2019(e)ko otsailaren 11(a), astelehena

2019_01_27-Vallon du Fournel. Cascade Folie (II/4/120m)

SARRERA:

Aurreko eguneko bidaiaren nekea eta Chambranen eskalatutako kaskada ta ondoren deskantsatu ta gero, domekarako Fournelera igotzea erabakitzen dugu, izan ere, arraroa da goiko parkingera heltzen den errepidea zabalik egotea, errepidea elurrez topera aurkitu arren kotxea behekaldeko parkingean utzi genuen eta oinez hasi giñan, arin asko bi frantzes beraien autoan hartu ziguten ta gorarte igo ziguten.

Domeka izanda Fournel topera zegoen, normala baldintza oso onak zeuden eta jende guztiak aprobetxatu nahi zuen, Davidoff sektorea topera zegoen eta Bisounours sektorera joan giñan, kaskada laburtxoak baia oso baldintza onetan zeudenak.

Folie kaskadan lehen luzea oso baldintza onetan aurkitu genuen, goiko zigarrotxoa formatu gabe zegoen eta bigarren luzea nahiko etzana ta elur dezenterekin zegoen, hala ere bidea rapelatzen denez arin batean egin genuen eta rapeletik zorura, bertan gauzak batu ta ondoko Iznogood kaskada erraza ta arina egin genuen, egun ederra borobiltzeko.

Fournel leku ikaragarria da, basatia eta oso ederra, hala ere domeka izanda jende nahiko aurkitu genuen eta kaskada ezagunenak topera zeuden, hala ere gida batek sektore honetaz berba egin zigun parkingean eta egun ederra pasa genuen, kaskada oso polta da, bertikala ta mantenitua, oso gomendagarria.

FITXA TEKNIKOA:


  • Zailtasuna: II/4
  • Luzera: 120m
  • Orientazioa: Hegoaldekoa
  • Kaskadaren hasiera kota: 1700 metro inguru
  • Materiala: Zinta luzeak,12 torloju ta 60ko soka bikoitzak.
  • Nola heldu: Kotxea ahal den eta gorago utzi ta azken parkingera heldu, bidexka jarraitu ta hamar bat minututara eskumaldean dagoen sektorea da. 
  • Lehen igoera: R.Balestra; G. Cavaree eta ASeehaus.
  • Jeitsiera: Edo rapelatzen jeisteko aukera edo atzetik doan GR bidea hartu basotik jeisteko (15min)
  • Bibliografia “Les Cascades de glace”  Robert Balestrarena, liburu oso gomendagarria Ecrinsetara joan ezkero, aproximazioak, kaskadak, etab
ERREPORTAIA:

Fournel, basatia eta batzutan bildurgarria izatera ailegatu daiteke (Dry Scoth, Martini etab ingurua).



Davidoff kaskada (200m/II/V), oso baldintza onetan zegoen, eta kaskadaren basean hiru kordada zeuden, ta horren beste kaskadatik, bailarako klasiko bat da.


Bailaratik jarraitzen dugu, hurrengo bi sektoreetara (Bisonours hegoalde eta Delicatesee iparrekoa), hegoaldeko sektoreak baldintza askoz hobeagoak zituzten, ur asko filtratu zuen goikaldeko eguzkiarengaitik eta iparrak nahiko eskaz zeuden, eta tenperatura hain baxuekin hegoaldeko sektoreak topera aurkitzen ziren. 


Lehen luzea nahiko mantenitua da ta nahiko bertikala, 80-85º mugitzenda konstanteki.


Kaskadaren lehen luzea, bilgunea eskumaldean egiten da (bolt eta iltze bat)


Mikel izotzaz gozatzen


Gertuago



Founeleko bailara, noiz behinka elurra noizbehinka zerua apur bat zabaltzen zen.


Le palais du glace ingurua, agian egun batean (Delicados, À la recherche du temps perdu, Cascade de glace Clownerie etab famatuak)


Mikel soka batzen, atzean Delicatesse inguruko kaskadekin, ez zeuden baldintza onetan.


Folie eta Inzogood kaskadak, jeisterakoan ondokoan sartu giñan, ondoren rapelatzen jeisteko, erraza, arina ta polita.


Giro ikararagarria


Pistatik lasai lasai kotxera bidean.


Hurrengoarte

iruzkinik ez: