria.
·         Nola heldu: Aneouko parkingetik Pombira heldu eta bertatik “Le grande Raillie” jarraituz, Pombiko horma azpitik doazen bideak jarraituz, “Sudeste Clasica”-ko hasieratik hasten da. Ondoren pitzadura ebidente batetik bidea usteko ezkerretarantza jarraituz.
·         Bibliografia: La Valle d´Osssau (Xavier Buxo eta Luis Alfonso) Gida oso gomendagarria.

ERREPORTAIA:

L1 (IV+/30m) Sudeste klasikatik hasten da, ondoren ezkerretara joateko, nahiko eskalonatua, bilgunea goikaldean repisan, hurrengo luzea destrepea eskatzen du.


L2 (V+/30m) bilgunetik ezkerretara pitzaduratutako plaka bertikal batean sartzeko, frien enpotratu bat dago, ondoren sabaiak ekiditu ezkerretarantza ostonduta aurkitzen den bilgunera joateko.


Pombieko aterpea.


Bigarren luzea gestionatzen, zinta luzeak erabiltzea gomendagarria.


L3 (V+/30m) Diedro batetik hasten da pitzadura oso on batean sartzeko, nahi den guztia sartzeko aukera ematen du, bilgunea RP1 rapelatzeko lehen bilgunean.


L4 (V/40m) bilgunetik zuzen ateratzen da, ondoren eskumatara trabesia diagonal bat marraztuz sabai markatu ta karakteristiko batean bilgunera heltzeko, hiru iltze.


L5 (V/30m) trabesian ezkerretara, plaka eta sabai txikiak salbatuz, ederra, bilgunea RP2an.


Peygueret ingurua.


R5era heltzen, luze ederra.



R5ean, selfie.


L6 (6a/40m) 4 metrotako pitzadura hasieran ondoren inguru malkartsu ta zig-zag ugarikoa.

L7 (6a/40m) laja txiki bat ta IV graduko ingurua goiko bilgunera heltzeko.



Rapelatzeko, onena Luichyren topoen indikazioa jarraitzea da.




Vivac gunera heldu, gauzak batu genituen, zerbait jan ta lainoa berriz sartzen zitzaigun heinean, siesta eder bat bota genuen lagunak heltzen ziren bitartean.



Hurrengoarte!

iruzkinik ez: