Eguraldi txarra Alpeetan sartu eta gero, betikolez hegoaldera doan errepidea hartzea pentsatu genuen, Verdon ingurura, Mussatoren liburua jarraituz inguru berriak ezagutu nahiean, baia tenperatura altuak atzera botatzen gintuen, Vercors-era joan nahi genuen baia tenperaturak ere bildurra ematen zigun, Le Ponteilen eskalatzen giñela, frantzes batek bertara joatea gomendatu ziguen eta hormen orientazioarekin jolastu ezkero gerizpetan eskalatu ahal genuela ikusi genuen, azkenean Vercorserantza abiatu giñen, gure lehen bisita.
Vercors ingurua leku ederra da, Frantziako parke natural bat, bere herri txiki eta oso ondo zainduak, bere errekatxoak eta mendi baxuak, kolore askoko ingurua sortzen du, basoak, mendia, hormak eta ibaiekin, egun batzuk pasatzeko leku oso gomendagarria da, eta Alpeen eguraldi txarra sartzen denean ihes egiteko kontutan izateko lekua.
Vercors ingurua leku ederra da, Frantziako parke natural bat, bere herri txiki eta oso ondo zainduak, bere errekatxoak eta mendi baxuak, kolore askoko ingurua sortzen du, basoak, mendia, hormak eta ibaiekin, egun batzuk pasatzeko leku oso gomendagarria da, eta Alpeen eguraldi txarra sartzen denean ihes egiteko kontutan izateko lekua.
Eskalatzailearentzako, Vercors, oso leku aproposa da, luzera ezberdineko hormak daude, orientazio ugarirekin eta arrokaren kalitatea oso ona da, Cataluñako Montsec-ari antzekotasun bat hartu nion, oso gomendagarria, eskalada estilo guztietako bideak daude ta asko gustatu zitzaigun.
FITXA TEKNIKOA:
- Zailtasuna: 6b / 125m
- Nola heldu bidearen basera: Gite Gazoneko (Preslees) parkingetik behera doan errepidea hartuz, kurba handira heltzean, bidexka jarraitu hitoak jarraituz, horman idatzita dago izena (15min).
- Ekipamendua: 10mm-ko paraboltekin ekipatuta eta inox txapekin. Pitoiren bat eta kordinoren bat ere badago bidean zehar, bilgune guztiak ekipatuta daude.
- Materiala: 12 expres. 60 bi metrotako soka eta bilguneetarako materiala. (aukerakoa sinplearekin joatea)
- Jeitsiera: Goikaldeko etxolara ateratzen gara, bidexka jarraituz Gite Gazonera bueltatzen gara oinez (10min inguru).
Internetetik aurkitutako argazkia, sektoreen kokapena eta errepide printzipalak.
Camp to Camp-eko topoa
L1 (IV+/25m) Irteera arroka nahiko txarretik diedro etzan batetan sartzeko, bilgune erosoa bi bolt.
L2 (6b/20m) trabesian irteera, diagonalean igotzen doa, arroka grisa ta naranja tartekatuz doa, ondoren bilgunera heltzeko. Bilgune erosoa hiru bolt.
L3 (V+/30m) hasiera plakatxo batetik, finita, ondoren ezkerretara joateko bilgunearen bila pitzadura eder batetik, luze polita.
Vercors
L4 (30m/V+) desplome eder batetik hasten da, ondoren plaka batean sartzeko diedro dulfer batekin bukatzeko luzea, ederra eta mantenitua.
L5 (20m/V) Arrakal laburra ondoren goikaldeko azken metroak ebazteko, trantzisio luzea.
Bilgunea, azkena rapelatzeko aukera ematen du, edo bestela goikaldeko larretik etxola txikira joanez Gite Gazonera bueltatzen gara hamar minututan, paseo ederra ta arina, gomendagarriagoa rapelatzea baino.
Vercors-en berdea eta zabaltasuna
Pont-en-Royans-eko etxe eskegiak eta bere ibaia pozekin, bainutxu ederra hartu genuen.
Presles-eko herrian Auberge de Presles-en garagardotxu bat hartzen, oso ondo tratatu ziguten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina