Abuztuko asteburua, Gasteizko jaiak eta gero Pirinio aldera joateko gogoekin, Mikelekin Aspeko hego hormari gogo asko genion eta bertara hurbildu giñen bariku arrastian, Aisako herriko parkingean lo itera.
Anaya bidea, Aspe mendiko ipar pilarrean, ikaragarrizko bidea da, berria izan arren (2012an zabaldua estilo oso garbian eta onean), asko errepikatzen ari dena, ondoan duen Subterranearekin batera azken urteetan eskalatzaile ugariren bisita jasotzen duen horma. Urteak pasata, seguruenik bailarako klasiko batean bilakatuko da, izan ere horretarako ezaugarri guztiak ditu, mendi paregabe baten tontorrera heltzen da, arroka oso ona orokorrean eta ekipazio justua baia beharrezkoa den lekuetan kriterio oso onarekin jarrita, hormaren eta arrokaren ezaugarriengaitik aseguratzeko aukera asko ematen duena, bertikaltasuna eta giro ezin hobea. Egun ederra pasa nuen Mikelekin batera.
FITXA TEKNIKOA:
- Lehen igoera: Iker Madoz, Miguel Madoz eta Imanol Armendariz 2012an.
- Nola heldu: Aisatik Aspera doan bide normala hartuz, ondoren Riguelo bailara Aisako gargantara bidea hartuz, 2 ordu parkingetik.
- Zailtasuna: 6b eta 275m. (6a oblig)
- Arroka mota: Kalitate oso ona duen kare harrria lehen luzea izan ezik, ondoren bigarren zatian harri marroi eder batera aldatzeko, bi franjetan banatuta dago horma.
- Ekipamendua: Friend joko bat, fisureroak eta zinta luzeak hormatik atara ahal izateko.
- Jeitsiera: Ertz guztia egiterakoan, tontorrera ateratzen gara, bertatik hitoak jarraituz, bide normaletik jeisten gara Aisara, 2h.
ERREPORTAIA:
Goiz esnatzen gara Aisako parkingean, aproximazioa lasai egiteko ta goizetik horman sartzeko.
Riguelo eta Aisako Gargantara bidean.
Aspe mendiko ipar pilarra, bere hiru bide aipagarrienekin.
L1 (40m/V+/6a), lehen luzea, arroka apurtutik doan kanal bertikal batean hasten da, pare bat bolt ta arroka zubiren bat goikaldean arroka hobetzen doa.
L2 (35m/6a) pare bat iltze txapatu ta gero, oso ebidentea den sabai baten azpitik pasatzen gara eskumatik, arrakal ona babesteko ondoren tximinia errez batetik bilgunera heltzeko.
L3 (45m/6b) Irteera ederra, ondo txapatua boltekin, nahiko gestuala, diedro ederra, ez da derrigorrezkoa ondoren goikaldean Picu Urrielluko kanalizo handietara gogoratzen gaituen plaka eder batzuetatik bilgunera heltzeko.
Kordada bat Subterranea bidean (300m/6b).
Selfie tarteko biran.
Mikel bostgarren luzea nondik hasi begiratzen.
L5 (45m/V+), tirada ederra, hasieran pitzaduretatik jolastea exigitzen duena, ondoren diedro markatu ta ebidenteegira joateko, bilgunea laja batean montatzera.
Totem power R5!
L6 (45m/6a/6a+) diedro ederretik hasi, pieza handiak oso eskatzen ditu, ondoren nabegatzea eskatzen duen inguru batetik diedroak eta repisak gestionatuz Subterranea bidearekin gurutzatuz, bilgunea elkarbanatzeko aukera, luze luzea eta oso ederra, fisikoa eta atletikoa, oso ona!
L7 (35m/V) bilgunetik diedro batetik hasi, zubi arroka batzuk jarraituz, diedroa gainditzen doa, ondoren inguru eskalonatu batetik azken bilgunera heltzeko.
Hemendik tontorrera 15 minutu oinez.
Aisako parkingera heltzen, Riguelo bailaratik, jeitsiera ederra baia luzea (2 ordu).
Bide ederra, inguru bakarti eta ez hain trantsitatuan, oso gomendagarria.
Hemen ASPETIK egindako beste batzuk:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina